Juanito Larrinaga Txistulariarekin

Juanito Larrinaga txistulariari elkarrizketa
Juanito Larrinaga Txistulariarekin
Joan zen igandean, hilaren 28an, Euskal Herriko Txistularien Batzarre Nagusia eratzekoa zen Arraten.
Txistulari Egun hau aukeratua izan zen gainera, Juanito Larrinagari omenaldia eskaintzeko, bere txistularitzako berrogeita hamar urte betetzean.
Juanitoren izena dabil guztion ezpainetan
-Juanito, zurekin egon behar dot!
-Nigaz? Zer ba?
-Ene ba, famosua egin zara
-Ez, egun hau ez da famaren gauza, urteena baino!
-Orain dela hamazortzi urte Eibarren bizi arren, Juanito Bermeon jaio zen duela hirurogeitaka urte. Hamabi urte kunplitu orduko bere herriko bandan jo zuen, baina berak ez du bere burua txistularitzat hamalau urtetik aurrera baino. Juanitoren gauzak.
Aita zuen maisurik onena. Laurogeita zortzi urte ditu orain eta Arraten zon igandean. lraindik ere txistua jotzen du, bere modura, baita bilobentzat zortrikoak asmatu ere.
-Maisu onarekin edozein Juanito!
-Bai zera. Aittak ez euskan gura erakutsi. Domekero etxetik hanka egingo ote genduan bildur zan.
-Juanito, han hemenka Euskal Herri guztian zehar ibilia da, eta baita makinatxo bat sari irabazia ere.
"Txistu primerua", "segundua", "silbotea" eta gainerako guziak jo izan ditu. Non baten bat falta, hantxe Juanito. Saltsa guztien perejila.
Txistulari klasiko klasikoa izan arren, begi onez ikusten ditu txistua orkestaziotarako balia dadin Donostia aldean egiten ari diren esperientziak. Igartzen zaio, bai, "bandakumea" dela, eta gaur egun txistu irakaslea gainera.
-Zenbat ikasle dituzu?
-Ehunda hamarren bat. Larregi. Eta beste mordo bat sartu gura. Baina umeegiak dira.
-Gurasook bidaltzen dituzte, beraz
-Ba bai. Bialdu. Eta bereala erresultaduak gura dittue. Ez dira konturatzen gero gitxienez solfeo ikasten urtebete behar dabela. Eta zelan solfeoa erakutsi, bost-sei urtekaz irakurten be ez dakixen neska-mutilei?
-Baina, hala ere, ikasten dute, nonbait orain dela hamar bat urte hasitako umemokoak Eibarko Udaletxearen Txistulari Bandan jotzen bait dute maisuarekin batera.
-Plastikozko txistuak eskasak ezta, Juanito?
-Eskasak? Horreitxek dira barren onenak. Onenak, jakina, ebanozkoak dira, Ameriketako ebanoz egindakoak. Gineatik ekarten hasi diran horrek, ostera, ez dau balio. Oso porosua da. Gineakoa baino plastikozkoa hobe.
-Eta txistulariak, lehenguak ala raingoak?
-Bueno Iehen txistu gehiago joten zan. Lana amaitu-ala hantxe tilarrean, txistua jo eta, han ikutu eta bestean ikutu, berba egin eta domeka osoak be hola pasatu izan doguz.
Orain, ostera, txistulari asko dago. Eta asko dagoan lekutik onik be errez urte leike.
Hiru ari gara elkarrizketan. Juanito, Jose Mari Iriondo eta hirurok. Txistularia hitz gutiko gizona zela alde aurretik esan nion Loiolako morroiari. Juanito jo-ta-ke berbetan ordea:
-Hi txikito, nik ez didak esan baina hau motza zela!
-Bai... gu bizkaittarrak euskera txarra egiten dogu-ta...
-Adios! Horra bizkaitarren konpleju tonto.
-Bueno, eta omenaldiarekin pozik?
-Bai beti da poztekoa. Merezitzeko horrenbeste urte behar izatea da tristea.
-Tira, kitto mutilak. Haseran bezalaxe gaude-ta.
-Zorionak!
L. A. ARANBERRI

Iriondo Larrinaga, Loiolako irratiko entzuleak adi
2

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Txistua
Pertsonaiaz\LARRINAGA1
Egileez\ARANBERRI1\Kultura

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude