"LARRESORORE-KIN SOLASEAN


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"LARRESORORE-KIN SOLASEAN
"Larresoro", 44 urte, aspaldidanik euskal idazle ugaria, ezin dakioke gaur arrotz gerta Z. ARGIA irakurtzen duen inori.
Harira gaitezen, beraz, haseratik beretik.
Alimaleko zakur beltz batek harrera zalapartatsua guri egin ondoren, etxe barnera pasa gara. Haren langelan paper asko ikusi dugu. Alasetan eta mahainaren gainean liburu asko eta asko, euskaraz eta erdara batzuez. Aldizkarien artean tarrapataka erreparatu dugunez, azkeneko "Sciences et Avenir" delakoa hemen, azkeneko "Nouvel Observateur" hor, bizpahiru T.L.S. hor (Times-en astekaria, alegia) "Témoignage Chrétien" pare bat altzo batean ahazturik itxuraz, "Herria", "Príncipe de Viana", "la Voz de España" batzuk, "Diario de Navarra", "Basque Eclair", "le Monde Diplomatique", "L'Unité", "Enbata", "Goiz Argi", lau "Zabal" aleak pilo berezi batetan. Nik dakita zer besterik? "Z. Argia" batzuk ere bai, jakina. Dena nahasian. Eta mahain berezi batetan, geldirik, Olivetti elektriko bat.
Barka nazazu -esan dit sartzerakoan- hementxe zu hartzea. Z. ARGIA-kook etxekotzat zaituztet-eta. Berdin baldin bazaizu hementxe hitzegingo dugu.
Ez zen besterik falta! Zeure etxean zaude!...
Desordenu honetan bizi naiz bada. Zer nahi duzu egitea? Ene lan-mahaina orain bezain beterik egon ohi da aspaldidanik. Paperak nahas-mahas, liburuak betaren zai, mila asmo ezin inolaz ere obraturik... "Nagia beti lantsu" hori ote da nere kakoa?
Tira, otoi! Ahal duzuna egiten duzu zuk; eta alfer izena, hain zuzen, ez dut uste euskal baranoan egoki datorkizunik.
Eskerrik asko! -Larresorok erantzun.
Goazen harira, beraz. Euskaldun-berria omen zara. Egia dea hori?
Bai, bai; egia da. Gure aita eta ama euskaldunak izanik ere, erderaz baizik ez zen egiten etxen. Geure etxetik kanpora ikasia dut nik euskaraz hitzegiten; eta ene anaiari, horregatik, Mikel Ugaldek euskaratu dio Euskal Margolaritzari buruzko bere liburua.
Ezertxo ere ez zenekien haseran, beraz?
Kontzientziaren mailan bederen ezertxo ere ez, "ura" edo "egun on" edo ez bada. Asturias-ko nahasmenduen garaian (1934-eko Urrian) beldur haundia zabaldu omen zen bazterretan: eta ama eta anaiarekin joan nintzen Oñatiko Alzaa kalera, geure familiaren etxera alegia. Bolara labur batez han egon nintzen, eta etxe hartan, ongi gogoratzen naiz, euskara apur bat ikasi nuen: zenbait astetan haur ttiki batek ikas dezakeena. Bost urte nituen orduan.
Baina dena ahaztu nuen segidan. Eta 1939an Arantzazuko "Hospedería" enean hilabetez egon nintzenean (hamar urte nituenean, beraz) deusik ez nion hango inori konprenitzen; Kandido Izagirreren laguntzaile izan zen "frai Bixente" famatu hari ere ez, besteren artean... Gauza bera 1942an Igantzin egin nuen egonaldian: deusik ez! Neure buruaz honen xeheki mintzatzea barka zaidazu. Baina horiengatik uste dut euskaldun berria naizela esan daitekeela. Nahiz euskara nik sekula ez arrotz senditu.
Eta noiz sortu zitzaizun euskaraz ikasteko asmoa?
Oso gaztetandik. Betidanik nuen asmoa, nik uste. Betidanik neraman erdaldun izanaren ezpata bihotz muinetan sarturik. Antiguatarra naiz, badakizu. Konportan, Lurdes-txikin, Igeldon, Aieten, Txokolatenen, Illarraberrin, euskaraz baizik ez zen egiten orain dela 30 urte. Gauza bera Igarako hauzoan. Hantxe piztu zen nigan, nik uste, euskaraz ikasteko delibero tinkoa. Neure herrian, neure hauzoan atxeman nuen arrotz neure burua; eta honek ikaragarrizko mina emanten zidan. Kanpion, Eleizalde eta Ibar irakuri nituen orduan; eta, gosta ala gostarik euskalduntzea erabaki nuen. Euskararen mina zer den ongi ezagutua dut, beraz; nahiz pasadizutan barrena hemen abiatzea geheigizkoa izango balitz ere.
Eta, nola moldatu zinen ikasteko?
Donostiako kaian antolatu genituen eskola batzuk. Iñaki Zubimendi izan zen ene lehenengo irakaslea; Iñaki Zumeta gero. Aditzaren korapiloetan Jon Etxaidek argitu ninduen lehenik. 1947-1948 urteez ari natzaizu hitzegiten. Urte latzak haiek; eta oraino ere latzagoak ondokoak euskaltzaleontzako.
Zein gramatika erabiltzen zenuten?
Zabal-Arana-eran zen erabiliena. Eta, bigarren urratsean Arrigarai-Ataun-ena, eta "Euskaldun Loretegia". Goitik behera ikasi nituen denok. 1950eko urtean Bilbon ijeneru ikasle nintzelarik, besterik ezinean gauerdian hasten nuen eguneroko neure euskal ikasaldia; eta, maisurik gabe eta inolako laguntzarik gabe, gaueko hirurak arte gutxienez ez nintzen inoiz oheratzen. Gau minean ikasi dut, beraz, euskaraz.
Ez bide duzu oso erraza izan ikastea, ez.
Ez horixe! Eta giroa ez zen orduan batere gaurkoaren antzekoa. Gure aldekoek berek burutik egindakotzat hartzen ninduten; eta aurkakoek... pentsa!
Zure iritziz zer da euskara euskaldunentzat? Zertan geldituko litzateke Euskal Herria euskara galduko balu?
Asmakizunetan ibili beharrik ez dago. Santo Domingo de la Calzada Ezkabarte izan da. Ezkarai, Aiabarrena, Naiara, Herramelluri, Otsanduri, Ollauri, euskaldunak izan dira. Era berean, Jaka, Aierbe, Berari, Eskuain, euskaldunak izan dira. Badakigu, ordea, Errioja eta Huesca zer bilakatu diren. Zure galderaren erantzuna, hortaz, Kondairak emana du. Euskal Herria euskaldun herria da. Ni neu ez naiz ez "vasco" ez "basque", arrotzek ikusirik baizik. Erdal "Vasconia" ez da ene herria; baina berriz Euskal Herria bilaka dadin nahi dut, eta hala gertatuko da nik uste.
Euskarazko beste liburu askoren artean, "Hizkuntza eta Pentsaketa" deritzana idatzi duzu. Esaiguzu hitz bitan liburu horren mamia.
Euskararen deia bihotzean hiltzaturik daramagu euskaldunok. Euskal Herriaz batere axolatzen ez direnak berak negarrez hasten dira maiz Iparragirreren kantuak entzutean. Zergatik? Ama-hizkuntzaren deia ezin sakonagoa eta bortitzagoa delako. Baina sentimendu horren funtsa aztertu daiteke. Eta, alderdi batetik bederen, estrukturalismoa eman du azalpen argitsuena. "Hizkuntza eta Pentsakera"k, horrela, euskararen balioa zertan datzan argitu nahi izan du estrukturalismoaren argitan. Uste dudanez, gizonaren taxu-mena, estruktura-mena, sakonagoa da produzio-beharretatik heldu omen zaigun mintzatu beharra baino. Eta egiari zor zaiona azaldu dut, "moda"ko iritzi batzuen kontra badoa ere.
Hizkuntzarekiko atxikimendu edo jaiera hori gure artean itsasten eta hedatzen ari dela iruditzen ahal zaizu?
Zalantzarik gabe: bai. Ikastolen gertakaria, bere maila eta indar horretan, ez da inoiz ikusi. Eta euskaldun berri gazteen ugalketa ere ez. Euskaltzale gazteek gero eta gehiago dakite; eta guk haien adinean genekiena baino aise gehiago.
Baikor zaude. Hortaz?
Bai eta ez. Urrats haundi bat eman dugu: hau gauza agiria da. Baina oraindik ere euskaltzale (??) erdaldunak barra-barra ari da erdaraz biltzarretan, euskal giroetan, lagunartean, bazterrak lasai baino lasaikiago erdaldun erazten.. Oraindik ere euskaldunok atzeraka eta lotsaturik bezala gaude., erdaldunbakar bat aski da hamar euskaldun erdarara ekartzeko! Noiz sortuko ote da euskaldun "provo"en taldea? Ni zai nago aspaldi honetan. Baina "por educación", "pour de raisons d'efficacité", "para no herir", eta abar, euskara behin eta berriz bazterrera leku guztietan. Noiz arte? Noiz lotsatuko dira erdaldunak gure herrian erdaraz ari izateaz? Noiz entzungo ditugu isilka erdaldunak, eta "para no herirnos" euskaraz motelki ari? Noiz debru hartuko ote dugu aurrea; flamendarrek esate baterako, Flandetan hartu duten bezala?
Ezin esan guk ere. Zein bide ikusten duzu zuk euskara aurrera ateratzeko?
Zuk dakizun hori. Zeren-eta eskola, administrazioa, irratia, telebista, dendak, lantegiak, unibertsitatea, osoki euskaraz izatea guztiz eta hertsiki beharrezkoa baita euskara bizirik atxikitzeko. Bestela kitto da, eta dena ala batere ez. XX. Mendean bizi gera, ez Harri Aroan edo Tasmania urrun batetan. Ala Bilboko Gran Via guztiz euskaraz ari ikusiko dugu, ala Errigoitiako azken tontorretan baserritarrak berak erdaraz entzungo ditugu. Utz ditzagun ametsak, Jainkoarren, alde batera!
Hortaz gaur zer?
Ikastolak eta euskara batua. Hizkuntzaren maila soilaz ari naiz, jakina. Ikastolen kontra eta euskara batuaren kontra daudenak euskararen etsai zitalak baizik ez dira. Berdin zait noren izenenan datozen.
Nola, ordea?
Zehazki dena azaltzea luzeegia litzateke. Rikardo Arregik aipatu ohi zidan kezka hura gogoraraziko dut hemen: "marjinalismo"a. Euskal Herrian urtean 40 mila miloi pezeta baino gehiago ematen du agiriko zergatan. Hots, Euskaltzaindiak berak bere ezkeneko Agirian (1973-X-26) hau dio: "(Diru-kutxan) dagoena: 95.587,18 pezeta"... Hauxe da egoeraren irudia! Edozein lekutan gertatzen denaren arabera geure zerga-kopuruaren %3 edo %4 baizik erabiliko ez bagenu, mila miloi pezeta izango genituzke urtean euskal irakaskintza eta euskal jakintzak oro bultzatzeko. Soluziorik? Badakigu guk biok. Hanartean ikastolak nola ordaintzen diren badakigu; euskal liburuak nola argitaratzen diren ere bai. Nola bizi dira euskal kulturaz arduratzen diren gizonak? Badut nik neronek horren berri... Zenbat irabazten dute andereñoek? Hobe dugu isildu txitxareak ez nahastutzeko! Nola nahi dugu, beraz, euskara benetan piz dadin? Non dira euskal kulturaz osoki emanaz bizi daitezkeenak?
Gure dirudunek barkaziorik ez dutela esaten dutenak, horretara, ez dira oso oker ari... "Gure euskera maitia" oihu egitea edo kantatzea ez baita aski. Dirubideak eman behar dira. Intelektualek beren adimena osoki eskaintzen duten bezala, dirudunek osoki ere eskaini behar lukete beren altxorra. Urruntxo gaude!
Euskal burgesia nagusiak uko egin dio euskarari, eta 80 urte honetan azkartu egin du bere ukoa. Hauxe da "marjinalismo"aren gakoaren parte bat. Beste partea zein den ongi dakite denek. Hots, zikoizkeriatik, apurkeriatik, limosnaz bizi beharretik irtengo ez garen bitartean, euskal kultura "amateur"en kultura izango da; eta fruituak hortxe ditugu: sasi-jakintsuak ozenki mintzo, eta mintzatu behar luketeenak... bizi-beharrez urrun. Euskal kulturaz bizitzeko gertu daudenei (gaudenoi hobe) dirubiderik emango ez zaien artean, euskara galtzorian egongo da burutik...
Eta gaurkoz aski delakoan, hantxe utzi dugu Larresoro lankidea, anitz eginkizunen artean murgildurik, eta euskal taupadak, etengabe nondik eta handik nola somatuko lehia bizian.
12

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLARRESORO1
PertsonaiazLARRESORO1

Azkenak
Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensi Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako egoera... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


Eguneraketa berriak daude