Platon Euskaratua


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jokin Zaitegi Plazaola euskaltzainari elkarrizketa.

Platon Euskaratua
«Jokin Zaitegi Plazaola. Arrasaten jaioa 1906ko uztailaren hogeitaseian. Poliglota. Poeta. Euskaltzaina. Garbizale. «Euzko-Gogoa»ren sortzaile eta zuzendaria. Honelako xehetasunak Juan San Martinek ematen dizkigu bere «Escritores euskericos» delako liburuan.
Duela egun batzu, gizon honek, bere bizi guztiko helburu bat lorturik ikusi du: hainbeste maite duen Platon filosofoa euskeratzea. kobeto esanda, urte askotan zehar egindako lana argitaraturik ikustea. Hau dela eta, berari hurbildu natzaio galdera batzu egiteko asmoz. Dakusagun, beraz, bion arteko elkarrizketa:
-- Zer edo nor da Platon J. Zaitegirentzat?
-- Gaztetandik hasi ginen gu klasikoak ikasten. Beharrezkoak ziren gure ikasketetan. Eta heladeraz edo griegoz irakurtzen behar genituen filosofo guztiak: Homero, Pindar, Sofokles, e.a.
1946an Guatemalan aurkitzen naiz eta Unibertsitateko irakasle bezala ihardun dut. Neuk, klasikoak ematen aritu nintzen Unibertsitate hartan. Eta lehen aipatu ditudan filosofo guztien teoriak eta gora beherak irakasteko aukera ukan nuen. Eta gauza batez ohartu nintzen: heladeko idazleen artean ere alde handia dago, bata bestearengandik. Orduan planteatu nuen handik aurrera izanen zen neure bidea: «Platonekin hasiko naiz». Platon gizon handia zen eta ezagutu nahi nuen, ordurarte ez bait nuen ezagutzen. Platonek zer esan nahi zuen oraindik inork ez daki. Askok esan ohi du zer esan nahi zuen Platonek, bere esanahia zein den ez baitaki inork.
Honela, Parisa eskatu nituen heladerazko testuak eta zehatz mehatz aztertu nituen. Eta era honetaz etorri zitzaidan euskaraz lanean hasteko egokiera, berriro euskaraz idazteko.
-- Eta zer izan da Platonen lana euskaratzea?
-- Badakizu, lehen, sarrera bezala, Platoneko ataria argitaratu nuela. Mura, sarrera bezala. Eta gero, orain, ahalegiten ari naiz elkarrizketa bakoitza banan bana euskaratzen; euskaratzen eta argitaratzen, hain zuzen. Platon, lehen esan dudan bezala, gizon handia zen; askok dio aintzinako gizona dela. Nere ustez, aintzinako, oraingo eta betiko gizona da.
Eta Platonen lana euskaratzeari nere aberriari laguntzen ari natzaiola uste dut. Dakigun bezala, Euskal Herrian Neandertal gizona eta lehenago Homo Erectus agertzen da; geroxeago Homo Sapiens. Magdaleniense denboretan oraingo euskaldunaren izaera mamitu zen. Orain hirurogei eta hamabost mila urte gutti gora behera. Eta ordutik hona euskalduna bizi izan da eta bizi .da. Eta euskara ere hauxe da:. bakarra. Eta hau zerbait da. Zu, eta orain arte iraun duen hizkerak ez al du iraungo gehiago? Ez uste ni gehiegizko baikorra naizenik. Alde onak eta txarrak ikusten ditut. Lotsagarria da, alde batetik, beren hizkeraren alde euskaldunek egin dutena. Gure Herria gauza askotan oso atzeratua da. Dirua irabazten, hori bai, lehenengoa,.baina ikasten eta ikaskizunak euskaraz emateko, orduan, ez gara inor. San Ignaziok izan zuen zerbait gizadi osoari esatekoa. Ez zekien erdararik errukarriak, baina, hala ere, erdaraz eman behar. Hori ez al da negargarria? Gero izan ditugu gure egun hauetan, Unamuno, Pio Baroja... Hoiek euskaraz egin izan balute, barruan zekarten garra euskaraz eman izan balute... Baina ez, erdaraz eman behar... Gure Herriaren zoritxarra! Herri bat sortu nahi dugunok, nahi eta nahi ez, zustarrak tinkotu eta indartu egin behar ditugu. Hainbeste gauza ditugu guk, euskaldunok, guregana oraindik iritsi ez direnak! Benetan euskaldunak bagara Herri bezala iraun behar dugu. Ni ez naiz politikari, baina gure lanak izan behar luke euskararen alde. Erantzuna luzetxo xamar izan bada ere, nahiko garbi gelditu dela uste dut. Platon euskaratzea nere aberriarendako lan bat, besterik ez da izan.
-- Zein da emanen duzun urrengo urratsa?
-- Orain argitaratu didaten liburuaren seirehun ale saldu eta gero, ni atera naiteke berriro beste liburu bat argitara araztera. Gorgiaren hamabost elkarrizketa euskaratu ditut eta hauek izanen dira argitaratuko dizkidatenak Nik, osasuník izanen banu, Platon osorik euskaratu nahi nuke. Iritsiko al dut. Hori nik ezin dezaket esan.
-- Orain egiten dizudan galderari, ezpairik gabe, hamaika aldiz erantzunik diozu. Hala ere, berriro egitea gustatuko litzaidake: zer izan da «Euzko Gogoa» zure bizitzan?
-- «Euzko Gogoa» 1950ean sortu zen, Guatemalan. Ez zegoen ezertxo ere aldizkaririk euskaraz. Ni aspertuta nengoen; egia esateko, erdarazko aldizkariak irakurtzez. Hasi nintzen, beraz, deadarka handik eta idazle askok erantzun zuen. Gutti gora behera . badira ehun eta hogei, mundu guziko euskaldunak, erantzun zutenak. Olerkari, idazle... eta ez zedukan inork ere eragozpenik. Ni horretan oso bekoki zabaleko gizona izan naiz. Neri inork, ez dut uste, esan ahal izanen didanik bekoki estuko gizona izan naizenik. Euzko Gogoa- tik igaro diren idazleen numeroa handia da: Krutwig, Jon Mirande, Aresti, San Martin... hau da, .idazle berri asko sortu zuen aldizkari hark. Alde hori izan ezik, zerbait egin genuen. Antzerki, olerki, saiakera... mota guztitako literaturak zedukan tokirik aldizkarian. Bakoitzak nahi zuena idazten zuen.
-- Nola ikusten duzu euskal literaturaren gaurko egoera?
-- Egia esaten dizut, bihotz bihotzez: idazle handiak agertu dira. Nor den jakiteke irakurri izan ditut gazteak, eta egundoko joskera berdingabea darabilte batzuek. Besteek ez hain ona, baina hor daude. Eta gaurko idazleen urritasuna pozgarria da.
Gehiago esanen nizuke: beti izan naiz garbizale. Baina Sebero Altubek honela esan zidan behin: «Bai, zu garbizalea zara, baina garbizaleen artean ez duzu aurkituko beste bat hain jatorrik». Honekin, gaurko idazleen joskeraren gaineko batzuren iritziak (nahasturik, hondaturik dagoela) ez direla hain zuzenik hartu behar esan nahi dizut. Aurreko batean esan dizudan bezalaxe, Herri bezala nahi baldin badugu iraun, euskara garbia, nahiz euskara jatorra, nahiz euskara zatarra... nahi duzuna, baina euskaraz.
«J. Zaitegi Plazaola, .Arrasaten Jaioa...». Bere bizitzaren ataltxo bat, oso ttipia, ikusi besterik ez dugu egin. Hala ere, aberri eta euskarari dien debozioa nahikoa ikusi dugu.
Aipatu duen beste liburu hori argitaraturik, laster ikus dezala, opa diogu, guztion onerako izanen baita.
Mendiaga
28-29

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakTextu libur
PertsonaiazAITEGI1
EgileezMENDIAGA1Hizkuntza

Azkenak
Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude