Parrokia Arteko Laguntza Erakundea


2021eko uztailaren 23an
Eibar
Parrokia Arteko Laguntza Erakundea
Erderaz "Ayuda interparroquial" izenez ezagunagoa dan erakunde hau agertu nahi deutsagu oraingoan irakurleari. Erakunde honek egiten daben lana, oso probetxugarri dala uste dogu, eta zer dan, zer egin daben eta zer helburu daukan jakitea komenigarri.
Felix Bergara apaiza, erakunde honen eragile printzipalenetakoarengana jo dogu, informazino bila.
Noiz eta nola sortu zan gure erakunde hau ?
Ermuan, 1968-ko udabarrian, huelgan egozen langileetatik batzuk kalera bota zituen. Hau dala eta, laguntza eskabide bat egin zeuskuen H.O.A.C.-aren bidez. Igande batetako meza guztietan bat kolekta bat egitea pentsatu zan. Artean, jakineko diran estuasun larriok hasi barik egozen. Baina horrelako kasuak, gehiago be egongo zirela-eta instituzionalizatzea pentsatu zan eta kaxa bat eratu.
Zein dira bere helburuak?
Sozial eta politika-burrukagaitik –huelga, lantegietatik botatze, gartzelaratze, herbesteratze..–, familietan sortzen diren premiei, nolabait erantzutea; bai diruz eta bai larrialdiotan gure elkartasuna erakutsiz.
Baina gure asmoa ez litzateke bete-betea izango, hori bakarrik egingo bagendu. Gure asmoa haruntzago doa; jendea bere lozorrotik atera nahi da, politiko eta sozial problemaren kontzientzia hartu daian, izpiritu zabal baten barruan. Honetan be, zerbait egin izan da, hitzaldi eta ikastari laburren bidez; ea aurrerantzean be, jarraitzekotan gara.
Nork zuzentzen dau erakunde hau?
Elizako mugimenduetako sekular talde batek osatzen dau zuzendaritza batzorde ofiziala, apaiz bat be aldeko dabelarik, orain, ni neu. Baina erabagiak kolaboratzaile guztien artean hartzen dira. Praktikan ba, laguntzaile batzarraren esku dago zuzendaritza.
Zelan egiten dira diru-botzeok?
Elizan, hasi ginanetik, lau kolekta egin dira jaiegunetan; eta hilero, fabriketan, kalean, lagunartean, parrokietako seilu bat daroen txarteltxo batzuen bitartez.
Zenbat diru batu izan da hasieratik, zenbat lapuntza eta zein lekutara emon izan dira?
Hasi ginanetik 1.500.000 ptatik gora. Danera jota, seirehun laguntzaik gora emongo genduzen, gehienak Eibarren zabalduak, baina herritik kanpora be bidaldu izan dogu, Zumarraga, Bilbo, Gernika, Zarautz, Hernanira...
Euskal Herritik kanpora, bidaldu izan da inoiz laguntasunik?
Mundu guztiko herrien burrukak eta zanpaketak be sentitzen ditugun seinale, laguntza sinboliko bat bidaldu zan Granadara, Viet Nam edo Bretañara bidaldu geinken moduan. Baina erakunde honen eginkizuna, hemen dago, gure lur honetan, eta gure herriaren zerbitzuari lotua.
Flizak, eginkizun horretan jarduteari, ez deritzazu klerikalismo oportunista baten kutsua deukanik?
Lehen be esan dot, erakunde honen zuzendaritza praktikoa, erabagitzailea esango geunke, meta guztietako laguntzaileek hilero egiten daben biltzarra dala.
Ez dot ukatzen, txarteletan agertzen dan parrokietako seiluak, propaganda apur bat egiten deutsanik Elizari. Baina ohartu gaitezen zirkustantziak kontutan hartu behar ditugula. Hona zergatik, hartu daben Elizak erakunde hau bere babespean:
Edonor konturatuko da, horrelako ekintzak, ezetariko babes ofizialik gabe, efektibidade gutxiago eta arrisku bat be ba daukala.
Baita elkartasunik eza eta taldekeria garaitzeko be. Horrela egiten dogu posible, ekintza hau iraunkorra izan daitean. Baina, seguru, biharko egunean, ekintza honek beste estilo bat eukiko leuke.
Felix, lotsa be emoten deust, gauza hauek galdetzeko preminarik ez litzateke egon hehar eta. Iritzi bateko nahiz basteko, fededun nahiz gabeko, nahiz komunista izan, berdin laguntzen jako?
Ekintza hau, herri osoaren zerbitzurako da, nahiz fededun, nahiz ateo. Gaur egunean, garbi ikusten da hau. Ebanjelioaren argitara, ateoa izan arren, munduaren askazioaren alde lan egiten badau, Kristau Erreinua prestazen dago, Jaungoikoaren Izpirituak bultzatuta dihardu. Beraz ideialogia gorabehera, danei laguntzen jake berdin, beren premien arauera.
Zer eskatuko zeunskio Eibarko herriari?
Ba, segi daiala etenik gabe laguntzen, barealdietan larrialdietan bezala.
Beste herriren batzutan be, egiten da ekintza honen antzekorik?
Gipuzkoan, ba dakit Donostia, Goierri eta Hernanin egiten dala. Elgoibarren be zer edo zer egin izan da. Beste herrialdetako berririk ez dakit.
Eskerrikasko Felix, zure erantzunegaitik. Eta Jarrai daizuela orain arte bezala, kementsu, herriaren aldeko ekintzotan.
S. BASAURI
13

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazBERGARA1
EgileezBASAURI1Gizartea

Azkenak
2025-02-21 | Elhuyar
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude