Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jorje Oteizari elkarrizketa
Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Egoneziña
Oteiza-kin nago. Gure Errian, Oteiza ia bat bakarra ezagutzen degula esan diteke.
Gartsua dela esan didate. Gogora etorri zaizkit Gandiagaren itzak:
GIZON...
ZEUK LEGEZ DAUKAT
ARIMA GARTSU BAT
Ta nere buruari igarri gabe, Oteiza;en billa noa. Ez dakit, ez; ez dakit zergatik noan bere billa: ta, ala ere, su ta gar, ara noa.
Orrela esan dit, aurrez aurre: "zuek gazteok, ez daukazute ia egoneziñik. Ta, daukazutena, lastoaren antzera erretzen ari da".
Alkar itzegin ondoren, bere kezka garbiazaz oartu ondoren, galdera au etorri zait itzetik ortzera: nundik sortu egonezin sendo ta garbi baten indarra?
Oteizak Euskalerria bere tokian ikusi nai du. Ala dio. Euskalerria esna arazi nai du, ortan ari da. Bere biotz zabala eskeintzen du; ta aspalditik, gañera.
Lertzeko zorian nago: nundik sortu egonezin sendo ta garbi baten indarra ?
Zergatik?
Baño aztu baño len, galdera au egin nai det: nola liteke egoneziña ukatze ori gaur eguneko gazte euskalzalek ikusita?
Zaletasuna dagonik ez det ukatu. "Zale" (amateur) asko ta "profesional" gutxi. Ortxe dago koska.
Txarki iruditzen al zaizu euskalzale askoen zaletasuna?
Oso txarki, ez ezik. Nik ez ditut euskaldun batek bear lituzken guziak, bañan lanean ari naiz. Beste batzuk ere lanean ari dira; bañan arokeri biziz. Sudurra euskalduna dutela, itxura euskalduna dutela ta gutxiagotzat dauzkatenak baztertu oi dituzte. Olakoekin ez dago gauz onik.
Nola bear luke ba, zure iritziz euskalzaleen jokaerak?
Gaur egunean danak dira bearrez koak. Asko ein lezakena ta oraindik gutxi lezakena. anak. Bakoitzak al lezakena egin beza. Gañantzekoa, adarra jotzea. Besteri ez.
Jokaera Berezi Bat
ARANTZAZUKO MENDI MENDIAN
HAMALAU ARKAITZ LAZGARRI,
BAI ZERU-MINEZ, BAI ESKUAL MINEZ,
BiOTZ GUZIEN PIZGARRI.
Iratzeder
–Adibidez: zuk aspalditik asitako lana bukatu zenduan emen, Arantzazun. Nolakoa izan da zure jokaera?
Ba dakigu berezia izan dala ta oiartzun aundiak sortu dituta. Izan ere, liburu askotan ikusi ditugu zure Apostoluok; liburutan bai. bañan ez nai ordurako emen.
–Egia esan dezu nere jokaera berezia izan dala esan dezunean. Neretzat, berezitasunik aundienak. nere nekeak.
Adibidez, "sakonki maite dut nere Erria" idatzi nuanean. Egun oso txarrak igaro ditut. Iñork uste ez bezin txarrak.
Bati asko eskatu, bat orrek alegiñak egin bein ta berriro; ta erantzunik ez. Egoera garatza! Orrenbeste lanen ondorengo erantzunik-ez orrek langillena ere nekatzen du. –Lagunik arkitu al dezu?
–Zorionez, bai; lagunak arkitu ditut. Borondate oneko gizonak arkitu ditut emen, Euskalerrian. Borondatea! Besterik ez genduke bear. . .
Maitasuna
-Une txar oietan, nola etzera beste lurraldetara joan?
(Sao Paolo-ko saria irabazi ondoren egoera oso ona izan zuan. Olako "maukak" ez ditu emen beñere arkitu ta ez arkituko ere)
–Euskalerriko zenbait gizakien zintzotasuna ikusi ondoren ez det iñora joan nai. Nere Erria, Euskalerria. Nere biotza, beretzat.
-Orduan, len esan dezun arrokerien gañetik zintzotasuna ere nabaitu dezu?
Ta ez nolanaikoa. Bere lanari eusten dakiten personak; bere barruan Euskaleerriarenganako maitasun ori egosten dijoazenak: nere maitasuna dutenak.
Orrelako euskaldunak ere arkitu ditut. Ixillik. istillurik gabe, lan ta lan, zintzo beti. Bere akats ta guzi, borondate ona nabari dutela beti jardunean. Ai, orrelako asko ba-genituzke!
Nekea
-Orrela. ba, arrokeriak bano gauz obeak ba dira gaurko Euskalerrian?
-Bai, bañan langille zintzoena ere; bere ixillean eta bakardadean ari dana ere, nekatu egiten da. Askotan ez bai-du ikusten ikusi liteken probetxua.
-Bukatzeko: zuk ze iritzi dezu gai ontaz?
-BATASUNA. Euskal gogoen batasuna. Alperrikako eztabaidak beti alperri-kakoak dira. Ta gaur egunean burutik joandakoen itxura artzen ari gera eztabaida oiek dirala medio...
INAXIO MARI OTEGI
ARGAZKILARIAK:
ARLANZON
DESTELLO
PLAZAOLA
EGONEZIÑA, NUNDIK?
ARRIAK ERE IZKETAN
ARANTZAZU 1969
12
GaiezKulturaArteaArkitekturaArkitektoak
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakOTEIZA1
PertsonaiazOTEIZA1
EgileezOTEGI2Kultura