argia.eus
INPRIMATU
A. Martin Legarra'rekin Izketaldia
2021eko uztailaren 23a
Martin Legarra Aita agustinoari elkarrizketa.

A. Martin Legarra'rekin Izketaldia
Panama'ko "Bocas De Oro"Ko Buru Egiña
Orain dala egun batzuk, Aita Martin Legarra, agustinoa, Panama'ko "Bocas del Toro" deitzen dioten barrutiko buru egin dute. Euskalduna degun ezkero eta aurten Ondarrabi'tarra, berarengana urbildu naiz galdera batzuk egitera:
–Zure jayoterria jakin nai nuke lendabizi nun arkitzen ote dagon.
–Naparra'ko Arakil ibarrean Murkindueta deritzaion erri koskorra.
–Orduan euskeraz itzegingo dezu, noski.
–Euskeraz jakin nuan txikitan zerbait. Baña pensatu zazu ogei ta zortzi urte atzerrian daramazkitela eta eztetela iñorekin euskeraz itzegiten.
–Urte oietan bein edo beste etorriko ziñan zure errira?
–Bai ta nolako gogokin. Marzilla'n teolojia ikasten ari nintzala bialdu niñuten atzerrira. Nere ikasteak Trinidad'en bukatu nituan eta gero Manila'ko Santo Tomas'ko Unibersidadean ikasi nuan. Mezaberriko jaiak etxetik urrun otzak billatzen nituan. Al dan azkarrena nai nuan etorri neretarren gana.
–Bitarte ortan agindideak izango ziñuen bada?
–Bai, beti zerbait. Ogei ta bederatzi urte nituala Probinzialaren idazlari-laguntzallea-aipatu niñuten. Orrela sei urte egin nituan eta geroan eta emen gure ikastetxetako Zuzentzalle izan naiz. Beti Manilas'en, jakiña.
–Nun daukazute zuen Probinzi indartsuena?
–Filipinas'en. Orain arte ura da gure arrobia. An dauzkagu lau ikastetxe Manilas'ko Unibersidadekin.
–Onera betiko etorria al zinugun ala?
–Bai zera? Igaz etorri nintzan Kapitulora eta España'ko Aita Probinzialaren aolkuko aipatu niñuten. Orregatik negon emen.
–Orain Panama'rako "Prelado Nullius" deritzaion agintzerako aipatzeak atsegin izan zaizu edo naigo zenduan zure txokoan jarraitu?
–Gu bezelakoai ez galdetu emen edo an atsegiñago gauden. Agintzen dutena egin bear izaten degu.
–Zeozeren susmoa izango zenduan bada?
–Ezta ezer ere. Oraindik ametsa dala dirudit. Nola pensatuko nuan bada gure probinziaren mendean eztagon barrutiaren nagusi izatea.
–Zuen probinziaren mendean eztagola?
–Garbi esateko barruti ori berri berria da. Orain sortzen dana. Inguru aietan orain arte paulistak ibilli dira eta orain zabala zalako banatu egin date. Alde bat "Consolación" deritzaion probintziari eman die. Probintzi onek inguru aietan barruti asko dauzkate: Salvador' en, Honduras'en, Colombia'n eta Trinidad'en. Ezta arritzeko aiek Panama'n sartzea baña ni aien probinzikoa ez izanik?
–Ango berri ba al dakizu?
–Egia esateko deus ez. Orain ari naiz bertako oiturak ikasten.
Aita Legarra atsegiña ta maitekorra da, benetan. Berrogieta bots urte dauzka ta burutik bera elur maloen antzera ille zuri batzuek izan arren gizon bikaña dago. España'n zegoan bitarten Elizondo' ko amerikanoen kapillau izan du. Badakigu nola maite zuten. Orain Jainkoaren borondateak beste kargo aundiagoa ezarri dio Panama'ko "Bocas del Toro"deitzen dioten lurraldetan. Zorionak eta frutu naro izan ditzazula.
Bidani'tar Ladislao
3

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazLEGARRA1
EgileezBIDANI1Gizartea