Jokin Zaitegi Arrasateko Semea


2021eko uztailaren 23an
Jokin Zaitegi idazleari ekarrizketa.
Jokin Zaitegi Arrasateko Semea
Zelan jo genuen Jokinen etxeko atea ez dugu oraindik ongi konprenitzen. Igande euritsu haren arratsean, lagunak utzi eta zoraturik daudenak bezala joan ginen. Hori izan da dena. Jokinekin hizketatzea zen gure helburua. Bagenekien gutxi gorabehera Jokin nor zen. Zer lan egin zituen beronek. Baina gu egia esan, Arrasateko idazle bakarrenetarikoa dugulako urreratu gara. Gaurregun idazten ari den bakarra noski.
Ikaragarri kosta zitzaigun beronen etxea aurkitzea. Jakintsu baten etxea dirudi. Bazter guztietan liburuak, mahaia gainezka. Liburu tartean gurutzea, zenizeroa, aulki batzuk.
Azkar hasi ginen elkarrizketan. Ardo ederra genuen lagun.
Non zaren esanen al diguzu?
–Jokin Zaitegi Plazaola nauzue, zerbitzeko. 66 urte ditut. Guatemalako pasaportea daramat, beti nere herritik at bizi izan behar baitut. Joan zen uztailean jo nuen Arrasatera, betirako geratzeko gogoz. Ez dut nere bizian lan larregirik egin...
–Bizian zehar zer lan egin dituzu ?
–Lehenengo Jesusen Lagunartekoa izan nintzen eta baita apaiztu ere. Gerratean Belkikara jo nuen (ez naiz inoiz gerraren zale izan, nik gerra beste era batera egiten baitut). 6 urtetan San Salbadoren irakasle. Geroxeago utzi nuen Jesusen Lagunartea.
Ez nuen izan berriz nere herrira itzultzeko biderik eta Guatemalara joan behar izan nuen, han Instituto Americano baten zuzendari egin ninduten eta 6 urte bota nituen. Bertan nengoela sortu nuen Euzko-Gogoa, eta gero neuk sortu nuen Lizeo Landibarren beste 6 urte. Bitartean 9 urte heladera irakasten hango Unibertsidadean.
–Zer zen Euzko-Gogoa?
–Begira, gerra ondoren Euska Herriaren giroa nahiko ahula zen jendea ihes eginda eta beldurrik zegoen, hemen geratu zirenak ez zeukaten larregi egiteko betarik, orduan bururatu zitzaidan euskal aldizkari soil bat beharrezkoa genuela. Horrela hasi nintzen.
–Finanziazioa?
–Sakelatik, mutilak, sakelatik. Lana egiten nuen eta hortik ateratzen nuen apurrarekin; beti galduaz bainan ni horrela jokatzeko prest nengoen eta aurrera jarraitu nuen. Gogoz ari nintzen lanean, banekien honela, isilpean sartzen ziren ale bakarrak gazteek gustorago ezin zituztela irakurri. Ikusten nuen idazle berriak sortzen ari zirela, gazteek gogo betea agertzen zidaten, honera etortzen ziran nere amari, zuzenbidea eskatzera eta bidaltzen zizkidaten heuren lanak.
–Bainan ez al zen hobe honuntzago argitaratzea?
–Behar bada bai, dena dela pentsamendu horrekin etorri nintzen honera, esan baitzidaten hemen argitara ahalko nuela bainan ez zan horrela gerta, eta Baionan hasi nintzen. Beraz lehenengo saioa Guatemalan eta bigarrena Ipar aldean. 120 idazletik gora bildu ginen.
–Orain dauden publikazioetatik zein iruditzen zaizu dela maisu?
–Euskal alorrean ez dugu maisurik, denak badugu zer ikasi beste guztiengandik. Autoikasia egiten da, ez dago maisurik ez aldizkarika, ez argitaldarika eta ez eta ere pertsonalki. Batzuk izan dira mitifikatuak bainan ez dut uste hainbesteraino direnik.
–Zure nortasunarekiko definizioa?
–Apaiz eta Euskal Herriaren zerbitzuan dagoen gizona. Beti "matxin" izan dena, Araotzeko nere amaren aldeko osaba zaharrak bezala. Beti eskuindarra nintzala uste izan dut, bainan orain konturatu naiz ezkertiarra izan naizela beti, beti zuzengabekeriaren dudalako.
–Gaurko euskeraren gain zer diozu?
-Hemen nagoenean behintzat beti euskara erabiltzen dut. Behin batean apostu egin nuen bizkaitar apaiz batekin: nik nion Donostia ertz batetik bestera euskara bakarrrik erabiliaz iragaiteko gauza nintzela, eta guziek zekiten euskara etxe bizitza bateko porteroak ez bestea, eta hemen aldamenetik zihoan andere batek erantzun zidan. Berez jendeak euskara badaki, baina ez du erabiltzen.
–Azkenez, zer erizten diozu gaurko Arrasateri?
-Arrasatek berez du aparteko indarra, antxina gure altzairua zen onena, gerora beti izan gara aintzindari, Arrasatek badu garra.
Euskarataz esanen dut kapitalistek eta lantegi agintariek galdu dutela; lehen Zerrajerako hizkuntza euskara zen eta zenbait hitz tekniko euskaldunak ez baziren ere, euskal kutsuarekin erabiltzen ziren eta agintari zaharrek ikasi zuten, ondo gainera, euskara, orain berriz ez dira gauza izan herriaren mailan jartzeko heuren jakituria.
Ikastolataz, hobe dutela lehenengo behintzat, bertako euskara irakatsi, gero bera osatu eta aurrera.
–Ikusten dugu zure bizian ez duzula denbora larregirik galdu, jarrai horrela, zu bezalako asko bagenitu beste oilar batek...
BIOK
18

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAITEGI1
PertsonaiazAITEGI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude