Apaizen ezkontzak naaste-borraste eta kezkak sortu ditu. / Apaiz ezkonduak eta ezkongeak naasian ez ote da inongo gerora Kristoren Eliza?


2021eko uztailaren 16an
Joakin Arostegirekin Apaizak ezkondu ala ez ezkondu gaiaz
JOAKIN AROSTEGI
Apaizen ezkontzak naaste-borraste eta kezkak sortu ditu.
Apaiz ezkonduak eta ezkongeak naasian ez ote da inongo gerora Kristoren Eliza?
Joakin Arostegi erriaz eta elizaz kezkaturik bizi den apaiza dugu. Onetaz jabetzeko ez dago bere ondoan bizi bearrik. Aski dugu Z.ARGIAn bere lanak irakurtzea.
Apaiz ezkonduen araroa dakarkigu gaur elkarrizketarako maaira. Lehen ere idatzi izan du D. Joakin Arostegik ontaz. Beste zenbait erretore, teologo eta sikologori ere deitu diegu elkarrizketa onetara. Isilik geratu zaizkigu. Zenbait teologok ez duela betarik erantzun digu.
D. Joakin Arostegi bakarrik izan da zezenari adarretatik eltzen ausartu dena. Inork ez dio arazo oni orpotik eldu nai. Bien bitartean kristau erri bat, apaiz bat, onen etxekoak egon daitezke ilunpearen eta naaste-borrastearen ondorioak jasaiten.
Bizitzak, denborak, geroak, teologiak erantzun bearreko galdera asko dago zintzilik. Zer da eta zertarako da apaiza? Betirako ala aldi baterako apaiz? Lantogiko, politikako eta familiako eginkizunetatik aske ala oietan murgildurik?
Apaizkera berri bati bide emanaz argituz joango dira galdera auek. Era guztietako apaizai utzi bear zaizkie bideak zabalik. Bestela itotzen ari gara arazo auen barruan dagoen Izpiritua.
Kristauen zerbitzari dugu apaiza. Zerbitzu orrek eska diezaloke familiako lotura guztietatik aske irautea. Baina zerbitzu orrek berak eska diezaioke gauza ez denean erretiratzea ere naiz eta artean sasoiko izan gorputzez. Zerbitzu orrek berak eska diezaloke lantegiko, politikako eta familiako eginkizunetan murgildurik bizitzea.
Dena den "zelibatoak" ezkonge izatea baino geiago eskatzen du. Diruzalekeriatik, norberekoikeriatik, agintekeriatik, indardun eta dirudunetik eta abarretik aske egotea eskatzen du. Era askotako ezkontzak dira. Kristaua, ordea, bat bakarra; emazte batekin egiten dena.
Idatziz eman nai ditu erantzunak D. Joakinek. Idatziak utzi dizkiogu galderak ere.
Zer iritzi daukazu apaizak "ezkonge" izatera beartzen dituen eliz legeaz? Eliza katolikoko apaiz guztiak beartzen al ditu?
"EZKONGE" izatera beartzen duen legerik ez luke izan bear Eliz barnean. Ezkondu ala ez ezkondu, apaizak berak erabaki bearreko gauza dela, derizkiet. "Ezkongetasuna" Karisma bat, Jainko doai berezi bat da. Jainko Karisma ori legez lotzea edo kondizionamentu batzuen azpian jartzeari ez deritzat bidezkoa denik. Apaiz izateko, nai eta nai ez ezkongabea izan bearrak, kaskartu egiten du, nerekiko, ezkongetasunaren balioa. Inork beartu gabe, berak naita, apaiz ezkongeak Eliz barnean ikusten baditugu aberasgarri gertatzen da ezkongetasun edo birjindadea. Gainera...Norbaitek nai izan dezake apaiz izan eta batera ezkontz bizitza eramatea; zer dalata, apaiz izan gabe utzi onoko au?
Elizaren kondairan, apaizak ezkonge eta ezkonduak izan ziran bosgarren gizaldira arte. Bosgarren gizaldian, Leon Magno, Aita Santuak, dekretu baten bidez, erabaki zuen apaizak ezkonge izan bear zutela. Gizaldietan ordea aintzakotzat ez zan artua izan lege ori; leen bezela jarraitu ziren apaizak; ezkonge batzuk, ezkonduta beste asko. Amabigarren gizaldian, Letrango Batzar Nagusisk erabaki zuen, apaizen ezkontza ez zela zillegi ez eta ere baliokoa; "ilieito" eta "invilido" zala alegia apaiz-ezkontza.
Azkenengo Erromako Sinodoan, Gotzai askok, batez ere Afrikarrek, biziki eskatzen zuten gizon ezkonduak apaizteko baimena.
Gaur egunean ere, Eliza Katolikoko apaiz guztiak ez dira "ezkonge". Protestantismotik biurtuta, Eliza Katolikora datozen ARTZAI Protestante ezkonduak, apaiz eta ezkondu jarraitzen dute gure Eliza Katolikoan ere. Au sartaldeko Eliza Katolikoan gertatzen dena da; Sortaldean edonork daki, apaiz "ezkonge" artean apaiz "ezkonduak" arkitzen dirala betidanik.
Zer zailtasun ditu gaurko apaizak "ezkonge" irauteko?
Sexoaren itsumenezko giro izugarri batean bizi gera gaur. Sexo eta lizankerisk ito nai gaituen giro ortatik ies egitea oso zail zaio apaiz ezkongeari. Baina, kontuz, lizonkeriazko giro ori "EZKONDUENTZAT" ere or dago. Ezkonge izatea, gaur egunean zailla da; baina "ezkondu" zintzoa izateak ere baditu bere lanak. Munduaren erdian Kristoren testigu apaizak eta kristau soilak berdin izan bear dugu. Sexoaren itsumenean ez erortzea, zein gauza zailla den! Arrisku ori ezkonge eta ezkonduentzat dago. Kristoren Espirituari oso loturik egon ezik, galduak gera.
Bakardadetik ere badatorkio apaizari "ezkonge" irauteko zailtasuna. Leen, erri bizitzan, apaiza norbait zen: Aita, kontseju emale, ongille. Nortasun aundia zuen apaizak gizarte bizitzan. Gaur? Gaur egunean galdu du nortasun ura; askoren artean, bere bizitza ez da aintzakotzat artzen; gaur gutxietsi eta desprexiatua dago apaiz bizitza. Gizartearen aurrean, bere ezereztasuna nabaitzeak, "bakardade" aundira darama apaiza. Eta "BAKARDADEA" ainda arrisku askoren bidea...
Batikanoko azken Batzarre Nagusian, kristau sekularraren teologia izan zan. Goi-goreneko maillan gelditu ziran. Ordura arte, bere bereak zituela uste zuen apaizak, Elizako aunditasun eta eskubide asko. Oker zaudete, erantzun zien, Batzar Nagusiak. Eskubide eta aunditasun oiek kristau sekularrari dagozkionak dira. Ordudanik ona, apaizak, Eliz barnean, utsaren urrengo nabaitzen du bere burua. Bere baitan, galdezka ari da: Zer naiz ni? Zertarako? Zer nere eginkizun berezia? Galdera auei erantzun eziñak, apostuladutzarako kemena eta adorea kentzen diote. Leengo pozik ez du lanerako. Tristurak zenbat ondamendi lekarkioken apaiz-bizitzari!
Eskerrik ematen al dio gaurko gazteriak apaiza "ezkonge" izateari?
Ez dezagun pentsa erabateko gazteria dugunik. Gaur eguneko gazte askori berdin zaiola uste dut apaiza ezkonge ala ezkondua izatea. Apaiz arazoak, oso buruko min guti damaiote. Gazte geienak, materialismo, sexoaren geiegikeriatan, erdi-itoan dabiltzala, uste dut. Gozatu munduan, al dan geiena, ori da gazte askoren elburu bakarra. Erri arazoak eta elizarenak gutxi kezkatzen du gaur eguneko gazte asko.
Erri miñez eta Eliz arazoaz kezkaturik bizi diran gazteak ere baditugu ordea, Jaunari esker. Kezkati bizi diran gazteak ere baditugu ordea. Jaunari esker. Kezkati bizi diran gazte auei berdin xamar izango zaiela uste det, apaizak ezkonge ala ezkonduak izatea. Bakarrik eskatuko diete beren eginkizunetan, leialki eta zintzo jokatzeko.
Ori orrela izanik, gaurko gazteriak ere ispirituzko baloreak jasotzen badakiela uste dut. Lege utsez eta nai eta nai ezean "ezkonge" diran apaizak ez ditu oso aintzakotzat artuko. Erriaren onagatik, jendeari zerbitzu ederrago bat emateko asmoz, Elizari morrontza bikaiñagoa eskeintzeko asmotan, "EZKONGE" gelditutako apaizak, guztiz txalogarri izango dirala gazteen begietarako iruditzen zait.
Nolako apaiza bearko luke gaurko gizarteak?
Nolakoak? Ezkondutako apaizak eta ezkongabeak. Bi era auetakoak bear dirala uste dut. Geroaren berri ez dut. Nerekiko, lur mugaz osatutako Parrokiak iltzera doaz. Talde tikietan banatuak izango dira geroko kristauak. Gaur egunean Sinismen-taldeak edo "Comunidades de fe" deritzate. Talde bakoitzak aukera dezake, batez ere, Eukaristi Batzarretarako, taldearen Buru izan bear duen apaiza. Apaizetarako aukeratu au, izan bedi ezkondua edo ezkongea.. Aldi baterako aukeratua. "Ezkonge" izan nai duen apaizak ere, ez dut ikusten zer dala eta betiko "ezkonge" izateko itza eman bearra duenik. Bere aukeramen eta askatasuna onartuaz, berari derizkion arte iraun beza "ezkonge". Emen eta an sortutako kristau taldeen batasuna egiteko, pastoralgintzan eskolatua izan bedi apaiza. Talde orren Erretore edo Bisitalari eskolatu ori, berdin izan diteke ezkondua edo ezkongabea. Barrutiko talde guztiak Gotzaiagan osatu eta elkartuak izan bitez. Orrelako zerbait izango ote da geroko Eliza? Beste edonork bezela, famili bizitza eramango duten apaiz ezkonduak ezagutuko ote ditu geroak? Pastoralgintzari lotutako apaiz ezkongeak beste oien ondoan ikusi al izango ote dituzte geroko kristauek? Apaiz ezkonduak eta ezkongeak naasian ez ote dira izango gerora Kristoren Elizan?
Zer eskatuko zenieke ezkondu diran apaizei?
Gure artean ezkondu diren apaizen jokabidea ez dut garbi ikusten. Erri eta Elizaren onari begiratuta emana izan al da pauso ori? Ditekeena da. Ori ala izanik, elkar artuta, elburu baten atzetik, taldetxoren bat ezkondu izan balitz atsegin izango zitzaidakean. Ezkondu ondoren, "ELKARTE" bat beren artean sortu denik, ez dut entzun. Frantzian, burrukalari biziak izan iran ezkondutako apaizak. "Echanges eta Dialogues" zeritzan elkartean oso erantzule izan ziran: "EZKONDU GERA", zioten, "BAIÑA ALA ETA GUZTIZ ERE APAIZ JARRAITU NAI DEGU". "Ezkonge utsak apaizetarako" zegoen Eliz-legearen kontra biziki borrokatu ziran. Gure arteko apaiz ezkonduek orrelako ezertxo egin dutenik ez dut uste. Alferreko burruka dela? Bearbada, gaur bai; baiña gaurko burrukaren fruitua, geroko elizak ez ote zuan jasoko? Egia esan, ez luke zuena bakarrik izan bear burruka onek; Apaizgintzari jarraituaz, ezkondua ala ezkonge izateko askatasuna apaizak bear lukeela, pentsatzen dugunok, lanbide orri eldu egin bear genioke.
Gaurko Eliz legeetan apaizgintarik egiterik ez duzuenez gero, "ESPIRITUZ" bada ere gurekin apaiz jarraitzea nai izango nuke. Psikoloji aldetik zailla dela zuen eta gure aldetik leen bezela adiskide eta senide jarraitzea? Zailtasun oiek, ordea, guziok bat egiñik, erri eta Elizaren onari begiratuta, biziki arintzen saiatu bear degu.
Zoritxarrez gaurkoz apaiz lanik egiterik ez duenez gero, zuen ezkontza bizitza izan bedi benetan kristau ezkonduen bizitza ederra. Ebanjelioaren erara bizitakoa. Apostoladotzan, politikan, errigintzan, giza eskubideen alde jokatzen. Leenetako maillakoak izan zaitezela. Ain kristauki bizirik zuen ezkontza bizitza, edonork konpren dezala "APAIZ IZATEA EZ DAGOELA ASERRE EZKONTZA BIZITZAZ"
Zer, kristau erriari, oien aurrean?
Ez gerala inor apaizgintza utzi eta ezkondu diranak epaitzeko. Berak emaniko pausoa guztiz dela errespetagarri. Giza-eskubide bat dela, bakoitzaren barne kontzientzia errespeta bearra. Ezkontzeko izan dituzten arrazoiak arinki epaitu eta aipatzeko eskubiderik ez dugula. Ezkontzen diran apaizak biotz konprensio aundiz eta maitasun gozoz artu bear ditugula. Ezkondutako apaizen artean Eliza eta Erriaren alde lan aundiak egiñikoak badirela eta eurekin esker oneko agertu bear dugula. Ezkontza ez dela auntzaren gauerdiko eztula; Kristok eratutako Sakramentu aundi bat dela eta ezkondu dan apaizak ez duela txantxetako gauza egin.
Zer eskatuko zenieke apaizei eta batez ere gotzaiei oien aurrean?
Bai apaiz eta bai Gotzaiek bear ainbat luzatu ote diegu gure eskua apaiz ezkonduei? Bear ainbat babestu ote ditugu? Era guzietako laguntza eman ote diegu (diruarena ere bai) ezkondu diran apaiz anaiei? Ezetzean nago.
Badakit teoria bat dela; teoria ori egia biurtzea gauza zailla dela; Baiña apaiz-espiritua galdu gabe, ezkondu direnak pozkiro ikusiko nituzke Eukaristi Batzarretan, beste apaizekin, aldare alboan, aldaretik aalik eta gertuena. Mezarik ez, baiña Zergatik Jauna banatu ez? Zergatik ez dituzte zuzendu bear itzaldiak ere Eliz-Batzarretan? Emen eta an beste orrenbeste ez ote dute egiten Sekular uts diran kristauek?
Eliz ekintzetan, Kurian bertan, Barruti administrazioan, apostoladutzaren zuzenketan, zer dalata ez dute toki euki bear ezkondutako apaizek? Apaiz ezkonduek ez dutelako naiko? Aukerarik eman ote zaie? Teorikoki mintzo naizela?
Egiari berea zor zai. Gure errietan "choc" eta eskandalu bizia jaso dute kristau askok gure arteko apaiz batzu ezkondu diranean. Beste apaizen alboan, bat edo beste ezkonduak Eliz ekintzatan bat egiñik ikusi ahal bagenitza, eskandalu ori tikiagoa litzateke. Zer dala ta ez luke ala izan bear? Zailla dela? Bai noski; eta gaurko egunean zer da gauza erreka?
Apaiz batzu ezkondu dira eta gerora ere ezkonduko dira gure artean. Apaiz ezkontza gertakizun bat da. Gertakizun orrek naaste-borraste eta kezkak sortu ditu kristau askoren biotz barrenetan. Gure erria ez zegoan gaur arte orrelakorik ikusten oitua. Gertakizun auen aurrean mutu gelditu gera erriko apaizok kemen eta adore gabe arkitzen geralako batzuetan eta geienetan; nola mintza asmatu eziñik gaudelako. Bitartean gai oni buruz, Ebanjelioaren argitasunik ez zaio eman erriari. Barruti osoari dagokion gertakizuna izanik, gure Gotzaiei mintzatzeko eskatuko nieke. Pastoral edo eskutitz baten bitartez, Ebanjelioaren argiz argi biezaigute apaiz-ezkontza arazo au, izututako ainbat Eliztar lasaitu dedin.

Zabalik dauzkate ateak teologoak, sikologoek, kondairalariek, apaiz ezkonduek, kristau soilek eta abarrek. Gaurkoz bizitza osoan apaiz-artzai lanean jardun den baten iritziak azaldu ditugu gure aldizkarian. Oartxo onekin bidali dizkigu erantzunak. "Nere konzientziarekin leialki jokatu nai izan dut eta nere barne baitan senti bezela, dijoazkizu erantzunak. Urola-Ballarako bi erretoreengandik jaso dut argia eta laguntza. Bijoakie nere esker ona.
ERRIALDE
12

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazAROSTEGI1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude