Erdal euskerazko iztegiaren egille


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Plazido Muxika Euskaltzaiñari elkarrizketa.
Plazido Muxika Euskaltzaiña
Erdal euskerazko iztegiaren egille
URNIETAN jaio zan 1906 garren urtean, Oria izeneko auzoan,baiña mutiko zalarik Altzara joanziran bizitzera. Andoaingo apaizgaitegian Latiña ikasi ondoren, Loiolan sartu zan, Jesu-Lagun, 1922garren urtean. Aurten betetzen ditu URREZKO EZTAIAK, an sartu zala. Oñan egin zituen Filosofia ikasketak.
1929 garren urtean Ego-Ameri kako Colonbiara jo zuen. Onen bidez bidali zion Alfonso XIII--garren erregeak Santa Kutz apaizari zillarrezko turuta ederra. Loiolako gelan dauzka Santa Krutzen oroigarri eder bat eta aren azkeneko lau argazkiak. Jesusen Lagundian sartu bai zan Santa Krutz 82 urte zituela. 86 urterekin il zan
Plazido langille porrokatua dugu. Ez da erraz berarekin egotea. Beti bere gelan sartu eta lan eta lan ari da. Baiña alare prest dago gurekin itzegiteko.
–Zu erbastean asko ibillia zaitugu eta nolatan ez duzu galdu txikitan ikasitako euskera?
-Amarenbularretik edoski nuen euskaltzaletasuna. Beti euskeraz egin dizkiet eskutitz guztiak nere etxekoei Amerikan nengoenean, inorekin euskeraz egiteko, aukera gutxi egiten nuen; baina euskerari eustearren, tarteka-tarteka, NONI ETA MANI euskeratzen jarduten nintzan alemanetik.
-–Zure gogoko lana iztegiak egitea izan da noski?
–Bai. Latiñezkoa egin nuen leenengo Zazpi argitaraldi izan ditu. Danera 50.000 ale atera nituen. Au bakarrik egin nuen. Gero grekozkoa egin nuen, elkar lanean. Onek bost argitaraldi izan ditu
–Baiña zu ezagunena, euskaldunon artean beintzat, erdal-euskerazko iztegiak egin zaitu. Nolatan asi ziñan lan neketsu ontan ?
-Amerikan artu nuen iztegi ori egiteko erabakia. Andes mendietan barrena, beroaren beraz leer eginda nenbilela atseden artzeko bide-bazterreko enbor baten gainean exeri nintzan. Aldameneko beste enbor baten azpian paper-puxka bat ikusi nuen, eta lurretik jaso nuenean... ametsetan nengoela iruditu zitzaidan! Zer izango eta... gure gerra-aurreko ARGIA asterokoaren puska bat zan Ez nuke asmatuko, nik orduan nere barruan nabaitu nuen bihotz-zirrara. Tximistak jota bezela gelditu nintzan. ARGIA alajaina Andes-ko mendietan!!
-Zerutik jetsita ARGIA-ren ba al zan edo leengo ARGIAK oinez zekien?
-Santa Kruz apaiza bide artan barrena astero bi aldiz ibiltzen zan zaldi gainean (argazkian ageri dan zaldi horren gainean) 86 urte zituela ere, il arte. San Ignazio izeneko errira (Santa Kruzen bere lurretan eraiki zuen errira) zazpi orduko bidean joaten zan PASTO-tik: eta igandean (bazkalondoan) atzera berriz SAN IGNAZIOTIK PASTORA zaldi gainean zazpi orduko bidean. Ez zan makala Santa Kruz apaiza! Onek utzia izango zan bilbotik bere lagunak bialtzen zion ARGIA. Antxe artu nuen HIZTEGI HAUNDI SENDO AU egiteko asmoa.
Diru asko beharko zenuen, baina hiztegi hori argitaratzeko? Nola moldatu zinan dirua biltzeko?
-Ia BI MILLOI pezeta kostatu zan inprenta lana papera eta guzti. Nik ordea hiztegia bukatzea baino lehenago, zabalkunde aundia egin nuen mundu osoan. Iztegia erosteko itza, leendaurrez ematen zidaten guziei, % 30 merkeago eskeini nien iztegia. Aurretik ezer ordaindu gabe gainera. Euskaltzaile asko, ordea, pozaren pozez eta nere lana saritu naiaz, dirua aurrez bialtzen asi zan. Ia miloi erdi bat osatu nuen onela. Diru ori hiztegia merkeago saltzeko sartu nuen sagusien baimenez. Diru orri esker eta arpide asko ( lau milatik gora) inguratu nituelako: 1900orrialdeko iztegi aundi ori dendan 590laurlekoz saldu zan arpidea aurretik zutenez 413 laurlekoz jaso zuten.
-Arrera ona egin al zaio zure iztegiari?
-Bai. Baditu bere utsuneak. Baina ale guztiak salduta daude. Zortzi mila eta ehun ale atera genituen eta handik bost urte eta erdira alerik gabe gelditu zira Mensajeron.
-Ez al duzu berritzeko asmorik edo lan ortan jarraitzeko gogorik?
-Bai ortan ari naiz buruz belarri. Leen argitaratutako Iztegiaren antzeko edo neurriko bat atera nai nuke. 1900 orrialdekoa gutxi gora-behera: Erdal-euskerazkoa eta euska-erderazkoa. Biak ordea tomo batean. Ia bukatuta daukat leenengo erdia. Gero, berriz, beste erdia asiko dut, euska-erderanzkoa alegia. Bigarren erdi ontarako seireun mila fitxa edo gehiago dauzkat bilduta. Eta egunean bi mila fitxa eta gehiago dauzkat bilduta. Eta egunean bi mila ordenatzen ditudala ere 300 egun beharko nituzke presta-lan ori amaitzeko. Iztegi lanak, zein luze aspergarri diran, ezin dezake jakin, saltsa oietan inoiz sartu ez danak.
-Nola ikusten duzu euskararen egoera?
–Ni ez naiz agerzalea eta ez naiz ibiltzen gure errietan, eta batzarretan ere gutxi Ori dala-ta Iztegiari esker, izenez askok ezagutzen banaute ere, arpegiz gutxik ezagutzen naute. Neronek ere euskaltzale asio ez ditut arpegiz ezagutzen... eta zure galderari buruz errietan zer esaten duten, ez dakit ezer asko. Oni eta bosteari aituta ordea KEZKA AUNDI bat daukat barruan: Erri arrontari, gure erri xeari nola, bideak erreztu ?
–oOo–
-Egin dizkiogu aita Plazidori beste galdera batzuk ere. Baina ez du erantzun nahi izan. Ez du gaur eztabaidan dauden gauzetan sartu nahi. Plazido Mugikak bere lanari jarraitzen dio etengabe. Ez da agian bere lana eztabaida oriek argitzea. Guk zirikatu dugu bainan esan digu asieratik ez duela zenbait gauzatan eztabaidan sartu nahi. Elkarrizketarako piper-min pixka bat gabe geratu gera, bainan errespetatzen dugu bere jokabidea. Jarrai dezala aspertu gabe bere jokabidea. Jarrai dezala aspertu gabe bere lanean, Santa Krutz apaizaren luzaroan eta il arte, opa diogu. Ongarri izango bait da bere lana Euskal Erriarentzako.
ERRIALDE.

Aita Plazido Muxika.
Santa Kruz Apaiza.
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHiztegiak
PertsonaiazMUJIKA1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Eguneraketa berriak daude