argia.eus
INPRIMATU
Bilintx
2021eko uztailaren 20a
A.Zabalari elkarrizketa Bilintx-eri buruz

Bilintx
"Bilintx! Donosti maite ontan zure bertsoak entzun genituenok esan genezake Jaunaren miserikordiak kanta-tzera joan ziñan ezkeroztik zerua bera gozoagoa izango del"
Hitz hoiek ezarri ziozkioetn Bilintxi donostiarrek Polloeko hilerrian, hilobiko hilerrian, Bilintxek, ordea, zerua ez ezik mundua bera ere gozoagoa bihurtu zuen bere bertso eta ateraldi bizkorrei esker.
Hiru istripu edo ezbehar latz izan zituen Bilintxek bere bizitzan. Umetan aurpegia dena marruskatu zuen; gaztetan, zezen baten adarkada batek hiltzorian utzi zuen; zahartzaroan, bi hanka txikitu zizkion granada batek. Halere gizon gozo, alai, atsegin eta zirikatzaile izaten jakin zuen.
Euskaldun asko mintzatu da Bilintxi buruz: Karmelo Etxegarai, Mourlane Mitxelena, J. Manterola, Onaindia, Koldo Mitxelena, Jamar, Dionisio Azkue, A. Zabala, Pelay Orozko eta abar.
Gauza berririk esatea ez da erreza. Halere liburu berri bat egiten ari da A. Zabala.
-- Bilintxi buruzko liburu berria noizko dugu, aita Zabala?
-- Ez dakit bada. Orain Xalbador bertsolariaren liburuarekin ari nauzu, buru belarri. Zoragarria izango da. Datorren azaroan, Urepelen egingo zaion omenaldirako argitara eman nahi genuke. Uztapidek ere egina du bertsoz beste liburu bat. Hori ere lehen bait lehen argitara nahi genuke. Bilintxena, berriz, bukatutxea da.
-- Bilintxi eskaini behar diozun liburu horretan ezer berririk argitaratuko ote?
-- Ez da erreza. Joxe Manterolari esker ezagutzen da Bilintxi. Oso gazte zelarik ohartu zen Bilintzen balioz. Olerkari eta bertsolari haunditzat zuen hogei urtetarako. Horregatik argitaratu nahi izan zituen Bilintzen bertsoak. Baino ez zizkion eman, "bertsoak beretzako bakarrik egin zituela eta". Bilintx hil zenean, berorren alarguntsak, Mikaela Erkizia emazte leialak, eman zizkion bertso guztiak. "Cancionero Vascón" eta "Euskal Errian" argitaratu zituen. Geroztik euskal jakintsu asko mintzatu da Bilintxi buruz. Ezer berririk esatea, ez da erraza beraz.
-- Halere zerbait berririk aurkituko zenuen.
-- Julio Caro Barojak eman dit Bilintxen bertso sail bateko bertsoa omen den bertso bat. Nik dudan artsiboan ez dut bertso sail hori aurkitu. Orduan jakingo genuen ziur Bilintxena den ala ez. Dena den Barojak Bilintxen bertsotzat dauzka. Beste bat Madrilen, Bilintx zenaren ilobaren etxean aurkitu dut. Esku-izkribu batean. Bertso zaharraren gainean, txarra iruditurik edo, bertso berria zuen paper puska ezarri zuen. Azpian beste bertso bat zegoela izkutaturik ohartu nintzen. Ixpiluaren gainean argi eginaz irakurria ahal izan nuen. Beste bat Segundoko Kalonjeri zor diot.
Bilintxek Udarregiri kantatu zion bertso bat da. Hiru bertso berri, behintzat agertuko dira.
-- Doinu berririk?
-- Bilintx bizi zelarik Santestebanean kanta bilduman, lau doinu oso herrikoiak agertzen dira. Hil eta gero Etxeberria eta Gimonek beste doinu batzuk bildu zituzten. Orduko musikalariek sortutako doinuak: Gorriti, Furundarenak eta abarrek asmatutakoak. Baian herriak ez ditu ikasi. Herriak beste doinu batzuk erabili izan ditu. Eta herriak dakizkien doinu hoiek biltzen saiatu naiz ni.
-- Bertsoak paperetik paperera edo ahotik ahora pasatzen direnean aldatu egin ohi dira.
-- Arrazoi duzu. Eta egileak egin zituen bezala jartzea ez da erraza izaten. Liburu honetan bertsoek izan dituzten aldaketen berri ematen da. Argitalpen batetik bestera zer aldatu den adierazten da. Bilintxen bertsoekin norbait saltsen iharduna da Gramatikazko legeen arabera orraztu nahi izan zituen norbai-ek Bilintxek egin zituen bezala argitaratzeko aukera izango dugu. Madrilgo bilobak zeuzkan aitonaren garaiko bertso paperak.
-- Gramatikazko zuzenketak egin zizkiola Bilintxi norbaitek, esan duzu.
-- Grina hori askok izan du. Gehienetan gauzak aldrebestu besterik ez dituzue egiten. Jatortasuna kentzen diote bertsoari. Bilintxek Donostiako euskera darabil, bere garaiko donostiarren hizkera, alegia: beren hitz-jate, ahoskatze, esaldi eta abar. Bilintxen garaian euskeraz ondo mintzo ziren Donostian. Norbaitek euskera txarra duela Bilintxek esan du, Baina ni ez nago hortan. Aditz kontuan baditu donostiarrek eta ingurukoek dituzten utzegiteak: "esan nau", eta abar. Baina nire ustez euskera ona du Bilintxek.
-- Ezagun al zen bere garaian Bilintx?
--Jende askok ezagutzen zuen Bilintx. Ez zen gizon bakarti bat. Bere garaiko bertsolariekin harreman asko zuen. Oso ezaguna zen Bilintx. Orduko egunkarietan asko azaltzen da Bilintxen izena. Bilintxen ezbeharrez eta heriotzaz asko idatzi zen. Hemengoek baino gehiago Madrilgoek aipatzen dute. "La Correspondencia de España", "El Tiempo" eta "El Imparcial" egunkarian asko ihardun zuten Bilintxi gertatutakoaz. Hemengo egunkariek ez zuten jendea aztoratu nahi, dirudienez. Arratzaindik karlistak botatzen zituzten granada haietako batek bi hankak txikitu zizkion. Egun berean moztu behar izan zioten hanka bat. Ikaragarriak ikusita hil zen. Dena den, bizitzako xehetasun asko bildu dut egunkari hoiei eta Antonio Bizkarrondo, bere bilobari, esker.
--Dato berririk?
-- Foruak kendu zizkiguten egun berean hil zela Bilintx, uste du jendeak. Ez da hala. Biharamunean hil zen.
Herrialde
26

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaBILINTX1
PertsonaiazBILINTX1
PertsonaiazABALA2
EgileezHERRIALDE1Kultura