Xanti Onaindia: "Poesia da herria gehienik zuzpertzen duena"


2007ko otsailaren 21ean
Aita Xanti Onaindiarekin olerkigintzaz

"Ala ere, urte aietan, euskaltzaleen iritzia, Olerkiaren eta Olerkarien alde, bete-betean iraulirik zegon. Lizardi, Orixe, Lauaxeta, Jaurtalkol, Loramendi...

"Bertsolarien artea eta balioa, berriz, gure euskaltzaleen artean naiko baztertua eta aaztua zegon".

Z. Argiaren 600garren alean D. Manuel Lekuonak aitortutako gertaera duzu hori.

A. Xanti Onaindia, ordea, poesiaz eta bertsoaz arduratu da, olerkariez eta bertsolariez. Liburu asko du bataz eta besteaz eginik.
Bi omenaldi ospatzen ditugu azaroan, alor hauetan. Hilaren 17an bertsolari zaharrei egiten zaie omenaldia. 24ean, berriz, A. Xanti Onaindiari.  Bi ospakizun hauek direla eta hurbildu gatzaizkio Onaindiari.

Noiz eta nola hasi zinen "Olerti eguna" ospatzen?

1961garrengo Abuztuaren 29an, Kristo Errege egunez, ospatu zen, hemen Larrean, lehen aldiz. Honela egin dugu geroztik urtero. Ondo erantzuten dute olerkariek. Hogeita hamarren bat edo hogeita hamabosten bat poesia biltzen dira urtero 1959garrenean sortu nuen "Olerti". Hortatik hasi nintzen poesi-egunok ospatzen.
Zer helburu izan duzu "Milla euskal olerki eder" liburua eta "Olerti" sorta olerkariei eskaintzerakoan?
Poesia da herria gehienik zuzpertzen eta lotatik esnatzen duena. Orain dela hogei urte "Milla euskal olerki eder" liburua argitaratu nuenean bazen horrelako zerbaiten premia. Olerkia beti atsegin izan zait. Besteei ere atsegin izango zaiela neri atsegin zaidana uste dut. Egia ote?

Zerk eragin dizu poesia xuxper erazteko ahaleginak egin ditzazun?

Aurrekoan erantzun dizudanaz gainera arrazoi hau ere banuen: lan txikien zale euskal irakurlegea. Olerkiek, berriz, laburrak izan behar dute, gaitz-ozpinez izartuak, biziak, herriari zerbait adierazten dietenak. Janari bixi bat eskaini nahi nion herriari. Maitea zuen Euskal Herriak "Olerti". Ez zen berez hil. Galerazia izan zen.
 
Zein dituzu gaurko poetarik gogozkoenak?
Ez naiz inor honekin edo harekin berdintzen egundo ibili. Neretzat denak dira poeta onak, nahiz G. Aresti, nahiz B. Gandiaga, nahiz Bordari. Bakoitzak bere bihotza eta kultura erakusten dizkigu. Halere argi-zalea naiz. Oraintsu irakurri ditudan errusiar eta hungaro olerkari batzuen lanetatik dakusadanez, gauza ederrak esan ditzakegu; argi eta garbi esan ere. Argi-zale dira sortaldeko poetak, sartaldekoak aldiz ilun-zale. Haiek eguterakoak eta gu ospelekoak izan nonbait. Haiek egunsentikoak eta gu ilunabarrekoak.

Ona, txarra ala erdipuerdikoa da zuretzat gaurregungo poesia?

Ez, gaurko euskal olerkia ez da txarra. Asko urrutiratu zaigu lehengo bidetik. Aleman eta ingelesera gehiegi makurtu da. Ilunak ditugu poeta hoiek. Badira guretzat hoiek baino eredugarriagoak.
 
Ez zara olerkiaz bakarrik arduratu. Baita bertsoaz ere. Zer diozu bertsolariez?

Ondo zaindu du bertsolariak orain arte euskal bertsoaren kutsu eta arnasa beroa. Gaurko bertsolariak, lehengoei ezer kendu gabe, guztiz txalogarri ditugu. Ikus zazu nola maite dituen herriak: irrika biziaz entzuten die. Zantzue eta eredu ederra idazle eta poetontzat.

Azaroaren 17an dugu bertsolari zaharren omenaldia. Merezia al dute?

Bai horixe. Aldi bakoitzari berea zor zaio. Lehengo bertsolariek ederki jokatu zuten. Ez zen irratirik, aldizkaririk eta aretorik garai hartan. Lan haundia egin zuten orduan taberna zuloetako eta sagardotegietako bertsolariek. Baita bertsojartzaileek ere. Gaur agerira eta aretoetara atera dira bertsolariak. Nolako giroa den ikusi behar da. Mutilak dituzu bertsolariak giroari antzematen.

Zer kidetasun dago olerkiaren eta bertsoaren artean?

Bada kidetasunik olerkiaren eta bertsoaren artean. Baita diferentziarik ere, txorien arteko hegazkadak bezala. Behar ere bai: ez lukete ederki emango txoriek ere hegakera berdinez egan egingo balute.Olerkia jaikiago duzu hizkuntza guztietan, bai bulkoz, bai sentimentuz. Gauza ederrak ederki adierazi, hor poetaren eragina. Bertsolariak, berriz, bihotz-ikutu eta eragin biziagoa eta zorroztasun haundiagoa du. Hala behar ere entzuten daukan herriari dardar eragiteko. Poetek eta bertsolariek behar dute hau, baina bakoitzak bere mailan.

Zer alde dute batak eta besteak?

Gure bertsolariak ez du inoiz ere goiegi jo behar bere burutapen eta bihotz-ondoetan. Hobe du neurriz, patxadaz eta zorrotz jokatu bere sailean. Bapatean bertsoak arildu eta kantatzea, gure herriarena dela esan dezakegu. Beste inon ez da honelakorik, aintzakotzat hartzekorik behintzat, ezagutzen. Olerkariak ere bere maila zaindu behar du, gogoetaz, irudikizunez eta sentipenez aberats eta eder izanik. Ez bedi beheraegi jaitsi, bestela, bere hegazkadan, bertsolari mailara makurtuko bait litzateke.
 
Zer egin daiteke bertsolari berriak sortzeko?

Bertsolari eskolak sortu. Ez da zaila. Zoritxarrez ez gara maixu, sail askotan izan beharko bagenu ere. Berenezko sena dakartenei zerbait erakustea ez litzateke zaila izango, teknika aldetik bereziki. Gainerakoa bakoitzak egingo luke.

Azaroaren 24ean, Aita Onaindiaren omenez egingo den omenaldian, olerki eta bertso lanak sarituko dira. Merezi du Xanti Onaindiak gorazarre hau. A. Onaindiarentzat pozkarriena, berriz, olerki eta bertso mordoa begien aurrean ikustea dateke. Zorionak aldez aurretik.
ERRIALDE
Xanti Onaindia, Endrike Knörr eta "Xalbador".
7

Gaiez\Kultura\Literatura\Ekitaldiak\Olerti Egun
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\ONAINDIA2
Pertsonaiaz\ONAINDIA2
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude