Bergarako Distantzi Unibertsitatea

Jesus Arpal, Bergarako Distantzi Unibertsitateko zuzendariari elkarrizketa

Jesus Arpal Zuzendaria Mintzo
Bergarako Distantzi Unibertsitatea
Pare bat hilebete bai, Jesus Arpal harrapatu nahirik ari ginela. Madrid-Bergara eta Bergara-Madrid arteko haren joan-etorriek ez ziguten, ordea, noiz-nahi betarik ematen.
Irailak eskola giroa dakarkigu baina, eta Bergarako Errege Seminarioan ere, duela sei hilabete inork sumatu ere suma ez zezakeen unibertsitari mugimendua mamitzen ari da. Haserako mare-magnum honetan aurkitu dugu Arpal zuzendaria, liburuz eta paperez josiriko bulego moduko probisional batetan.
Aspaldiko partez, unibertsitari giroa gaurkoz Bergaran berri den arren, zuzendaria, aldiz, arras ezaguna dugu. Zaragozan jaioa, Filosofiaz (Historia saila) lizentziatua, 1967an Bergara etorri zen lehen, aldiz irakasle bezala. 1971 urtean Bilbora pasatu zen soziologi irakasle, eta 1975ean Madridera, UNED (Universide Nacional de Educación a Distancia) delakora.
Bergaran egon zen lau urteetan, "Los Garagarza de Elgoibar» (Sdad. Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. Donostia 1973) ikerlana burutu zuen bere lizentziaturako tesia gisa. Horrez gainera, Bergarako baserritarren demografia eta giza-konportamendua aztertu zuen, eta Bilbon egon zen garaian, berriz, Santurtzin gauza bera egin zuen, gero Bergarakoarekin gonbaratuz. 1973 urtean Euskal Ikerlanetako III Basauri Saria irabazi zuen, bere Antropologia social de una comunidad histórica en Guipúzcoa .
Edozein modutan, bere jakintza eta ínteresaz, euskal mundu barruan bertako hainbat baino askoz ere murgilduago diharduen arren, Arpal maitekiro baina defentsiban mintza da, inork ezer esan aurretik, berak bere etorkin-tasuna behin eta berriz gogoraraziz, bere burua eta iritziak, inolako herri-ordezkaritzan egertu nahi izan ez balitu bezala.
-- Aldez aurretik nola defenituko zenuke Distantzi Unlbertsitatea?
Unibertsitate Irekia
-- UNED delakoak hutsune eta mugapen handiak ditu, noski. Baita egitura problemak ere, Espainiako estatu unibertsitateak berak dituen bezalaxe. Gainera, Distantzi Unibertsitateak lau urte balno ez ditu, eta oraindik hastapenetan dago.
Edozein modutan, abantailarik ere badu, eta hoitako bat, agian, aipatu berri dugun hasi berri izate hori. Berri izateak, aldakuntzak eta berrikuntzak errazten ditu, ohizko unibertsitate ofizialaren urteetako loturek zilegi egiten ez dituztenak.
Nolabait esateko, eta UNED-en mugapenak abantaila bilakatuz, Distantzi Unibertsitatean ez da posible mahai baten atzetik nagusiki mintzo den katedratikoaren imajina; posible ez den bezalaxe, ikasgela batetan berrehundaka unibertsitari elkarrekin biltzea. Eta, jakina, gaur egun planteatu beharra dago, usadiozko unibertsitateak suposatzen duen katedratiko agintzaile horren imajina, eta elkarren inguruan bilduriko ikasle multzo handi horrena, benetan eredugarri edota kopiagarri diren.
Guzti honegatik esango nuke, Distantzi Unibertsitatea Unibertsitate lrekia, bere baldintza eta mugapen guztiekin.
-- Distantzi Unibertsitate honen ordezkaritza lortzeko gestiogintza urtetako lana izan ohi da. Nola lortu du Bergarak bi hilabetetan?
zerbitzu premiez jendea arduratzen
-- Gauzak ez dira beti gaizki atera behar, eta, horrez gainera, hainbat koinzidentzia ere suertatu da.
Alda batetik, ni Bergaratik atera nintzenetik hona, bost urteotan zerbitzu premiekiko kontzientzia indartu egin da eskualde honetan. Euskaldunak, industriak sortzeko grina ondo asko frogatu izan du, baina gainerako zerbitzuez ezer guti arduratu izan da.
Azken urteotan, aldiz, irakaskuntza, sanitari zerbitzuak, azpiegitura problemak eta beste jendearen ahotan entzun ohi dira. Herri iniziatibak, Estatuak ematen ez dituen zerbitzuak lortzeari ekin dio. Funtsean, ikastola mugimendua ere, arlo honetan sar genezake.
Aspaldiko Kezka
Hauk honela, Bergaran hainbat arrazoi elkar-aurkitu dira. Batetik, unibertsitatearen arazoa aspaldiko kezka izanik, hainbat herritaren ardura nagusitu da, eta uneotan pil-pil dagoen udal baten erabateko laguntza izan du. Bestetik, Bergarako proiektoak finantziabide eta ekonomi segurantza bat eskainiz gainera, biztanlego handi bat duen eskualde baten erdian kokaturik dago, eta Gipuzkoan ez zegoen, gainera, Distantzi Unibertsitaterik...
Informea ona izan zen. Horrez gainera, kasualitatez, ni Madrideko UNED-en nengoen. Kontsultatu zidaten... neure iritzia eman nuen, eta, azkenik, hilabete terdiren buruan baiezkoa eman zen. Sasoi haretan ez nekien nik zuzendari etorriko nintzenik. Baina gero bergararrek berek eskaini egin zidaten eta, hemen nago.
--Zein da zure ustetan, UNED-eko ordezkaritza honek Bergara eta probintzia guztiari erakar diezaiokeen ondoriorik onuragarrlena?
Sozial Urrintasuna Desegin
-- Distantzi Unlbertsltatearen helbururik naguslena irakaskintza baliagarri bat eskaintzea da, unibertsitatea populuarengana hurbiltzea.
Unibertsitatea urrin gerta dakioke hainbat herri-sektoreri. Urrintasun hau hiru motatakoa izan ohl da: a) Ekonomi urrintasuna. b) Lan urrintasuna. c) Giza urrintasuna.
Ekonomi arazoa larria da, noski. Desplazamenduok zenbat kostatzen diren badakite jakin gipuzkoarrek. Askotan, erdi edota erdi-goi mailako familietako seme-alabek baino ezin daitezke unibertsitatera joan. Lana egin behar dutenen kasua ere hor da. Lanpostua unibertsitatetik urruti (eta orduen problema) gertatu ohi da.
Baina ekonomi arazoa larria bada ere, eta lanpostuarena konpongaitza, unibertsitatearen problemarik latzena giza-urrintasuna da, jende askok ez baitu planteatu ere egiten bera edota bere seme-alabek karrera bat egin dezaketenik, unibertsitatea beren girotik aparte dagoen zentro arrotz bat bailitzen. Lagunarte askotan inork ez du unibertsitari ikasketarik, eta, jakina, inork ez du ere premiarik sentitzen. Sozial urrintasun hau desegitea dateke UNED-en zereginik garrantzitsuenetakoa.
-- Gipuzkoak, eta areago Euskal Herriak, unibertsitatearen problema planteaturlk du. Distantzi Unibertsltate honek erraztu ala luzatu egingo ote du noizbaiteko euskal unibertsitatearen Idela?
Herri Hedadura Behar Du
-- Hauzi honetaz bi jarrera dira. Bata zain egon, eta bestea, ahalik eta urratsik gehlenaz baliatu.
Ni ez naiz bertako semea, baina ulertzen dut Distantzl Unibertsitateak suposatzen dituen baldintzak, bai estatala denaren aldetik, eta baita probintziaka egina denez gero erakartzen duen zatiketaren aldetik. Jakina, probintzia kontzeptu administratibo bat dela batipat, eta unibertsitatea aipatzean, beste herri hedadura -- kultura zein etnia -- zabalago bat behar dela kontutan hartu.
Haatik, ezin daiteke pentsa unibertsitate baten eraikuntza goizetik gauera egin ahal izango denik. Koiuntura apropos batez gainera, tradizioa, montaia, irakaslegoa, lantze-prozedura luzera, eta beste zenbait egokiera behar izango da.
Distantzi Unibertsitatea, ondotik jarraituko zaizkion beste urrats batzuen arteko «zubi» gerta daiteke, eta noizbaiteko unibertsitate mota berri baten oinarri.
Hirugarren Irtenbidea
Hain zuzen, Distantzi Unibertsitatea probisional bezala hartu beharra dago, baina ez, nahita ez, unibertsitate klasiko baten lehen pausu bezala, baita edota areago, beste nolabaiteko unibertsitate baten aintzindari baizik, beste hirugarrengo irtenbideren bati ere toki egin behar baitzaio. Zeren, euskal unibertsitate bat burutu nahi izatean, desegoki eta garaiz kanpo litzateke beste unibertsitate zentralista eta napoleoniko bat egitea.
Funtsean, Bergarako Distantzi Unibertsitatea biltzarre toki izan behar du, bertako kultur giro zehatz eta jakineko bati atxikia, gero lorpenen plataforma gisa.
Herri Kultura Eta Ofiziala
-- Bertako kultur giroa aipatu duzu. Programa ofizialaz aparte, zerbait gehiago egiterik ba al dago?
-- Programaketa orokorraren barruan, asignatura «regladas» eta «no regladas» aipatzen dira. Azken hauek, hainbat posibilitate eskaintzen dizkigute. Unibertsitateak, titulu batzu emateaz gainera, beste helburu batzu ere markatu beharra du, lekuaren lekuko izanez. Asmo honetan, hainbat mintegi, elkarrizketa, bilera eta ihardunaldi eratuko ditugu.
Gainera, kultura ofiziala eta zapalduaren («soterrada» dio originalean) arteko etena baztertu nahi genuke, ohizko zatiketa deseginez. Esate baterako, Historia edo Geografiako irakaslea, Euskal Herriko historiaz eta geografiaz dakien bat izan dadin nahi genuke, erabateko integrazioa lortaraziz. Ez dugu nahi, ahal delarik behintzat, programa ofizialeko irakasleak batzu izan daitezen, eta gainerako gaietakoak beste batzu, ordea.
--Nola egiten duzue irakasleen aukera?
Zazpirehun Ikasle
-- Bataz beste 35-40 irakasle izango dira aurtengoz. Gure ardura eta asmoez indentifikaturik sumatzen ditugunak ari gara hautatzen, Distantzi Unibertsitatean barrena ordezkaritza bakoitzak hautatu ahalko baititu irakasleak. Puntu honetaz, Euskal Herritik kanpora ikerlanetan eta bestetan ari den zenbait honuntza erakarriko dugu. Jakintsu errekuperazio bat egiten ari garela esan daiteke, neurri batetan behintzat.
-- Eta ikasleak?
-- Iaz 498 gipuzkoar matrikulatu ziren Gasteizko Distantzi Unibertsitatean. Legez, guzti hoiek Bergara etorri behar dute aurten, kontrako nahia bereziki azaltzen ez badute behintzat. Bestalde, unibertsitate mota hau %20 hazi ohi da urtero. Beraz, zazpirehunenbat ikasle edo izango direla uste dugu. Jendea interes handiz sumatzen dugu.
-- Ekintza garrantzitsu honen lehen zurendari zaitugunez gero, zein litzateke zure konpromisioa aurtengo ikastarorako?
«Mugiarazi»
-- Lehen lehenik, jendeak parte har lezan nahi nuke. Giro bat sortarazi gure inguruan. Irakaskuntzako sektore desberdinen arteko harremanak bizkortu. Ikastoletako .irakasleek zein euskal industrietako mandoek sufritzen duten titulazio falta neurri batetan osatzen hasi. Hitz batez: MUGIARAZI.
Luis A. Aranberrl
27-28
Arpal jauna, Bergarako Distantzi Unibertsitateko zuzendari.
Bergarako Errege Seminarioa non Distantzi Unibertsitatea kokatuko den


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUNED
PertsonaiazARPAL1
EgileezARANBERRI1Gizartea

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude