Arratiako Taldearekin alkarrizketan Oiharzunak


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Ohiartzunak" musika taldekoei elkarrizketa
Arratiako Taldearekin alkarrizketan Oiharzunak
Azken bolada honetan behintzat, han-hemenka gehien bat azaltzen diharduen kanta taldea Arratiako "Oibartzunak" izenekoa da.
Hoitako saio baten alkarrekin berba egiteko aukera izan dogu, denbora laburrez eta sakontasun eskasez behar bada, erabateko azterketarik egin asmoz baino, informazio apur bat eskaini gurarik batez be.
Galderak egin ahala, taldekoek erantzuten dabe, txandaka, jakinao ordena barik, lagunarteko alkarrizketa bat balitz bezala.
-Gauza nabarmena da gero eta ugariago direla zuen saioak. Zergatik uste dezue dala zuek horrenbeste agertzea.
-Behar bada talde guti dagoalako edo...
-Euskal Herrian betidanik egon izan da, ba, kanta talde tradizioa...
-Koru talde handiena bai, baina dozena erdi inguruko talde txikiena ze, ostera.
-Hala ta guztiz be, "Lantzale", "Ortzadar", "Oskorri", "Oskarbi". "Urretxindorrak" eta... besteren bat edo beste be izan da eta bada.
-Bai, baina, "Oskarbi" edo izan ezik, ez dau beste inork jarraipenik izan.
-Zuen saiorik gehienak Gipuzkoan hiharduzue emoten. Gipuzkoan harrera edo erreztasun gehiago etc?
-Gehien bat. Bizkaian baino erraztasun gehiago dogulako, duda barik.
-Kanta gaiak atsegingarriak izan behar dabela, dino zenbaitek, euskaldunok be behar dogula horrelakorik, Beste zenbaiten ahotan, ostera, iraultza hitza aitatzen da sarritan. Zer irizten jatzue zuei?
(Barre egiten dabe).
-Gu be horretan konforme gagoz.
-Zertan baina konforme?
-Ba, biak behar ditugula, gai atsegingarriak eta gai kezkatiak... gu batez be kezka bidetik goaz.
-Zergatik?
-Zergatik?
-Bai, zergatik?
-Ba, holan, goi-goitik, gure helburua da, gure kanten helburua, gure Herria, herria danez, herritasun horren apur bat galduta dau, eta Herri horri herritasun bat agertzea, gure kanten bitartez. Alaitasun barruan, hutsean, bakar bakairik, ezin geinke gure Herriaz, gure egoeraz, herritasun hori azaldu.
-Aukeratu dozuen jokabide horretan, kantak zuek asmatutakoak dira?
-Gehienetan herri kantak hartu eta letra barriak ipini detuseguz. Inoiz bertso zaharrak be datozenean laga, eta ahapaldi barriak ezarri.
-Eta doinuak?
-Doinuak be herri doinuak dira. Geuk armonizatuak, euskal usainezko musika behintzat...
-Folk?
-Ez, euskal musika folk ez, euskal musikak bere moduloak dekoz, hau da, bere forma berezi bat. Modu horretaz euskal musika modernu bat azaldu leike, eta euskal modulokaz azaldu be. Hauxe da behintzat gure asmoa, musika barria bai, baina euskal musika izan daitela.
-Zuek lan bati ekin deutsazue eta kementsu ekin be. Hala ta guztiz be, zenbaterainoko eragina izan leike herriarengan kanta jaialdi batek? Ba ote dau nahiko indarrik?
-Nahiko, ezta antzik be. Apur-apur, txiki-txiki bat.
-Eta merezi ete dau txiki txiki horrek?
-Bai, bai, merezi dau, guk uste... joe, ez da asko baina merezi dau!
-Kantariak zarien aldetik, lantzean behin kantatzeaz gainera, beste biderik ez ete dezue sumatzen. Hau da, bestelako adiarazpenik ez ete dozue pentsatu. Zuen helbururik bakar edo behinena astean behin edo ahal danean halako kanta batzuk agertzea da, ala...?
-Ez, ikusi dogu ez dala hori nahiko. Ezta hurrik emon be, ez genduke gura rutina baten sartuta ibili. Horregatik, hain zuzen, zeozer prestatzen dihardugu, espektakulo antzera zarbait egiteko.
-Eta zein era edo modutan moldatu gura zendukie zuen programa hori?
-Espektakulo hori?,
-Bai, bai, berori...
-Hain gatxa da esatea eze... edozenbat batzar egiten dihardugu eta zeozerrek urtengo dau. Zer egin geinkean burutzen gagoz, zelan egin pentsatzen.
-Zuen lan hori zortzi lagunen lana da, ala gehiagorena?
-Ez, gehiago be batu gara. Beste kantari batzuk be bai.
-Arratiakoak danak?
-Ez, "Xeberri", Gontzal Mendibil, Miren Aranburu... bizkaitarrak, hori bai.
-Bizkaira mugatze hori arrazoi konkretu bategatik ote?
-Arrazoi geografikoagatik bakar bakarrik. Alkartzeko eta danerako alkarren urrago, jakina.
-"Ez dok amairu" Gipuzkoan, "Zazpiribai" Lapurdin... zuek prestatzen diharduzuen hori lehenengoa da Bizkaian?
-Bai, halakorik ez da sekula egin Bizkaian.
-Zuek nahiko kantari barriak zarie. Hala ta guztiz be, orain dala hama-hamabost urte sortutako kantariak nagusi jarraitzen dabe oraindik be. Gaurkoek ez ote dauke lehengoek hainako saiapenik?
-Bueno... kantari baten ekintza hiltzeko, apurtzeko, hamabost urte ez da... ez da urte asko. Orain dala hamabost urteko kantariak gaur segitzea, batez be gure Herrian, gure egoera eta urritasuna ikusiz, ez da beste munduko gauza.
-Honek zer esan gura dau, orduan, gure kanta ez dala hain kanta barria? Ez dala "novedade" kanta hutsa?
-Ez, ez, euskal kanta barriak, izanda be, bere sustraiak ditu herriarengan.
-Zuek be sustrai horreetan jarraitzeko asmoa daukazue, jakina.
-Sustraiak bai, behar bada adar batzuk barriak ipinita... baina sustraiak horraetxek.
Koldo Olazabal
6

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\OIHARTZUNAK
Egileez\OLAZABAL1\Kultura

Azkenak
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude