Pere Portabella Catalunyako Zinegilerik - Garrantzitsuena


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Pere Portabella Catalunyako zine zuzendariari elkarrizketa
Pere Portabella Catalunyako Zinegilerik - Garrantzitsuena
Pere Portabella, 1928an Figuerasen jaio zen. 1958az geroztik zinegintzariekin zion. Gaurregun egiten den zine asko P. Portabellaren ikus puntuetatik arras- urruti da. Egun, Printzipatuak duen zinegilerik garrantzitsuena bezala hartzen dute Pere Portabella. Zalantzarik gabe, hauxe duzu bere herriarren zerbitzurako zinelana egiten konprometituenik den pertsona. Aldi berean, lanbide horren mintzaira erabiltzen duelarik, zinematographik mintzaira, alegia.
Portabella gizon kementsu, alai eta molde hausle duzu, katalanez azkar eta garbi mintzatzen dena. Martin Santos eta Txillidaren adiskide; donostiarra zuen emaztea. Egiazko demokraziaz jokatu nahi baitu, politik pluralismoa onartzen du, gizarte sozialista batetara bide delakoan. Ripollet-eko Cine-club 73k eta honen zuzendari Joan Morral-ek; eratu ikastaro batetan, "Umbracle" (1972) haren filma interesparrienetariko bat ikusi ondoren, Portabellarekin hitzegiteko abagunea izan genuen.
«1959an Madrida joan nintzenean hasi ziren ene ibilerak hin zine produktora bat sortu nahi bainuen; Catalunyara etorri nintzen gero, hemen zine egin nahirik. Hona ondorioak:
1959. Carlos Sauraren «Los Golfos».
1960. Marco Ferreriren "El cochecito".
1961. Luis Buñuelen "Viridiana".
Viridiana "aferaren" ondorioak aski ezagunak dira. Hartan jo zuen azkena nere produktorak eta Bardem-enak. 1963an Francesco Rossirekin batera gioigile izan nintzen (Il momento de la veritá). Zenbait gioi idatzi nuen baina ez nuen ardietsi zinemara eramatea. Azkenik egin ditudanak hauk dira:
1966. "No compteu amb els dits".
1968. «Noctura 29». Euskal Herrian ikusia den filma luzea.
Lehen aldi honetan, ordea, ohartu nintzen, zinegile naizenez, ezin zirela elkarrekin taxutu zinema espainola eta zinema kalatana. Bi bide oso desberdin dira. Lehenengoa estatuaren zinema politikan sartzen da, baina estatu honek ez du ezertarako gogoan bere baitan dituen herrien kultur berezitasunak. Beraz, Información y Turismo Ministeritzak ez du katalan zinema bat egiteko politikarik eta ez du katalanera zinean erabiltzeko baimenik ematen».
–-Ezin daiteke, beraz, Catalunyan eginiko zinemarik?
–Ezin daiteke egin Catalunyan katalanez zinea, honek berekin dituen alderdi guztiekin: produkzioa, banaketa eta agerketa. Ezingo da horrelakorik, arik eta geure erakunde eta geure ekintzak dituzkegun arte, bai politika alorrean bai kultur alorrean. Zine katalan bat egiteko irtenbiderik ahalezkoena, ene ustez, bazterretik ihardutea da. Gure egoera eta errealitate katalanari begira eginiko filmak sortu eta banatzea. Honelakorik egin da, egin, katalan kultur lanetan: irakaskuntzan, antzerki eta literaturan..
–Baina, ez ahal duzu uste baztertze hori, bi ahoko ezpata izan daitekeenik?
–Baztertze hori egoera berezi batetan ahal den irtenbiderik bakarrenatzat hartzen da. Gu gauden egoeran, uste dut, horixe dugula era bakarra, zinematographik mintzaira bati buruzko lanserio bat egiteko, eta horrela beste alor idealogiketan sartzeko. Ez baitut ikusten bazterretik filmak sortzea baizik. Horrela sistemak eratzen dituenei erantzun. Profesionalen Elkarteek, Fundazio eta Arte Galeriek, TV-ak, erakunde pribatuek enkargaturik edo...
–Ongi deritzagu Portabellaren aukerari baina, halere, haren zinematographik mintzaira irakurgaitza zaio ikusle soilari, ez baitute ia argumenturik, ez musikarik, etenez eta jauzi harrigarriz beterik doudenez. Hala esan digu.
–Ez dakusat zinema burgesaren aurka gudu egiteko beste biderik; zinema burges honek, azkenik, "Z" eta «El último tango» ikustera eramango gaitu; 16 cta 8 mm-ko filmak egitea beste biderik ez da, hots, jendeaz zerikusirik duten filmak eta alienatuko ez dutenak.
Zineklubak-eta, maiz erori dira lakio horretan. Aski izan dute Lo sey eta Welles erakusteaz; ez dute eman zine bizi, egiazko komerzialaren eta ohiturik gaudenaren aurkako bat. Burgesia demokraziazale batek aise bereganatuko luke halako zinerna bat. Gizarte fazistek, asko ez izanik ere arbuiatu eginen dute. Interesgarri zaigu Godard-en kasoa, 35 mm-ko filmak egiteari utzi egin baitio, nagusien bideetatik irten nahirik. Esanahi handikoa dateke Godard-en kasoa.
Gainera, gizon bat errespontsablea denean, bere buruarekin errespontsablea izango den zinema bat behar du egin eta, era berean, bizi den gizartearekin errespontsablea datekeena; gainontzekoak panfleto hutsak dira oso estetikoak eta oso politikoak badira ere. Nik irakurleari hauxe eskatuko nioke: jar dadila nere mailan. Nahasketa proiekzioan has ez badadi, gainontzekoa faltsoa dateke.
Ene mintzaira gogorra dela diozu; ikusleari askatasun osoa ematen diodala esango nizuke. Nik errealitatearen zatiak damaizkiot, hark munta eta taxu dezan. Egia da nik ez ditudala zinemaren arau tiadizionalak, ohizkoak errespetatzen. Joan Brossa-ren poemetan bezala munta ohi ditut gauzak. Irudi batek ez du eskatu ohi hurrengua. Ez dut filma taxutzen ideiez irudiz baizik Berez synboloak, irudiak, zinema abstraktoak dira eta, haatik errealitatea jasotzen saiatu da. Zinea irreala bihurtu da, irtenbide faltsoak eman dituelako. Beti gizon bat eta emakume bat dira agertzen eta ia badakigu nola bukatuko den.
–Esango ahal zeniguke, zein lan ikusten diozun gure gizartean zinegile bati?
–-Ez dut ulertzen nola nahi den herrikoi zinema bat, herriak kulturarik ez duelarik. Demagogia hutsa dela derizkiot. Uste dut, zinegileak arau nagusiak hautsi egin behar dituela herriarentzako zine bat egiteko, zinearen aitzinean nahi dukeen bezala erantzungo duen herri askatu batentzat.
Hildo honetatik egin ditut:
1969. "Miró-1937".
1970. "Poetes cataIans". "Vampir" (Llargometratge).
1972. "Umbracle" «Cantants» F. Pi de la Serra, M. Gerena, J. León".
1974. "El Sopar".
1975. "Montserrat Caballé-ri buruz filma bat ari naiz egiten.
Ene ustez, hemen gure gizartean, zinegileak seksual alorrera gehiegi ari dira jotzen eta hau huskeria da. Zuzendariak ez du tranparik egin behar ez soluziorik eman behar. Irudiak eman behar ditu eta utzi ikusleak bere irudimena erabil dezan. Ideoiogiak ez dira nahastuko eta aldatuko, baldin zinegileok zine mintzaira alda ez badezagu.
Horrexegatik jendeak, proletarioak bezala burgesiak, ez dute ulertzen ene zinema. Ez, ez dut uste ulertuko dutenik, ariketa gauzak oro, eskola, zinea, eliza telebista orain daudenen eskuetan dauden bitartean. Orduan bakarrik ukanen dugu zinema berria.
Zinegileak, gainera, bere sasoineko dokumentu bat jaso behar du. Besterik gabe, gaur Euskal Herrian gertatzen ari dena filmatzea, gauza arras interesgarria izango litzateke. Errealitatea interesatzen zait neri, ez estetika. Kultura menderatzailea hautsi egin behar da, egiazko herri kultura egiteko.
–Egia esan, Portabella-Brossaren "Umbracle", filma ematen ari ziren bitartean, gogorra izanik ere, ikusleak bat egin zuen haren mintzairarekin. Ulertu zituzten synboloak eta irudiak, eta esango nuke, bere burua ere ikusi zuela. Jendea irrifarrez, pozik oldar eta sentibera egon zen. Zinegela eztabaida biburtu zen; frango gutitan gertatzen da horrelakorik areto komertzialetan.
EDORTA KORTADI

PERE PORTABELLA Catalunyako zine-zuzendaria
8

GaiezKulturainemauzendariakPORTABELLA1
PertsonaiazPORTABELLA1
EgileezKORTADI1Kultura

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude