Itzulpenez Baliatu Beharra


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Endrike Lezea eta Julian Gallardo, Ediciones Vascaseko zuzendariei elkarrizketa
Itzulpenez Baliatu Beharra
"Ediciones-Vascas" Hortik Abiatu Da
Endrike Lezea eta Julian Gallardo Ediciones Vascas deitu argitaldariaren zuzendariak ditugu.
Bi helburu ditu argitaldari honek: euskal gaien berri eman erdaldunei eta erdal libururik interesgarrienak euskaratu.
MUNDUAN ZEHAR deitu enziklopedia euskaratzen eta argitaratzen ari da. Gaztetxoei begira egina da. NIRE LEHEN LIBURUAK, berriz, irakurtzen ikasten ari diren haurrentzat moldatua. Hamar liburu dira sail honetan. Eskolaz-eskola zabaltzen hasiak dira.
Lan interesgarria dirudi.
-Ediciones Vascas deitu argitaldaria zer den esango ahal diguzue?
-Etxe hau ezaguna da. Euskal gaiei buruzko liburuak zabaldu izan ditu. Baino orain argitaratzen hasi gara beste etxe batzuekin elkar-lanean.
-Betiko eztabaidan sartzen gara, euskal gaiak, baina gaztelaniaz...
-Gauden egoeran euskal gaiak gaztelaniaz ematea behar beharrezkoa iruditzn zaigu guri. Bide hobeak jartzen ez diren bitartean euskararik ikasiko ez duen jende asko da Euskal Herrian; etorkinak asko, jatorriaz bertakoak beste zenbait. Gauzak diren bezela direlako euskararik ikasiko ez duen jende horri Euskal Herriaren berri eman behar zaio. Bestalde, hemendik kanpora jendeak ere jakin behar du gure berri: gure izaeraren, kondairaren eta arazoen berri. Egia esan, euskal gaiei buruzko liburu asko saltzen dugu Madrillen bertan.
-Beharrezkoa da lan hori, noski. Baina jendeak errazera jotzen du. Gaztelaniaz aukera duen bitartean ez du euskararik ikasteko ezer egiten.
-Hori hala da. Baina dena ez da egun batean egiten. Poliki poliki aldatzen dira gauzak. Geuk ere ez dugu dena erdaiaz argitara nahi. Euskarara itzuli nahi genituzke libururik interesgarrienak.
-Zertan ari zarate une honetan?
-MUNDUAN ZEHAR deitu enziklopediarekin ari gara burubelarri. Itzultzaile mordoska ari da lan horretan: Xabier Mendiguren, Jose A. Agirre, Mikel Atxaga, Imanol Laspiur, Jexux Mari Arrieta, Knörr, J. R. Zubimendi, Aleman, Kintana, Zabale ta eta abar. Gure eskerrik beroena har bezate idazle saiatu hoiek denek. Gaztetxoei begira egindako liburuak dira. Frantsesez, ingeleses, italianoz eta beste hizkuntza askotan argitaraturik dira.
-Besterik eskuartean?
-NIRE LEHEN LIBURUAK deitu liburu saila argitaraturik dugu. Irakurtzen ikasten ari diren haurrentzat moldatua da. Hitz banaka batzuk eta marrazkiak ugari dituzte. Izadiarekin harremanetan jarri nahi da haurra. Adin horretako haurrei dagozkien eran eginak dira. Umearen irudimena eta sormena gehitzeko asmoz burutuak dituzu. Liburu oso egokiak direlakoan gara. Nizako liburu azokan saria irabazia da. Europan eta Amerikan umeentzat egin den bururik onena bezala hartu zen.
-Lan onak dira ezpairik gabe, baona itzulpenak dira. Euskal jatorrikoak sortzea ez litzateke hobe?
-Euskal jatorrikoak sortu eta burutu behar dira, noski. Baina guk oraindik lan asko euskarara itzuli behar dugu. Hutsa dogu oraindik eta gauza haunditan amets egiten dugu. Interesgarria izango da Maoren lanak euskaraz ematea, baina gure herriak gai xeheagoen beharra du: ipuinak, nobelaixuak eta abar behar ditugu ugari, barra barra. Erdaraz gauza on asko da. Besteren lanaz baliatzen ikasi behar dugu. Aurten bertan Frankfurt-eko azokara joan asmoz gara. Libururik onene; begia bota nahi genieke.
-Badirudi denok ikastolara begira ari zaretela, denok hortxe atzaparka.
-Gu ez gara zuzenean ikastolari begira ari. Aurreneko liburuak eskola nazional batean saldu ditugu. Ikastolan eta beste edozein eskolatan ikasten ari diren haur eta gaztetxoen artean saltzen saiatuko gara. Gainera, gu ez gara testuak egiten ari. Dibulgazio mailako liburuak egiten ditugu. Honelako liburu asko behar da Euskal Herrian. Testugintzan lanean ari direnen lan bikainaren osagarri izan dadila gurea, nahiko genuke.
-Beharrezkoak ditugu itzulpenak Horretan ez da dudarik. Baina gurea ez den mundua ematen diete gure haurrei honelako liburuek.
-Arrisku hori bada, ezin uka dezakegu. Guk, ordea, ez ditugu itzulpen soilak egiten. Honerako taxutuz itzultzen ditugu erdal liburuak. MUNDUAN ZEHAR enziklopedian hemengo gai asko sartu dugu: Euskal Herria euskal jaia, baserria, pelota bertsolariak MUNDUAN ZEHAR egiten den ibili horretan ez da Euskal Herria ahantzi. Ez da ahaztekoa ere.
-Lehen ere honelako gauza batzuk eginak badira.
-Bai. Baina batzuk zail samarrak direla uste dugu. Euskara batuan egin nahi izan ditugu. Horretan ez dogu dudarik izan. Honelako gauzetan beharrezkoa da euskara batu bat. Euskara batua indartzeko biderik onenetakoa, gainera, honelako liburu interesgarriak egitea da. Gutxi batzuentzat egiten diren liburuekin bakarrik ez du herrian indarrik hartuko. Hori bai, ahal den euskararik errazenean argitara eman nahi genituzke.
--Lehen aldiz plazaratzen zareten, une honetan zerbait esan nahi ahal diezue irakurleei?
--Diren premiei erantzun nahi genieke. Esaten eta eskatzen zaigun guztia egiteko prest gara. Besteren iritziak entzuteko borondatea badogu. Baita edonorri laguntzeko asmoa ere. Euskaldungoaren zerbitzuan jarri nahi genuke, beraz. Eta guratzat egilen den lana itxurantzean ordaindu nahi genuke. Euskaltzaletasun eta boronte hutsez ezin daiteke lanean ihardun. Bizi ere egin behar du jendeak. Honetan oso iritzi okerrak dira. Tornilloak egiten ari dena aberastea ondo iruditzen zaigu. Baina euskal lanean ari denari bizitzerik ere ez diogu opa. Liburugintzan sartzen denak besteak bezalaxe negozioa egiteko eskubidea du. Komerzializatzen ez den bitartean dena bertan behera geratuko da. Itxurantzean bizitzeko modua behar du euskal lanetan ari denak. Bestela ez dugu Euskal Herriarik, euskal kulturarik eta euskararik egingo eta Jasoko.
Hona, bada, Ediciones Vascas argitaldariaren asmoak, lanak eta borondatea Donostian ditugu beronen zuzendariak zernahitarako. Serrano Angita 4garrenean.
Ongi etorriak izan zaiteztela euskal kulturaren alorrera.
IRASTORTZA
1

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeEdiciones V
GaiezKulturaItzulpenginBesteak
PertsonaiazLEZEA1
PertsonaiazGALLARDO1
EgileezIRASTORTZA3Kultura

Azkenak
Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Eguneraketa berriak daude