Andoni Sarriegiri erantzuten


2021eko uztailaren 26an
Andoni Sarriegiri elkarrizketa
BEASAINDIK
Andoni Sarriegiri erantzuten
Benetan harriturik irakurri genuen "Parrokiak, Eliza eta eliztarrak" lana, Andoni Sarriegik izenpetua. Bada hilabete hau gertatu zela, baina ez dut uste berandu denik erantzun zuzen bat emateko. Erantzun bat eman ez bageneza alderdikerian eroriko bai ginake... eta irakurleari egia zor zaio.
Baditu lanak zenbait puntu interesgarri: ba du ajola idazleak, euskera gal ez dadin, eta kristautasana errotu dadin. Katekesi eta liturgiaz arretatsu agertzen zaigu Andoni. Zenbait gauzen berri ere ematen digu: auzo eta biztanleen berri, Parroki berriaren muga barruan ikastola bat badela esaten digu, eta abar...
Baina baditu oker batzuk ere Andoniren lanak, eta bere borondatea eraikorra danentz zalantzan jarriko genuke. Egiaren defentsan gatoz, eta ez inor azpiratu nahiaz.
OKERRAK
Parroki berrian, Loinaz-elizan, Meza bat bakarra ematen omen da euskeraz, eta bera "mordoilokeriaz". emana, eta beste Mezak erderaz; astegunetan bat bakarra ere ez euskeraz.
Hau dena gezurra da: bai gaur, eta bai orain hilabete ere.
Egia hau da: hiru Meza erabat euskeraz ematen dira, eta bat, i, kuntzabitan; Eta baste hiru erabot erderaz.
KomisioLoekin bilera egin ondoren, hilaren 29'rako erabaki hau hartu zen: hiru euskeraz, hiru erderaz, eta bat bitara. Apirilaren azkenean hartuaho erabakia duzu.
Hau dena gerta aurretik, bi eta bi ematen ziren, baina jendeen kezka ikusirik eta Maiatza zetorrela ohartuta, hiru eta hiru, jarri zen, Loinaz'ko Amaren ermiteko Meza barruan sartuta. Era hontara, Apirilaren 29'an Loinaz'ko Elizaren atetan Mera-horria jarri zen ordu guzi hauen berri emanaz, eta, honezaz geinera, 57S sukaldeatara bidali zen...
Ez zekien nunbait Andonik hau dena?
Oraindik, lehen pausoak ematen ari gera, bideak urratzen. Zensoa egiten diardugu, gure Parroki-larralde honteko zeatztasunak jakin ditzagun. Ikusi ikusi ere egingo dugu, egiaren bidetan, zenbait diren euskaldunak eta zenbait erdaldunak, zenbat euskeraz mintzatzen direnak eta zenbat erderaz. Obe, bai, zuk, Andoni, diozun bezela euskaldunak ugarienak balira gure parroki-lurralde hontan. Baina zensoan eman ditugun pausoak ikusita, bildur gera bildur ez ote diren zuk esan hainbeste.
Hala ta guziz ere, euskaldan horiek ajolagabetsuak baldin badira ere, gure lanetarako euskaldun dira eta gure eliz-serbitzuak euskeraz emango zaizkie.
Bestalde, erdeldanak ere kejetsu dira: euskerazko Mezak ugariegi direla-ta. Ikus, Zeruko Argia, Zenbaki berean, 8'gn horrialdean:
-"Zergatik gure elizkizanetan euskera bakarrik erabilli bear degu? Ez ote dira gure errian erdera edo gaztelera bakerrik ezagutzen ez dutenik" (.Iralurlesk mintzo. lanean}.
Bego lasai, ez bedi kezkatu gure Andoni: euskaldanak izango dituzte behar ainbat Meza, "mordollokeriarik". gabe.
Euskaldana eta euskera maite dugu, gure apaizgoa gure euskaltasunean oinarriturik bait dago. Ez da hitz hatsa. Egintrei begira.
Elkarrekin kritika jator batetan jokatzea, legezko iruditzen zaigu, baina beti egian oinarriturik. Elizari eta eliz-gizonei ere kritika zuzen bat egitea bidezkotzat j­otzen dugu. Eta arinkerian j­ola bagindez, salatzea ere bai. Joko hau dena giza legezkoa dugu, eta, horroxegatik, giza legean eraman behar dugu, ez trapukerian.
Ez da aski Elizari erasotrea, euskal-arazoetan ajolagabetsu delakoan: ajolatsu behar dugu izan, eta errudun baldin ba gera, kritika burutsu bat ontzat hartuko dugu.
Baina, horrelaho kritika burutsua zergatik ez zaie egiten negozio-gizonei beren alorrean?
Eliztar bezela elkar-lana egin behar baldin badugu, eta hori beharrekoena, egin dezagun lehen elkar-hizketa, gertakizunen berri jakiteko, paperetara gezurrezko edo egierdizko berriak eraman baino lehenago.
Lantxo hau irakurlearentzat egibide izango delakoan.
Loinaz'ko hiru fraileak
10

Gaiez\Gizartea\Erlijioa\Eliza katol\Besteak
Pertsonaiaz\SARRIEGI2

Azkenak
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude