2.000 Gazte Ateratzen Dira Urtero Ipar Euskal Herritik


2021eko uztailaren 23an
Ramuntxo Kanblong ekonomilariari elkarrizketa
Ramuntxo Kanblong
2.000 Gazte Ateratzen Dira Urtero Ipar Euskal Herritik
Ezaguna da Ramuntxo Kanblong Hego Euskal Herrian ere Euskal Herriaz biziki kezkatzen den gaztea dugu Ramuntxo. Ekonomilaria duzu. Hazparneko ikastetxean dihardu irakaskintzan.
Euskal Herriko arazo guztietaz dago oso arduraturik. Euskal batzarre guztietan agurtu ahal izanen duzu. «HERRIA» eta aZERUKO ARGIA. astekarietan irakurri ahal izan ditugu bere idazlanak.
Euskal Herriaren ekonomiaz dago bereziki kezkaturik Hitzaldi asko ematen du gai hontaz Hego Euskal Herrian ere.
Izan ere, «geure etxe hortan nahi baitugu bizi. Eta agian Iparrakoek eta Hegokoek, denek elkarrekin, eginen dugu lan hori».
–Ramuntxo, zuk ondo ezagutzen duzu Ipar Euskal Herria, bai eta emigrazioaren bidez daukan odol-hustea Nola jabetu zinen zu arazo hontaz?
–Zazpi urtez (kontuan bezala) egon ondoan Euskal Herritik kanpo, lehenik ikasketak egiten Parisen eta Angers-en eta gero urte batez lanean Parisen, duela zazpi urte, itzuli naiz berriz Ipar alde huntarat. Parisen nindagolarik askotan joaiten nintzen hango euskal etxerat eta han ezagutza hainitz egin ditut bertara lan bila joan ziren euskaldunen artean. Ez dut beherealakoan ahaztekoa deskubrimendu hori. Hona beraz nolaz ezagutu ditudan euskal emigranteak (ikasleetatik apartekoak).
–Hain polita den lpar Euskal Herri horrek ahal du bizibiderik?
–Bizibideak badira, hemen ere, beste tokietan bezala baina ez aski bertako, tokiko seme guztientzat Ez eta hurbilizekorik ere. Azken urte hauetan, Ipar aIde hontan, 15.000 jendeek lan egiten dute lurgintzar baserrietan (asko ttipitu da zifra hau azken urte hauetan, hiruetarik bat hamalau urtez); beste 25.000 industrian (zifra hau ia geldirik dago azken hamar urte hauetan) eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan 45.000ko batek.
Hemengo gizartea hainitz aldatu da azken hogei urte hauetan. Merkatu Batuan sartzearekin (hortarako prest ez ginaudelarik) gure gizarte-estruktura bestelakotu zauku. Laborari, nekazari asko galdu dugu, hastean Ipar Ameriketara eta gero behere horietako hiri haundietarat joaiten zirela, moldatze profesionalik batere gabe, eta jende jubilatu asko sartu zauku kosta aldean, nundik nahitik jina, herri gozo hontan beren azken egunen iragaiterat.
--Zenbait euskaldun joaten dira urtero atzerrira?
–Badakizu oso zaila dela galdera honi zehazki erantzutea. Hala nola gure emigrazioa, jendearen herritik juaitea, askoz ere hobekiago ezagutzen dugu XIX mendearentzat. Lehenagotik ere, joaiten ziren Ipar euskaldunak lanera herritik kanpo (hala nola XVIllgarren mendean Lapurditik, bereziki Hasparnetik, Gipuzkoa alderat). Baina badirudi XlXgarren mendean lehen karlistadaren ondotik muga (ekonomiarentzat) Ebrotik Bidasoarat ekarri zanean, orduantxe abiatu zirela Ipar euskaldunak, uholde izigarrian, Hego Ameriketarat: 130.000, hirurogei urtez, Ipar Euskal Herri osoak I70 mila jende zituen garai batean.
XXgarren mendean, bi gerla handi ezagatu ditu Europak eta heiekin Ipar aldeak. Baina gerla ondoan, lehen erran bezala, gure ekonomia ez da azkartu eta karkulotzalle gehienek diote, azken 20 urte hanetan 2.000 gazte urtero ateratzen direla lanera Ipar Euskal Herritik kanpo.
-Atzerrian zer problema nagusi dituzte?
-Atzerrirat molde askotarat joan ditaike. Hala nola eskolaren bidez. Eskolan ikasle ona denak, bere bidea segitzen du unibersidaderaino eta gero unibersidadea den hiri hortan kokatzen da edo lantegi batean edo administrazio batean. Batzuetan herri mina talde hauek, aise ahaazten edo bederen tapatzen du lanbidearekin, diruarekin edo beste bila zerekin. Azken urte hauetan badirudi, halere, berriz ere herriaz kezkatzen ari dela talde hau.
Joan ditaike ere atzerrirat, lehenago artzainak Ipar Ameriketarat joiaten zitzaizkun bezala: aintzinetik preparatu toki batetarat. Azkenik, juan ditaike puska bat itsurat. Holako herriko lagun batenganat, holako lantegi batean langilerik behar dutenetz ikusterat. Hainitz dira, egunetik biharrean, hola, deus moldatzerik gabe ikusi ditugunak etortzen Pariseko Euskal Etxean. Herriko lan galdearen neurtzeko, barometra hauta zen, ikustea, astero zenbat gazte etorri ziren Pariserat.
Edozein laneri lotzen ziren orduan, oldar handiarekin. Beren herri mina eta laguntasun beharra nolapeit ezeztatzeko gazte asko biltzen zen (eta da) igandearekin euskal etxean. Horien problema handiena, nere ustez, soziedadean, gizartean igotzeko, ikasi, moldatu behar zutela eta ez zela erraz horien adinean hain guttitik hastea. Eta gero, bistan da, herritik urran daudela atzerrian.
–Gazterik gabe gelditzeak zer arazo dakazkio Ipar Euskal Herriari?
–Zoritxarrez, nik uste dut, hemengo jendea ez dela ohartzen oraindik, oso gizarte zaharkitu batean bizi dela, dinamismo, bizi, guti daukan gizarte batean. Badakizu, batek bestea dakar: gazteak joaiten dira, adinetakoak bakarrik gelditzen, baserriak husten edo kanpotarren eskuetarat erortzen, baina gizarteak ez du gehiago indarrik burua altxatzeko eta lantokiak gazteentzat muntatzeko. Orduan, hauek lasterrago joaiten dira eta kanpotarrak azkarrago etortzen.
–Zer egiten da industriaz jabetzeko?
–Ba, esan bezala, oso jende guti da problema edo arazo hontaz arduratua. Hala ere, lan asko egin da sail hontan: eremu industrialak antolatu, diru laguntzak lortu. Baina lehen egitekoa da jendeak, herriko jendeak, hori nahi izatea. Egia esateko, oraindik ez da hori lortu, nahiz langileek eta hauen sindikatoek hasi diren orain lantokiez arduratzen. Baina oso berria da gauza hau.
-Nola ikusten duzu euskal giroa Ipar aldean?
–Euskal giroa azkartzen ari da, bereziki gaztetan. Dena dela, nik uste dut, herri hau, euskal izateak baizik ez duela bizirik atxikitzen ahal. Orduan ez da, nere ustez, beste biderik. Euskal giroa indartu, herriak hortik lor dezan bizia.
Gobernuak aintzakotzat hartzen ahal du Ipar Euskal Herria?
–Badirudi, hemen ere, aldaketa zerbait egiten ari dela, taktikaz edo elez (hitzez) bederen. Duela hamar urte Xarritton apaizari Doueik profetak erran zion: "Le Pays Basque n'existe pas", Xarritton-ek Euskal Herriaren izenean zerbait galdetzean. Joan den astean berriz, oraiko profeta berri berriak, Cerez jaunak: "Restez basques", oihu egin die Baxenabarreko eta Xuberoko alkateeri, beren urteko bilkuran.
Bestela, plangintza aldetik, Ipar Euskal Herria, josta-leku, uda-leku edo zahar-leku bat bezala ekarria da, industriarik eta arrabotsik gabe, pollit pollita turismoarentzat gelditu behar den toki bat bezala.
–-Ba ahal du Frantziako ezkerrak estadu barruan dauden herrientzat ardurarik?
–Nik uste dut ezetz edo oso guti. Aski da sozialisten eta komunixten programa batua irakurtzea. Ezer guti dago hor. Izaitekotz ere, herrialdeen kexuaren edo hasarrearen rekuperazina nahi dute egin. Ezker berria deitzen den magimenduak gehiago aipatzen ditu herrialdeen kezkak eta arazoak. Baina oso ahula da
Dena dela, kanpokoek edo hauzokoek ahal bagaituzte ere etxearen salbatzen lagundu (eta hobe segurki), nik uste, etxekoek bertakoek behar dugula indarrik handiena egin. Geure etxe hortan nahi baitugu bizi. Eta agian Iparrekoek eta Hegokoek, denek elkarrekin, eginen dugu lan hori.
ERRIALDE

Kanblog eta Xarritton jaunak
1

GaiezGizarteaMigrazioak
PertsonaiazKANBLONG1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude