BERGARAKO EUSKAL KULTUR HAMABOSTALDIA


2021eko uztailaren 23an
BERGARAKO EUSKAL KULTUR HAMABOSTALDIA
- "Urrats Berriak" taldeko arduradunekin elkarrizketan.
- Hamazazpi eguneko hamabostaldi bat eta inguruan sortu den giroa.
- Herri mailan, gerra ondoan, Bergaran egingo den euskal agerraldirik nagusiena.
Ez zaizkit gero bergararrok haserratuko, baldin gaurkorik baino gizarte eraginkorragorik ezagutu duen herri batetan bizi direla badiot.
Bai, Bergara herriak, gaur egun duen baino oihartzun eta ospe handiagorik izan zuen Euskal Herrian zehar XVIII eta XIX mendeetan, Azkoitiko Zalduntxoak eta Bergarako "Real Seminario" delakoaren ekintzez, batik-bat.
Orain datoz berrehundaka urte, hain zuzen, Xabier Muniberen "El borracho burlado" euskal irri-opera Bergaran aurkeztu zela lehendabizikoz, eta era honetako kultur antzespen eta agerraldiak nahiko usu izan ziren Bergaran, 1932 urtean azken Euskal Jaiak eratu ziren arte. Geroztik, azken urteotako kultur saioak eta beste hainbat ahalegintxo ezik, ezer guti.
Hutsune honetaz ohartuz, eta lokartua edo dagoen herri piztarazi asmoz, programa guztiz joria moldatu dute Bergaran, "hamabostaldi" delako bat alegia, eta, moldatu ere, behar bada honelako adiarazpen handi-mandiak beren munorik gorenera helduak diren garaian moldatu, hain zuzen.
Hauk honela, hamabostaldi honetako hainbat arduradun mintzatu dugu, Bittor Gorrotxategi eta Xabier Muruamendiaraz bikotea batik-bat, "Real Seminario" delako gela batetan apropos prestatua duten bulegoan.
Abenduan, hilaren 6tik 22ra arteko hamazazpi egunen barruan, Euskal Kultur Hamabostaldi bat egiteko asmotan diharduzue. Noiz eta nola sortu zen asmo hori?
–Iaz zenbait hitzaldi eratu genuen, eta giro haretan zerbait gehiago egitea pentsatu genuen.
Zer dela eta "hamabostaldi" bat?
–Egia esan, lehendabizi "aste" bat egitea pentsatu genuen, gero hamar eguneko programa atera bazitzaigun ere. Hamar egunekoa eginez gero, hamabostekoa burutu genuen, eta, azken batez, hamazazpi eguneko "hamabostaldia".
Nork eratzen du hamabostaldi hau?
–Gu geu "Juventudes Parroquiales"eko Euskal Kultur Batzordekoak gara, baina laster konturatu ginen honen programa luze batek, talde soil batena baino, herri oso baten ekintza izan behar zuela.
Beraz, herri guztiak parte hartzen ahal du hamabostaldi honen eraketan?
–Teoriaz bai. Guk programa burutu ondoren –programa geuk egina bait da–, biltzar bat egin genuen herriko elkarte guztietako ordezkariekin, kultur elkarte zein bestelakoekin ere. Bergaran lehendanik ere eratua da elkarte guztietako ordezkarien biltzarra. "Alkartu-nai" deritza, eta, esan bezala, elkarte guztiek osatzen dute.
Eta zer nolako harrera izan zenuten?
–Harrera ezin hobea, egia esan, Lehenbizikoz taxutu genuen programa irakurri ahala, guztiok bat etorri ziren. Oztopoak eta aldez aurretiko eragozpentxo batzuk ere sortu ziren, hori bai, baina azken batean denok aho batez onartu zuten gure ekintza. Biltzar haren ondorio izan zen Bergarako Urrats Berriak izeneko talde berria sortzea euskal hamabostaldi honetaz bereziki ardura zedin.
Hitz gozoez gainera, egiazko laguntzarik izan ahal duzue?
–Horixe bai, hirurogeitaka lagun ari dira zortzi-hamar batzordetan lanean. Egundainoko giroa sortarazi da. Guk geuk ez genuen beste horrenbeste espero. Jendea edozer gauzatarako prest dago, eta hara-hona joateko autoa eta laguntza eskaini duen jendea ere bada.
Nola burutu duzue hamazazpi eguneko programa hori?
–Bueno, programa guztiz zabal eta hedatua da. Era guztitako gai eta arlori lotzen zaio. Hamazazpi egun barruan denetatik agertarazi nahi izan dugu, hala hitzaldiak nola arte eta liburu erakusketak, antzerki, bertsolari eta haur saioak. Baita era desberdinetako kanta jaialdiak, folklore agerpenak, maskaradak eta abar.
Hitzaldiak burutzean gai zehatzik kontutan hartu ahal duzue?
–Ez, horretan ere ez dugu gai zehatzik jarraitu, arteaz, irakaskintzaz, kazetaritzaz, historiaz zein hirigintzaz eta ekologiaz izango dira hitzaldiok
Gaiak konkretatu beharrean ez ote gauden gaur egun, uste du askok...
–Bai, horixe bai, horretan gaude gu ere, baina herri eta kasu guztientzat ez du, gero, araudi berberak balio.
Bergaran ez da sekula honelakorik egin, aurten da lehena, gerra ondoan behinik behin. Beste herrietan egindakoak ezezagun zaizkie bergarar gehienei. Tolosako eta Azpeitiko hamabostaldiak izan ditugu guk kontutan, eta haien esperientziak berriak dira guretzat.
Guk euskal mugimenduaren ikuspegi osotu bat nahi izan diegu geure herrikideei eskaini. Horregatik denetik azaldu nahi izatea.
Nere galdera hitzaldiei buruzkoa zen, ordea...
–Baita, hitzaldiak ere, azterketa gisa baino, dibulgazio mailan dira burutuak. Arte, kazetaritza, hirigintza, ekologia zein euskal unibersitateari buruzko hitzaldiak, mahai inguru edo jendaurreko elkarrizketa bezala eratzeko dira, jende xeheari errazago eta interesgarriago izan dakizkion.
Hitz batez esatekotan, programa "erakargarri" bat moldatu nahi izan dugu, bai hitzaldi kontuan, eta baita kaleetan zehar eratuko diren saioetan ere, eskulanen erakusketa eta haurren maskaradak, esate baterako.
Urtero hamabostaldi bat eratzeko asmorik ahal duzue?
–Ez, ez dugu urtero honelakorik eratzeko asmorik, eta bigarrena eratuko dugun ere ez gara oraindik pentsatzen hasi.
Lehen hamabostaldi hau, ondoren urratu beharko ditugun bideen lehen pausoa izan dadin nahi genuke.
Geroxeago zenbait hitzaldi sail eratu nahi genuke, gai zehatzei atxikiak gainera, Azpeitiko "Urolaldeko Saiakerak" bezalatsu edo.
Zer nahi dugun badakigu, nondik joko dugun geroak esan beza.
Ez da guti. Ekin eta jarrai.
KOLDO OLAZABAL
"Real Seminario" delakoa
Gaur egun Aranzadi Ikastola dena, eta beste hainbat kultur mugimenduren eragile.
1

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude