Estanda: Bi Hilabete Eta Erdi Greban


2021eko uztailaren 19an
Beasaingo Funciones del Estanda, S.A. ko langile talde bati elkarrizketa.

Estanda: Bi Hilabete Eta Erdi Greban
Langilerian Batasuna Agirian
Urtarrilaren 7tik dirau Beasaingo Funciones del Estanda, S.A.-ko langileen grebak. Greba luzea, greba latza, Beasain eta inguruetako familia asko egoera larrian jartzen ari dena, enpresaren ekonomia eta izenari ere mesede handirik egiten ez diona. Arazoaren gorabeherak ezagutu nahiz Estandako langile talde batekin hitzegin dugu.
-- Arazoa nola sortu zen konta iezaguzue.
-- Aurtengo kalendarioa negoziatzen ari ginen. Beste eskaera batzuen artean astelehenetako hiru «zubiak» eskatzen genituen. Errege bezperako zubia zetorren eta, kalendarioa guztiz osatu gabe bazegoen ere, egun horretan jai egitea eskatu genuen, bailarako beste lantegi gehienek bezala, egun hortako orduak kalendarioan erabakitzen zen erara sartzekotan gainera. Ez zitzaion, beraz, 'enpresari okerrik egiten, ez zen ordurik galtzen. Jai hori ukatu egin zitzaigun. Guk hartzea erabaki genuen eta horrela esan genion nagusiari. Errege bezperako egunez batzuk ez ginen lanera azaldu, bestek, lanean hasi ondoren, utzi egin zuten lana. Arratsalde berean iristen hasi ziren 26 despido kartak langileen etxetara. 7-an guztiok joan ginen lanera, baita despedituak ere, nagusiak bere erabakian atzera joko zuen itxaropenean. Berean jarraitu zuen eta tailerretako langileok, 250 inguru, grebara atera ginen. Esan beharra dago urtearen hasierarako kalendarioa osatu gabe bazegoen ez zela inolaz ere gure erruz izan. Bi hilabete aurretik, azaroan, eskatu genion enpresari negoziaketan hastea. Atzeratu bazen, enpresak nahi izan zuelako atzeratu zen.
-- 26 hoiek hain zuen, lanetik boteak, zergatik izan zirela uste duzue?
-- Ziur gaude Sean gertatutakoa ez zela despidoaren arrazoia izan, aitzak!a baizik. Ederki etorri zitzaion egun hortal-- Denbora luzea daramazue huelann. Enoresarekin harremanik, negozieketarik izan al duzue?
-- Izan ditugu, bai, errazak izan ez badira ere. Denbora asko bota genuen nagusiarekin mahai baten inguruan eseri gabe. Guk 26 lankideen berrametitzea eskatzen genuen, Nagusiak, berriz, lanean hastea 26 hoietatik batzuk ametitzeko baldintza bezala. Ez genuen hau onartu, geure indarra huelgan zegoela bagenekielako. Azkenean iritxi genuen lanean hasi gabe negoziatzea. 26-tik 13 ametitzeraino iritxi zen naausia, hori bai, baldintza estu batzuk jarriaz (urtebeterako konfliktorik eza, produkzioa gehiagotzea, etab.), baina proposamen hau zapuztu egin zen. Gaur egun, Majistraturaren epaia bere alde duelarik, oraindik gehiago gogortu da. Guri mingarri zaigu benetan lankide bat kalean uztea. Halere, ezinbestean, zenbaitzuk kalean gelditzea onartuko genuke, indemnizazio batekin noski. Inolaz ere onartu ezin dezakeguna da, ordea, gizon edadetv edo familia baten premiei erantzun beharrean daudenak lan gabe gelditzea. Gehiegikeriarik eskatzen dugunik ez dugu uste.
-- Sindikatu ofizialetik laguntzarik izan al duzue?
-- Nagusiaren aurrean Sindikatu ofizialak indar gutti duela ikusi dugu. Luzaro egon gara Sindikatuko karguen jestioen zai. Madrileraino joan ziren eta Solis eta Martin Villa ministroekin hitzegin ere egin zuten. Ez zen ezer lortu. Huelga legal delakoa lortuko zigutela ere agindu ziguten baire..., esku hutsik gelditu gara azkenean. Diru aldetik txartel edo bono batzuk atera zituzten, baina geuk zabaldu behar izan ditugu handik oso diru gutti etorri zaigu. Erakunde hil hori gure klase beharrei erantzuteko gauza ez dela ikusi dugu argi eta garbi.
-- Ia bi hilabete eta erdi daramazue greban. Zuen arteko elkartasuna askorentzat eredu bezala jar daiteke. Nola konpontzen zarete?
-- Langile asanblea dugu gure borrokaren ardatza. Pelota lekuan biltzen gara egunero eta bilkura hortan ematen da gertatutakoaren berri, erabakiak hartzen dira, negoziaketarako ordezkariak aukeratzen dira... Bakoitzak bere iritzia emateko askatasun osoa du, nahiz gero gehienen !ritziari lotu. Garbi jokatzen dela uste dugu.
-- Diru aldetik, berriz, nola konpontzen zarete?
-- Laguntza politak izan ditugu alde hontatik. Bailarako lantegietan batutakoa, txartel eta pegatinen bidez atera dena, Michelin-goen kontrako futboi saioan jasotakoa... Caritas-ek eta Beasain eta Ordiziako dendariek ere luzatu digute bere laguntza. Orain arteko bi hilabetetan lankideen artean zerbait banatu ahal izan dugu, behar premiazkoenei erantzuteko behintzat. Gaur egun hilabete honen azken alderako biltzen ari gara. Laguntzen diguten denei eskerrik beroenak.
-- Zer irtenbide ikusten diozue Estandako arazoari'!
-- Irtenbide zaila. Gu negoziatzeko prest gaude. Ez, ordea, txorkatilaraino galtzak jeisteko. Badakigu horrelako borroka baten ondoren garaipen osoa lortzea zaila dela. Alde biek amor eman beharko dute. Baina biek, ez langileok bakarrik. Beste irtenbiderik zabalduko ez diguten bitartean greban jarraitu beharko dugu.
-- Besterik?
-- Estandako enpleatueri buruz zerbait esan behar dugu. Tailerretako langileen deiak haintzakotzat hartu gabe lanean jarraitzen dute. Geuk utzitako tailerlana egiteko ere eskaini dira batzuk. Martxoaren 8an, berriz, Euskal Herrian greba orokorra zela eta, huelga egin zuten, hurrengo egunean berriro laneratzeko noski. Gertuago dute, nonbait, Gasteizkoa bere lantegian gertatzen ari dena baino. Laguntza ederra dugu hoiekin!
Sagastizabal
14

GaiezEkonomiaSindikalginMobilizazioGrebak
EgileezSAGASTIZAB1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude