Ume hoietaz arduratzen den Elkartea. Joxe Antonio Garmendiarekin elkarrizketan


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joxe Antonio Garmendiari elkarrizketa

"Atzeratuen" Eguna
Ume hoietaz arduratzen den Elkartea. Joxe Antonio Garmendiarekin elkarrizketan
Usterik gutxienean ateratzen da erbia zulotik. Beste lan batera joan naiz Joxe Antoniorengana. Baina «Ume Atzeratuen Eguna» antolatzeko lanak egiten aurkitu dut buru-belarri. Maiatzaren 6an ospatzen da hain zuzen ere. Ez genduen uste baina Elkarte hontan sarturik dago Joxe Antonio. Gizarteak daukan arazo bat da hau ere. Ez ditzakegu ume hauek ezertarako gauza ez balira bezala, zerbait lotsagarri bezala, bazter batean gorde. Balia-bide bat eman behar die gizarteak. Ez da bakar batzuen zeregina, guztion eginkizuna baizik.
–Aizu, Joxean, guk ere zerbait egin nahi genduke Z Argiatik ume hauen alde eta esaiguzu zertan ari zeraten Noiz sortua da Gipuzkoako Ume Atzeratuen Elkartea?
–Donostian sortu zen Elkartc hau orain dela hamabi urte eta gehiago. Berrogeita hamarren bat guraso elkartu ziren hasiera hartaii. Orain badira 1.200 Elkarte honen barruan.
–Zer asmo zituzten guraso hauek?
–Ume atzeratuak osatzea, hezitzea eta gizarterako baliaraztea noski, ahalik gehiena. Ez dezagun ahantz ume hauek etxe zuloan bazterturik eduki ohi zirela. Ikastetxe berezi bat moldatu behar zen berauentzat lehenik. "Villa Kareaga" izan zen aurrenekoa. Beraz hau zen lehenengo eta garrantzizko pausua.
–Hasierako asmo haiek betetzen ahal doaz geldiunerik gabe ala ?
–Betetzen ez ezik haunditzen ere ari direla hasierako asmo haiek dirudi. Berrogei umerekin hasi zen lehenengo ikastetxea "Villa Kareaga"n. Gaurregun baditugu seirehun ume, han eta hemen, hamabi ikastetxetan sakabanaturik. Ume hauek ez dira zeharo atzeratuak, erdi-atzeratuak, deritzatenak baizik. Hanek denak Patronato San Migelen babesean daude.
–Gipuzkoako Atzeratuen Elkarteak sortua al da Patronato San Miguel ?
–Patronato hau Gipuzkoako Atzeratuen Elkarteak sortu zuen, baina Donostiako Arrezki Kutxa Munizipalarekin bat eginik.
–Nola eratuak dauzka bere ikastetxeak?
–Lehen esan dedan bezala "erdi-atzeratuentzat" dauzka eraturik. Zazpi urtetatik hogeita bat artekoentzat. Guraso bakoitzak hilean 1.500 pezeta ordaintzen du bere umea. Hortik gorakoa Aurrezki Kutxak osatzn du. Goizeko 9 1/2 etatik arratsaldeko 5tak arte egon ohi dira ikastetxean.
–Patronatoaz aparte bai al da beste ikastetxerik?
–Bai, ume oso atzeratuentzat "Centro San Pablo" deritza. Hogeita hamabosten bat ume daude berton. Hemen daudenak, gainera, gau eta egun egon ohi dira, bakoitza bere etxera joan gabe. Gipuzkoako Atzeratuen Elkartearen gain daude hemengo gorabehera guztiak.
–Patronatoaren esku dago, beraz, "erdi-atzeratuen" heziera eta Elkartearen gain «zeharo-atzeratuen» ardura?
-Nik uste "atzeratu" guztiak dituela Gipuzkoako Atzeratuen Elkarteak gogoan eta denen arreta edukitzea duela helburu. Baina diru-aldetik Patronatoan daudenena, "erdi-atzeratuena", gurasoek eta Aurrezki Kutxak ordaintzen dute. Baina delako "Centro de San Pablo"n dauden ume "oso atzeratuena" guztia Elkarte honen gain dago. Ez dute ez gurasoek eta ez beste inongo Aurrezki Kutxak ordaintzen hango umeen gastua. Dena Elkarte honek ordaintzen du.
–Nondik, ordea, ateratzen du, Elkarteak hortarako dirua?
–Urtero egin ohi den eta aurten datorren maiatzaren 6an egingo den diru-eske hortatik hain zuzen ere. Egun hortan biltzen denetik gehientsuena "Centro San Pabio"rako erabiltzen da. Beste guztia "atzeratuentzat" lantegi berriak sortzeko eta Elkarteak dauzkan ofizinetarako.
–lkusten dudanez ez zerate ikastetxean egon ohi diren garaiaz bakarrik arduratzen.
–Ez, noski. Gizarterako eta lanerako gertutu behar ditugu ikastetxe hoietan ume atzeratuak. Mundu hortan txertatu eta itsatsi behar ditugu ikastetxe hoietan ume atzeratuak. Mundu hortan txertatu eta itsatsi behar dute. Ez da gure asmoa bizitza guztirako ikastetxe barruan edukitzea. Lanaren bidez osatu behar du atzeratuak. Hortarako bere askatasuna eta nortasuna aitortu behar zaizkio. Bere dohaiak, joerak eta gogoa ezagutu behar dira. Eta bakoitza ondoen datorkion lekuan lanean jarri behar da.
–Hortarako prest dagoen lantegirik aurkitzen al duzue?
–Toki astotan lanegin dezakete Gipuzkoako lantegietan, esku-lan askotako lantegiak bait dira. Halere bada lanik asko hontan. Gizartea ez dago hoiek hartzeko gertu, gizartea bera dago atzeratua, ezjakina. Langileak aztoratu egiten dira honelako norbait ondoan jartzen zaienean. Ez dute giro jator bati eusten jakiten. Eta nagusi askok ere ateak ixten dituzte honelakoentzat. Lantegi berrien premeia ikusten dugu, beraz. Lantokietara joan behar bait lukete ikastetxetatik hogeita bat urtetatik gorakoek.
–Zuk diozunez ez zaie arrera onegia egiten lantokietan. "Atzeratu" hoiek behar hainbat lan egingo ez dutenez gero ez al zaizu bidezko iruditzen zailtasunak aurketzea?
-Atzeratu hoiek gauza dira eta gai leku askotarako. Gainera hoiek egiten ez dutenaren ordainez horrenbesteko bat jasotzen du nagusiak "atzeratu" bakoitzeko. Horregatik diru-etekinak galerarik ez duenez gero "atzeratu" hoen hezierai begiratu behar litzaioke batipat lantokietan. Hortarako beharrezko da pozik eta gogoz lanean jardungo diren lekuan jartzea.
-Hain beharrezkoa iruditzen al zaizu hoiek lanean jartzea?
-Bai horixe. Lan egiteko eskubidea du atzeratuak beste guztiak bezalaxe. Ez da guk errukiz ematen diogun zerbait. Lanaren bidez ez bada, ez da osatzen inor. Eskubide du bere lanetik bizitzeko eta baliatzeko. Ez du honek ere besteren limosnatik bezi nahi.
-Hontarako aski al da urtean behingo eske hori?
-Ez da aski, gurasoek, Aurrezki Kutxek eta Elkarteak erantzutea. Gizarte osoak, Herri osoak parte, hartu behar luke, bakoitzak horrenbesteko batez lagunduz. Bakoitzak du zerikusia eta erantzunkizuna arazo hontan ere. Urtean behingo eskeaz gainera beste zerbait gehiago ere beharko litzake.
-Lehengo arazori helduz, Joxean, ikastetxe arazoari, alegia, ez al dute me euskaldunek zailtasunik aurkitzen?
-Ezin uka. Erderaz asko egin beharra dago euskal-irakasle gehiegirik ere ez daukagulako eta gero zoritxarrez gizartan baliatzeko ere erdera behar dutelako. Baina hau atzerapen haundia da euskal umeentzat, etxean euskeraz mintzatzen diren umeentzat. Hontan, jakina, jartzen den baino arreta gehiago ipini beharko litzake nere ustez. Baina, egia esan, bada gure artean ere kezka hori duen jenderik.
Eskerrik asko Joxean. Beste lan batera etorri naiz, baina egin dugun hau ere beharrezkoa da. Denok jabetu behar dugu arazo hontaz. Ez daukagu bakar batzuen eskutan bakarrik uzterik. Gizarteak beste inori baino zor haundiagoa dio atzeratuari. Inork baino behar haundiago bait du gizartean baliatzeko. Gutxienik eskuzabal izan gaitezela maiatzaren 6ko eskean.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaSektore bazAtzeratuak
PertsonaiazGARMENDIA11
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude