Xahakotar Bat Mintzo

Aita Casenave apezariari elkarrizketa

Xahakotar Bat Mintzo
Xiberotar bat agertzen da gailen udara honetako euskal gaurkotasunean: Santagraziko seme den Junes Casenave euskal idazlea. «JAKIN»ek «Santagrazi» pastoral berria ezin hobeki argitaraturik, Casenave ez zaio gaur ez-ezagun euskaltzaleri.
Eta, bere saltsa berean ezagutzekotan, Santagrazira joan nauzue uztailaren 16-an; pastorala aurkezteko bezperan beraz.
Berrogei ta bost bat urte, xiberera aise emaiten, hantxe topatu dugu geure pastoralari berria, horren maite duen Ehüjarre-ren ondoan.
Casenave-ren hizketan «arraphiztü» egiten da Ziberua; eta nik arratsalde eder hartan dastatu nuen Basabürü-ko aidea nahi nizueke dastarazi.
Tx.-- Aita Casenave: zure liburua ikusi dugu. Zure berri jakiten hasi gara. Apeza zara, ez da?
C.-- Betarramísta nuzu; San Migél Garikóitzen sémia, bai.
Tx.-- Santagraziko seme zarela ikusten dugu. Hots, pastoralean barrena, hiru izenez agertzen da herri hau: Urdats, Santagrazi eta Sentazi. Hirurak bizi direa?
C.-- Urdáts oai ártio bizi zuzün. Gazténetan, badakízü, gáltzen duzü, segurrik. Bena zahárretan, edo ene adinekuetán, béhin baño habótan entzün dit.
Hében entzün dít nik erráiten Urdáts, jentétan ére eg6nik tuzü izéna. Santagrázi, Sentázi, Urdáts. Hiruak tuzü. Eta gizunentazko « Xahakotárrak » erráiten dizugü, eta emaztentáko Xahakínak».
Tx.-- Ziberoko ertz honetan gaudela-ta, euskal toki-izenei buruz egin nahi nizuke galdera zenbait. Nola esaten duzue hemen Arette, Lanne, Lescun, Biarno, Antso, eta abar?
C.-- Arette «Rta» erráiten dizugü, Lanne «Lánda», Barétous «Landa-gáinti», eta Lescun «Leskune».
Tx.-- Beste gauza batek harritu nau zure pastoralean: haragiari, bizkaitarrek bezala, «okela» erraiten diozuela hemen.
C.--"khéla" hola-h61a erráiten dizugü. Untála játen den agíentako erráiten dizugü «okhla». Bena géo usü erráiten dizug bér gaizá ógientako: ógi okhelá bat, ógi zerrá bat.
Tx.-- Denek egiten ahal dute euskaraz Santagrazin?
C.-- Hében ai tuzü üskaraz, óro üskáraz elhestátzen tuzü. Eta hói gáiza baliusa duzü; eta behar dizugü azkárki etxéki. Bena nik phentsátzen dit ezpaldin badugü eskolán arrunt zerbáit igánten, beste herrítan galtzea beitá, egün bátez hunát ére agítüko düzula.
Tx.-- Zenbat lagun zarete Santagrazin?
C.-- Bostéhun eta hogói.
Tx.-- Lehenengo pastoral hau dela-ta, ez duzia pentsatu besterik izkiriatzerik?
C.-- Eginik ére badít oráidanik bát. Badakízü hebéntik bi urthéren bürián, hamabígarren mentía déla Charlemáñe leherturik izan beitzén üskaldünétaz. Eta nik phentsátzen dit horrentáko béhar déla zerbáit bérri égin. Eta ordín ez antzinekótan bezála, bena egiázko géiak hártü; eta egiázko géi hoietárik égin zerbáit, istóia egiázko ikhértzez. Eta hó1a egin dít igánen den pastuál hói. Eta náhi nikézü Sentaztárrek éman dézen.
Tx.-- Entzun dudanez, pastoral-egilez gain, kanta eta dantza biltzaile saiatua zara. «Santagrazi» honetan ager-erazi duzun neska-mutilen dantza hori, partikulazki, ez bide zen nehun ezagutzen.
C.-- Egia duzü. Ez khántiak báizik, bena hor díen gaizák oro ebili nuzu etxétan ihértze egíten. Dénbora hánitx igán dit hétan, ikhustéko amiñí bat, eta untsa, hobéki, ezagützéko. Ene herría ezágützen dit, bai; bena badakízü, béhar dugü hüllantillágotik sóegin, eta behátü; eta ordían hartáko ebili nuzü, eta seiuski egindít lan hói étxe hánitx eta gáñe huntan. Eta, segíír, dénbora hánitx, ez gáldü bena igán dit. Zumáit áldiz iuáiten nünduzün arrásti hástian, eta berantían sártzen. Bazütuiün hérri huntan khantóiak étxe bakhotxían. «Karnétak» bazütüzién; eta «karnet» hóik gáldü tüzié, eztüzü bakhótxik éte edíeiten ahalk6 han. Hüllanturik izan nuzü zumait étxez. Bena étxe hetára héltzian erráiten zitazién: «gáldü dizugü; edo, bestélan, arraháurrek óro ürraturik eta gáldü dütuzü». Eta étxe batétan, ez dízü aspáldi, erráiten zitazién: «a! gaxua! Déna dizügü giháuk gáldü! Bagintízün izkibíak, 1700-kííak; eta hóik oro ürraturik. Déna üskáran züzün». Hóik étxe bakhotxían bazütuzün aitzinétik; eta, ordían, sóizü: hórrek tízü Xiberóko, eta lehen-lehénik Santagrazíko, jakitatía etxéki.
Tx.-- Ene izena, ba dakikezu, Alvarez da. Beraz libro atxemaiten dut neure burua ondoko galdera hau egiteko. Casenave zure izena ez baita oso euskalduna...
C.-- Hála duzü. Eztuzü üskaldíína éne izéna. Zeen ene áita sórtzez Azpia-gáintiko zuzün.
Tx.--Biarnotarra, beraz, biarnésa.
C.-- Ezkotéko zuzün. Ama ez: áma herritárra duzü, «Püntenekua», niháur bezala. Baduzü bi Püntenía Santagrázin
Tx.-- Hortaz ama «xahakina» duzu.
C.-- Hála duzü. Bena áita ére, badakízü, Azpia-gáinti hórtan, bér arráza duzü; eta aitzinétik üskaldunak zütuzün, «Aspe» hítzak bérak erráiten dian bezála.
Tx.-- Besterik ezer nahi ahal duzu erantsi «ZERUKO ARGIA»ren irakurleentzako?
C.-- Gaizá bat erráiten ahal dít: ikhusi behar déla ze lána egíten dién mothíko etá gízun hoiék, eta ze bihótz handíaekin. Izigarríko lána egin dizíe.
Tx.-- Eskérrik hánitx, Aita Casenave! Agian izanen da ona pastoral hau, eta oraino hobea Orrega'koa. Eta Biba Urdats!!
Gainean, eder, izugarri, Ehüjarreko naba. Beherean. harkaitzen artean, Khakuetako arrollá: «Khakuetako arrolla lotsagarria mila khana barna da zolatik gaiñiala. Hil haiek igaran zien aidian bidia, eta zolan jo zien gogor zen harria»...
Han ikusi dugu, lanean kementsu, pastoralaren «khantoreen» egile manexa: Roger Idiart apeza. Han ere Txomin Peillen, loriatua. Eta beste anitz, lehen agerraldia baino lehenago ere haraino joanak.
Eta Euskal Herriko herririk ederrena Urdats hau ote den gelditu naiz pentsatzen.
TXILLARDEGI
29

GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazCASENAVE1
EgileezTXILLARDEG1Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude