argia.eus
INPRIMATU
Txirrindulaari Trebia. Sagardui
  • Sagardui'tar Jon Joseba mutil gazte eta txirrindulari trebiak, benetan dau adiskide asko beren erri auetan ezkerrak beren trebetxua beren espanetan dabela, mutil apala tasun da alaitasuna gaitik. Beti irribarre ta maitegarria da erritar eta adizkide guztientzat.

2007ko otsailaren 21

Ikusirik beti dogozala zerbat jakin-guzian Sagardui'en ezagunak, asko dira maite dabenak, beren txtrrindularitza'ko gora-berak, beronen etxera zuzendu gintzazan Epaian l'gn. igande berdian "Zeruko Argia"'rako zerbait esan nai ba'dau.
Beren etxeratu garenian oean aurkitu dogu, baña. itandu dogunaz batera gure aurrera aurkeztu da, ta gure agurraz batera itandu dautsegu:
- Zer jazotenda JuanJo, (auetan esaten dautsegu adizkide guztiok) gaizorik al-zagoz ala?
- Ez, baña txirringutzan nabilenan goizetik bazkaldu ta oera juaten'naz atsedendu edo deskantzetan.
- Ederto dago ori kiroletik bizi dabenantzat.

- JuanJo, zentzaz idatzi naidot ZERUKO ARGIA'n esan gura daustazu zerbait?
- Bai ta pozik, astekari oietarako, itaundu nai dozuna.
- Ba, zure barri piskat ba'dakit baña zeuk esatia nayago dot: noz da nun jayo zintzan? Irri-barrez egoala berak baño lasterrago bere aitak erantzun dauskun: Orain ogetabi urte Zaratamo'ko Arkotxa auzumen.
- Orduban etsara galdakanotarra?
- Yayotzez ez, baña izatez bai. Nik ezdot azestu nai Arkotxa, maite dot ausune ori, baña txiki-txikitan ekarri eustan nere guresuak, Galdakano'ko Bengoetxe ausune oanetara (bai alanda, diño bere aitak), eta geyago emen bizi naz, ta emen egin naz naizena. Orregaitik beti uste izandot galdakanotarra naizela.
- Alantxe da, gizona ezta jayotsen dan errikoa, egiten danekoa baño. Guretzako bardin da Zaratamo'koa edo Galdakano'koa izatea, biskaitarra, Euskal_Erriko semea zera ta naikua da.
- Zenbat urte da txtrrindulari asi zintzala?
- Eztakit, gaztetxutan asi ta geyago nabil da.
- Geyen poztu zaltuzan garaitzak (triunfos)?
- Ainbat dira baña, geyen-geyen. Madrid' en Bizkaya'ren izenean Uriona, Uribezubla ta nik, iru gasteok lenengo egin gendubanian. Orain urtebi Bilbao'tik, Artxanda'ko: bira-biraka España'ko onenan aurretik garalle urten nebanian. Arrate'ko igoerata Eibar'eko txirringutzaen sariketa irabasi nebazenian da abar.
- Zuretzat, nor izanda emengo txirrindulari onena?
- Loroño.
- Eta oraingua?
- Orain onak asko dagoz, Bahamontes, Perez Frances, ta abar, ta abar.
- Zeu zelan ikusiten zara?
- Aldi-onetan, uste dot iñoz baño oteto: Ongi trebetu naz da, zertait egingo dada lakoan nago.
- Zelan zago "Kas"'en?
- Pozik, butusagi edo kete ona dauku, Langarika, ta lagun on ta adizkide benetakuak, bata-bastiari lagundutseo beti gertu dagozanak.
- Urren, Ze azterketa edo karreran alde artu biar dozu?
- Biar, illa n 2'gn. guaz Barcelonara da, ango azterketak amaitu orduan Italiaira, eta bertan zer egiten dogun ikustrik jakingo dogu noz gatozan geure lurraldera.
Ez, aldozu eukiko eragozpenik zeure ibileratan garalle urten da~zun zabiltzan errietan jarririk Galdakano gorengo mailan eta gure Euskalerria biotzan erdian.

Basajaun