Azpeitiko "Antxieta" Taldea


2021eko uztailaren 23an
"Antxieta" abes-taldeko Joxe Mari Altuna zuzendariari, Ekaingo Leize Zuloa aurkitu zuten Albizturi eta Rezabal jaunei eta "Antxieta" taldearen babesean dagoen antzerki taldeko Joxe zuzendariari elkarrizketa.

Azpeitiko "Antxieta" Taldea
Gure Erriak kultura, beste mailla askotan bezela, utsune zabal eta gordiñak nabarmentzen ditu. Ikusi besterik ez go, bai literatura sailla, bai musikarena, berdin antzerki eta beste askorena, ori egia biribilla dela esteko. Orregaitik, poz aundia ematen digu, sail auetan ausarki eta gogor jokatzen ari diran gazteen asmoak ezagutzeak. Oietako batzuek ditugu Azpeitiko "ANTXIETA" taldekoak. Beren amets eta lanen berri jakitera inguratu gera. Eta ona emen elkarrekin trukatu ditugun itzak.
-Aizan Joxe Mari, "ANTXIETA'KO" buru aizean ezkero, esaiguk noiz eta nola sortu zenuten talde au.
–Orain dala dozena-erdi bat urte. Asera artan musika bidetik jo giñean batez ere. Ikusten giñian, euskal musika euskal polifonistak batipat, ez zirala ezagunak gure Errian; orregatik asi gituan batez ere. Esate baterako, gure koruaren izena daramakian Antxieta.
–Ainbsteko garrantzia aal-dik ba Antxietak musika aldetik?
–Tamalgarria eta lotsagarria dek baiñan Euskal-Errian Antxieta ez dek ezagutzen. Bestaldetik, berriz, Alemanian bere musika lanekin diska bat argitaratua izan dek orain dala gutxi.
–Eta zer musika sailletan nabarmendu uen geiena Joanes de Antxieta?
–Neretzako, tekniko aundi bat izan uen. Teknika aldetik, lan asko eta ondo egin zian. Gaur arte diran kontrapuntista onenetako bat diagu . Eta leenbiziko kontrapuntista dala esan zezakeagu. Antxieta izan bai uan kontrapuntoa, teknikaren bidez, aberastu zuana. XIV'gn gizaldian sortu uen kontrapuntoa polifoni maillan eta, eizak kontu, XV'gn gizaldikoa dala Antxieta.
–Bainan, polifoni utsak aseko aal-dik gure musika egarria?
–Ez, polifonia bakarrik ez ziok Erriari ematerik. Beste erri-abesti eta gaurko giroko euskal-kantak ere erabilli eta zabaldu nai dizkiagu. Leengoa eta oraingoa, polifonia eta erri-abestia, biak batera ematea dala uste diet biderik egokiena eta aberatsena.
–Eta zer bide ikusten dituk guzti ori aurrera eramateko?
–Leenbizi korua formatu. Ortarako etxea bear diagu... eta orrekin dizkiagu kontuak. Denbora eta lan asko ari gaituk alperrik galtzen. Ez diagu ezer egiten lekurik ez daukagulako. Jendea bai, lekurik ez. Eta iñoren laguntza gutxi diagu... diru aldetik, alegia. Iñor–au esatean bero xamar ari da Joxe Mari– ez diagu laguntzeko!
–Eta orain artekoa, zeñen laguntzaz egin dezute ba, Joxe Mari?
-Oso interesantea galdera au. Orain arteko laguntzak, geuk biotz aundiaz egin ditugunak izan dizkiagu. Guretzako izendatuta dagoan etxe ori, Caja de Ahorros Provincial eta Amigos del Pais'ena dek. Dirua emana ditek etxe ori antolatzeko. Bainan, etxe ortako obrak, aurrera biderik gabe zeudek. Zergaitik?... Ez zekiat.
–Beste asmorik bai?
–Solfeoa eta armonia erakusteko eskola bat ere ipiñiko diagu. Badizkiagu ortarako erakusleak. Kontu eizak, emen daukagula Mari Loli Oteiza, dagoaneko konzertista famatua izan bear zuana. Bainan, onentzako ere biderik ez; eragozpenak ugari. ..Txistulari talde bat ere ba diagu eta aurera egin dezan laguntza eman nai ziegu. Eta orrela beste zenbait gauza.
–Aurrera egin ba, Joxe Mari. Zuen asmo aurek zerbait geiago lantzeko laguntza izaten dezutenean, emen izango gaituk. Eskerrik asko eta agur.

Eta Joxe Mari Altuna utzi ondoren, beste bi gazte famaturekin ekitera goaz elkarrizketa. EKAIN,go Leize Zuloa billatu zuten Albizuri eta Rezabal jaunekin alegia. Aspaldian, Euskal-Errian ez zen orrelako aurkikunderik egin. Orregatik, gure Erriaren aberastasun bat argira ekarri digutenen aurrean gaude, beraz.
–Aizak Albizuri, noiztik eta nolatan augu orrelako lanetan sartua?
–Gurre lurrean bitxi asko dizkiagu, oraindik ezagutzen ez ditugunak. Erri zaar bat gaituk. Eta geroari ondo egokitzeko geu zer geran jakin bearra diagu. Ontarako, gure aurrekoan nortasuna ezagutu bear. Ortik zetorrek gure zaletasuna prehistori eta etnologi lanetarako.
–Asko gelditzen aal-da oraindik egiteko?
-Utsune asko zeudek oraindik sail onetan. Orregaitik, leenbeileen ekiteko lana diagu gure erriko espeleologi, etnologi, arkeologi eta antropologiari eltzea. Eta ainbat egiteko degularik, ortarako lan-talde bat sortuko diagu.
–Etu nun sortzeko asmoa dek talde au?
–Asi, ANTXIETA etxea bukatzen dutenean, emen asiko gaituk. Baiñan ateak irikita zeuzketek Urola errekan ditugun beste auzoak ere; zenbait azkoitiar eta zestuar ere zaletsu zaudek lan auetarako.
–Baina, asmo utsak dituk, ala.. ?
–Ez, ez. Bereala konkurso batzuk eratuko dizkiagu, zaletasun bat sortzeko gure gazteen artean. Jakiña EKAIN'go aurkikundea dala-ta zaletasuna zerbait pizturik zegoak. Baina zaletasun au indartu eta zuzendu egin bear dik.
–Auetaz gaiñera, beste zer dezute esku artean?
–Gure errian bagenian "Escuela de Artes y Oficios" leenago. Orain ordea, ori ere ez. Orregaitik, interesantea iruditzen zaiguk arte-eskola bat sortzea "ANTXIETA'N". Ortarako dirua bear diagu. Bazeudek lan ontarako prest dauden artistak.
–Eta dirua falta?
–Or ziok ba koxka.
Eta ondoren, beste gazte trebe batengana eldu gera. Bera degu Antzerki taldearen zuzendaria. Izan ere, ANTXIETA taldearen babesean ba degu antzerki talde bat ere.
–Noizkoa diagu antzerki taldearen sorrera?
–Orain dala illabete batzuek asi ginduztean antzerki lan onetan.
–Eta zer asmorekin asi ziñaten?
–Gure erriaren kulturan, bearrezkoa degulako antzerkia. Eta nork erakutsi eta nork egiñ ez baziok, erriak ez dik aurrera egingo.
–I Joxe, ez aal zaik iruditzen oso beian dagola euskal antzerkia aspaldi onetan?
–Bai, egia diok. Batetik obra gutxi zegok; bestetik lan aundia zeukak antzerkiak. Eta gaiñera jende gutxi gatxaudek...
–Zer bidetatik joan nai dezute zuen antzez-lanean?
-Leenbizi formazio aldetik jo bear diagu. Geure eziketa eta erriarena batera eramanaz. Ortarako ari gaituk dagoaneko, antzerki bat gertutzen. Jean Cocteaux diagu esku-artean degun antzerkiaren egillea. Emendik illabete pare batera agertuko diagu Azpeitian.
–Agur eta Antzerkia egiten dezuten egunerarte.
B. OTAEGUI
Azpeitiko "Antxieta" abes-talde Joxe Mari Altuna Zuzendari du.
6

GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazALTUNA8
EgileezOTAEGUI1Kultura

Azkenak
2025-02-21 | Elhuyar
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean ez zuen inongo ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude