Zabalegi, Gaur Eta Biar


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zabalegi nekazari eskolaz
Zuzendariakin Izketan
Zabalegi, Gaur Eta Biar
Urtearen buruan, beiñ baño geiagotan Z. A.-k artu oi du Zabalegiko Zuzendariaren deia. Gizon onek Zubia jaunak, ondo bait daki gauzak egitea bezain garrantzitsua dala jandeari aditzera ematea. Bera egunkari-lanetan ere iaioa bait-dugu.
Urte batzuk badira gizon au ezagutzen dugula. Jaiotzez zumaiarra dugu, naiz-ta, ikasi bearrak eragin-da, beste asko bezela urte luzetan erritik kanpo bizi bearra izan. Geroztik, Gipuzkoa-n jarri zan lanean eta, beste lanak utzita, azkeneko lau urte auetan, Zabalegi, nekazari-eskolaren zuzendari dugu. Gaztea oraindik –ogei t'amarren bat urte?– baiña ikastez eta jardutez nekazari problemen berri ondo dakiena eta daukan bezelako leku baterako gizon egokia.
Ikast-urte berria badatorrela-ta deitu gaitu baserritarrei dei bat egin dezaiegun, auek beren seme-alabak Zabalegira bialdu ditzaten. Dei egiñaz gaiñera, galdera batzuk egiteko aprobetxatu nai dugu aukera au. Izan ere orrelako eskola batetan gertatzen dana, euskaldun guztientzat jakingarri bait da.
Zabalegiren Ondorenak
-Zabalegi ireki zala urte batzuk badira. Pozik al zaudete ondorenakin?
-Bai, zortzi urte da eskola asi zala eta geroztik 112 mutil ta 91 neska pasatu dira emendik. Beste aldetik pasatu diranak, aurten atera dugun "Baserriko Irabazpideak" izeneko liburuan ikusi dezakezunez Gipuzkoa osoan zabaldurik daude tartean bizkaitar, arabar ta nafar batzuk daudela. Gauzak ola ikusteak poza ematen badigu ere, ez gaitu zearo asetzen.
–Pasatako mutli ta neskaok zer egiten dute? Auekin artuemanik eta auen berririk bai al duzue?
-Bakarkako artu-emanak segitzen dute –ontarako Zabalegi beti dago irekia– eta ortaz gaiñera, Izandakoen Elkarte bat ere badago. Azken urteotan billera batzuk egin dira eta billera auetan jende franko bildu ere bai. Aurtengo urte ontan eta ikasleak berak egindako azterketa bati esker, azkeneko iru urte auetan pasatu diranen berri zeatzago jakin dugu. Ara erantzunak:
Nesketan: 22 baserrian, 15 neskame ta udarako serbitzuetan, 6 taillerretan ta 4 ikasten. Danera 47.
Mutilletan: 63 baserrian, 15 taller ta ofizio-lanetan, ta 4 transporteetan. Danera 82.
Kontu auetan, mutillen artear lautatik iru baserrian segitzen dute. Nesketan, berriz, erdiak baiño gutxiago.
–Eta onekin etzaudete konforme?
–Ez gaude eta ezin giñezke egon. Mutillen gora-beerakin ainbestean baiña ez neskerenakin. Kontu egin zazu, 22 auetatik baserrian seguru xamar geldituko diranak, oraingoz beintzat, ezkondutako lau bakar oiek dirala. Beste 18 oiek zer izango diran, Jaungoikoak jakin. Eta emen dator gure kezka, nola eta zertarako preparatu bear ditu Zabalegik baserriko alaba oiek? Ez da erraza erantzuten.
-Jakiña, eskola batek erin aseguratu lezaioke etorkizuna iñori. Ori ez -da bere egitekoa. Baiña, baserrian gelditu diran auen artean ezer berririk sumatzen al da?
–Zenbait etxetan berritze batzuk sumatzen dira baiña, gazte auek gurasoen mende bizi dira ia askotan naiz-ta gazteak gauzak beste erara egiteko gogoa izan ta ortarako preparatuak egon, ezin dute erabakirik artu, ez dago bere esku. Zabalegiren ondorena gai ontan denborakin ikusiko da. Alare ejenplo politak ezagutzen ditugu. Poz aundiagoa ematen digu, emendik pasatako mutil ta neskak gau-eskoletan eta beste ekintza ta taldeetan- ikusteak. Ugarituko al dira orrela jokatzen duten mutil ta neskak.
Zenbait Zailtasun
-Nai zendutekeen ori aurrera ateratzeko zailtasun batzuekin topo egingo duzue noski. Nolakoak dira zailtasun oiek?
–Era askotakoak dira zailtasun oiek.
–Ikasleak billatzea, gauza erraza al da?
-Ez orixe. Egunkariz, asterokoz, irratiz ta'rrez aalegiñak egiten ditugu. Ortaz gaiñera, maisu-maistren bitartez, apaizen bitartez karten bitartez saiatzen gera eskolaren berri eman ta deiak egiten. Alare, eskola botetzeko, ainbeste ikasle, naiko lanakin osatzen dira. Eta, gogoan izan, Zabalegi betetze utsarekin, baserrirako diran gazte asko gelditzen dirala nekazari-gaiak ikasi gabe.
–Eta etortzen diranekin zer?
–Ez da alferrikakoa zure galdera ori. Alde batetik, etortzen diran guztiak, eskola-gaietan eskatzen dan mailla ez dutela izaten. Au dala-ta, ordu luze asko joaten zaizkigu, leenengo maillako eskolan ikasi-bearrezkoak irakasten. Auek berak, geiago dakitenei martxa azkar bat artzen ez die uzten. Beraz ikastaroa ez da bear bezela aprobetxatzen. Beste aldetik, berriz, ikastaroa, oso motza–iru illabete t'erdi– dala ez aaztu.
Etorkizunari Begira
–Oztopo ta zailtasun batzuk ikusi ditugu. Zoritxarrez, geiago ere izango dlira. Aueri arpegi emateko zer asmo dituzue?
–Zailtasun faltarik ez dago, ez. Gure asmoak, berriz, auetxek dituzu:
1-ik. Preparazio eskasari arpegi emateko, sarrera-urte bereizi bat jarri. Au da eskola-gaietan, au edo ura dala-ta, motz xamar datozenak :ez ditugu kalean utziko. Izena ematen dutenekin bi talde egingo ditugu. Eskola gutxikin datozenek, preparazio edo sarrera urte bat egingo dute urrengo urtean Zabalegiko gaieri lotzeko. Obeto datozenak, bereala ekingo diote 1-go urteari.
2-ik. Ikastaroa, gaurko beste profesio-erakusketak nola egiten diran ikusita, tarterik gabe egin beharko da, urtea obeto aprobetxatzeko eta 2 urteren buruan, mailla egoki bat iristeko.
3-ik. Denbora geiago izanik, oraingo irakaskintzako lege berriak eskatzen duena, emateko gauza izango gerala uste dugu. Au da gerora begira gaurkoz darabilgun ametsa: Zabalegi-eskola, leen maillako profesio-eskola bat egin; ez noski edozein profesio irakasteko nekazari-profesioa irakasteko baizik. Zabalegi, lege berrien moldetan sartuko da eta ematen dana, ministeritzak ontzat emandakoa izango da eta emen egiten dana, gure asmoak ala dira beintzat, ministeritzak onartuak izango dira.
–Eta berritze auek noizko ditugu?
–Gauza batzurekin, aurtengo urte ontan bertan asi nai genduke. Saguru, bearrik bada beintzat, leen esandako sarrera-urte orrekin.
–Negu guzia eskolan pasatze ori, 2-garren urtekoentzat eta oraingoz prueba bezela, datorren urterako jarri nai genduke eskabiderik badago beintzat.
–Ministeri'ko legeetan sartze ori geroxeago etorriko da. Baiña gogo faltarik ez dago gure aldetik beintzat.
Badakizute beraz. Zabalegin ez daude lo eta ez da leengoan segitzekotan ere: Baserrirako asmotan zabiltzatenak, aukera au ez galdu. Ikasi bear ikaragarria dauka geroko baserritarrak. Oraindik garaiz zabiltzatenok, eman zuen izenak eta jarri zuen buruak jakintza-bidean. Baserritarrei lan egitea bakarrik ez zaie eskatzen baizik, batez ere, buruz lan egitea.
Martin Barandiaran
Ikast-urte berria badator gure mutillentzat
Zabalegi, nekazari-eskola
12

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
EgileezBARANDIARA3Ekonomia

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude