UROLALDEKO LEHEN SAIAKERAK


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskararen arazoa dela eta, "Urolaldeko Lehen Saiakerak"eko arduradunak diren Miren Zinkunegiri, Xabier Arozenari eta Anatsani elkarrizketa.
UROLALDEKO LEHEN SAIAKERAK
"Euskal kulturgintza osoaren zati guztiak goratu nahi ditugu"
Urte sasoi honetan, asko dira kultur ekintzak ospatzen dituzten herriak. Hitzaldiak, kantaldiak eta kultura asteak. Urolaldetik heldu zaizkigu azken berriak. Aurrez bagenuen, zerbait moldatzen ari ziren susmoa, baita Euskaltzaindikoekin harremanetan ziharduela ere. Gauzak honela, Z. Argiaren 587garren zenbakian, Anatsanek zabaldu zigun berria.
Urolatarrek, zerbait berezia egin asmo dutela dirudi. Gai bakar bat aukeratu dute, Saiakera hauen aztergaitzak. Hots euskara gure hizkunzra.
Urolatarren gogo-asmoak eta eritziak ikasi nahirik, Azpeitira jo dugu, Izarraizpeko herri mardul honetara. Astegun iluntzaroa da eta jendea tabernaz taberna dabil. Herri alaia dirudi Azpeitia honek, azalez behintzat.
Ezin esango dugu denak nafarrardo gozoa zurrupatzen dabiltzanik. Giza talde handi batek Alfabetatze eskoletan euskara ikasten dihardu. Gure gaurko solaskideak ere talde honen barruan daude. Alfabetatze saioa amaitu arte ezin elkarrizketari eraso, zigarro bat ketuz itxoin egin behar. Baina ez dugu aspertzeko betarik ukan. Lehen Saiakera hauen arduradunek, berehala hartu gintuzten. Aurrez aurre ditugu Miren Zinkunegi, neskato bizia, Xabier Arozena eta Anatsan.
Urolaldeko Saiakera hauen berri xeheak jasotzera etorri natzaizue. Mintza zakizkidate. Otoi.
Gaurko egunean, Euskal Herriak bere herringintza du xede nagusia. Herrigintza ez da hitz hutsala eta antzua, berari itsatsia du kulturgintza ere. Saiakerak, bere ahalmenen arabera, Euskal gizarteak bizi dituen kezka arrunt guztien agermena izan nahi du. Gure kulturgintza osoaren zati guztiak goratu nahi ditugu. 1972garren urteko Abenduan egin genituen Biltzarretan, gaiak zabalkiro eta ugari erabili genituen. Biltzarren helburuei zegokienez, gaiek halaxe erabili behar zuten: oso zabal. Saiakerak ordea, gai zehatz eta mugatu bati lotuak daude. Saiakeretan aldian aldian beti gai mugatu bat landuko dugu. Oraingo honetan euskara gure hizkuntza. Eta bide da, euskara aukeratzeaz batera, Euskaltzaindia ere gogotan izatea.
Lehenbiziko saiakera hauetarako hizkuntza aukeratu duzue. Euskara galtzorian ikusten duzuelako? Hizkuntzak geroz eta importantzia gehiago duelako?
Urolaldean berton dugun gizagiroak bultzatzen gaitu ezinbestez euskara kultur mailara hel dadin ahalegintzera. Gurean ere euskerak kaltzeko arrisku berdin berdina du. Ze, ez pentsa, gure baileran bestetan baino kezka edo kontzientzia zorrotzagorik dugunik. Honela uste izatea, Axularrek zioen bezala nahikunde soila litzateke eta geurok liluratzeko lobelar nazkagarria. Ibar honetako bulegoetan, merkatarien artean, irakaskintzan, kultur izenez estalirik dauden zenbait elkartetan eta beste toki gehiagotan, euskara galdurik dadukaten herrien antzera jokatzen da. Pentsa, Azpeitian jokoaharien desafiatzeak eta gainontzeko apustuak ere erderaz idazten direla.
Diozun bezala, guk hizkuntzari garrantzi handia ematen diogu eta zazpi ahalak egingo ditugu gizartearen muin muinera euskara sartzen.
Euskararenganako kezkarik eza agertu duzue. Urolan ez ahal da beste herritan baino euskara gehiago egiten?
Honen gakoa soziologiaren bilakaeran datza, gure ustez. Begira, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoaren ingurua arras nekazaria izaki, industringintzaren hazkundea ez da izan beste herrien antzekoa. Adibidez Zumarraga. Hiru herriotako industriatzea oso poliki doa. Eta ondorio bezala arrotz etorrien kopurua ere ez da izan beste tokitan bezain ugaria. Herri biztanleen zenbakiei begiratzea aski litzateke. Azpeitiak oraindik hamaika mila biztanlerik ez du, ez da Azkoitiak ere. Eta Zestoa bost milatara ez da heldu.
Beste herri askotako industriatzea kanpotik etorritako kapitale, egin da, baina herri hauetan, alderantziz, bertako burges ttipiek egin dute Azkoitiko bat izan ezik. Eta industriaren bilakaera honek harrigarri badirudi ere nekazaritzaren eragipena ez du ezabatu. Arazo soziologiko hauek dira nagusik, gaurko giroari eusten dietenak; ez guk kezka handiago eta euskara gehiago landu dugulako. Egiten dugun euskara aho hizketa soila da, batere lagungabea, eta bizi baino iraun gehiago egin izan du. Gauzak honelaxe, beren garratzean eta mingostasunean agertzea nahiago dizugu, hitzontzikeria politak esanaz ihardukitzea baino.
Gaien eta hizlarien aldetik, Saiakera honek goimailakoa dirudi.
Euskararen arazoa Saiakera hauen gaia izanik, ezinbestez Euskaltzaindiaz baliatu beharra dadukagu. Gure ustez, Euskaltzaindia bere bizialdian egiten ari den lanik sakonena orain ari zaigu burutzen. Haatik Saiakera honetan Euskaltzaindia ERAKUNDE bezala eta bere azkenaldiotako lanak banan banan azalpendu ahal izanen dira. Hizlariak denak Euskaltzainak ditugu, nor bere sailean, maisu trebeak oro. Eta euskararen alde lan bikainak egiten ari direnak.
Hizlari hauek denak ingururatzeko eragozpenik izan ahal duzue?
Hizlari denek oso ondo jokatu dute gurekin. Ia gehienak lanpeturik dabiltza; baina halere gogoz onartu dute gure asmoa eta eskeini diogun gaia ziur gaude arretaz prestatutrik agertuko dutela. Juan San Martin eta Jose Luis Lizundiak asko lagundu digute; gizon hauen beharra izan dugu gehiagotan ere eta beti eskuzabalez gizonki hartu gaituzte.
Gaiak hautatzerakoan zer nolako irizpideaz zuzendu zarete?
Oso gogotan eta begien aitzinean izan ditugu Euskaltzaindiak aurten atera dituen lanak. Merkatalgo izendegia, aditz laguntzailea etab. Ipar Euskaldunak ere ez ditugu baztertu nahi izan. Haritschelhar jaunak zuberotar pastoral eta herri-literaturaz mintzaldi bikain bat egingo du. Euskaltzaindiaren asmo bezala Batasuna ere sartu dugu. Euskara biziko bada eta ez iraungo badu, Batu beharra du. Batasunaren beharrez aisa ohartzen da kulturgintzan eta euskalgintzan dabilena. Bailera honetan Z. Argia, Anaitasuna eta alfabetatze saioei esker, gogor ari da tinkatzen; jadanikia hamabost irakasle Euskaltzaindiaren Irakasle tituloa lorturik du. Ikusmen honetatik Patxi Altunaren hitzaldia oso aberatsa izango da. Mitxelenarena berriz, zer esanik ez dago, denok dakigu oso ona dela. Bilboko Antropologia Astean erabili zuen gai bera du: Hizkuntza eta kultura. Xabier Kintanarena ere egun eguneko gaia dugu. Kultura eta teknika bideetan sar dadin euskarak bizkortu egin behar du. Eta Kintana dugu arlo honetan gehienik saiatzen den langilea.
Urola bailera bakar samarrik gelditzen ari ahal da?
Ez dugu uste bailera hau bakartzen ari denik, nahiz eta beronek komunikabide kaskarrak eduki. Zenbait joera "azpeitiarkerizkoak" bai duela bitxikeria hutsean gelditzeko arriskua. Eta gaurko egoera eta problemei atea erabat ixteko mania. Gandiaga poetak arazo du bere poema, "Errezera goaz. Ta errezenera. Azkenean folklore hutsa izango gara: geure akerdu bat baina inondik ez geu. Herri zahar bat bazen, halako ohiturak zituen... ta iguin bat gehiago". Sakon honetan. Funtsean horixe nahi bait dute zenbait burjes ttipik: gure kultura guztia gizartearen dinamika eta problemetatik erabat urrutiratu. Euskara Batuari "mamuak" eta "simboolak" ikusten dizkiote. Baina beren sendietan, beren semealabengan, beren emazteengan eta beren senarreengan eguneroko ostatua duen erdarak ez dituzte batere izutzen. Euskalduna fededuna izan behar du; baina fededuna ez da euskaldun izatera beharrarazten.
Lehen Saiakera hauek jarraipenik izango ahal dute?
Bai noski. Udazken aldera hasi eta era honetako beste zenbait lan eratuko dugu. Hirigintzaz, Ekologiaz, Arteaz, Historiaz etab. Apaiz gazte batekin harremanetan gaude ondorengo beste Saiakerak prestatzeko. Aipatu dizkizugun gai hauetaz, zenbait elkarte lan asko egiten ari da. Lan guzti hauek bildurik, aldian aldian saiakera modura eratu eta tajuturik agertu nahi ditugu. Luzarora begiraturik ari gara eta noski gero eta jende gehiagoz kontatzeko modua izango dugula uste dugu.
Asmo egokiak dituzte gaurko gure solaskide hauek; kulturgintzan arretaz beterik jo ta ke ari dira. Izango dute zereginik franko, haitzurka askoren beharra dauka gure kulturak, tarteko belartxarrak itoko ez badu. Pizgarri zaizkigu honelako ekintza guztiak: egun hoietan gure ahalegin guztiak egingo ditugu Sailakera hauetara egunero etortzen.
ERRIALDE
1

Gaiez\Kultura\Kulturgintz
Gaiez\Kultura\Ekitaldiak\Besteak
Pertsonaiaz\ZINKUNEGI1
Pertsonaiaz\AROZENA5
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude