Oteiza‘k Arantzazu’ko Lana Bukatu Du


2021eko uztailaren 23an
Jorje Oteizari elkarrizketa

Oteiza'k Arantzazu'ko Lana Bukatu Du
Ertilariak ez dauka Jaungoiko billa ibilli bearrik, nun nai agertzen zaio. Apostoluak sabel eta birikarik gabe gerulu dira. zeukaten guzia eman baizuten.
Arantzazu'ra iritxi giñanean lañutan zegoan.
Izandu ditugu udazkeneko egun eguzkitsu ederrak, bañan Aloña mendiko goiz onetan otz zan, eta argillun, euririk ez, ala ere; orzargi bigun onetan etorri zitzaigun begietaraño eliz-nagusiko frontoia; ala baitirudi. Frontoi onen oñean, eragizko gizon batzuek ari ziran beste arrizko ta iru metroko gizon tantai batzuek goitik bera, ura ta jaboi, sardarekin garbitzen: apostoluak. Ez amabi, batzuek dioten bezela; alaxe ziran aurrena, bañan Judas txibatoak salaketa egin zuanean Matias aukeratu zuten ordeko, ta gero San Pabio ta San Bernabe'ere apostolu bezela jotzen dira; ara gutxienez amalau; bañan emen ez dira amalau orregatik bakarrik, baita tokiak orrenbeste eskatzen zitualako ere, bestela gizenegiak aterako omen zitzaizkion Oteiza'ri!; ta, gañera, onek ez omen du garrantzirik. Nik ere ala uste. Ba arrizko amalau apostoluak otzarretan eta jaboi-ura burutik bera, bizkarretik bera, ta geldi-geldik zeuden, bizirik noski; gero, alako frontoi zabalgo aundi bat geratzen da goien, zeru moduan, eta gorago, zerutik gora bezela, arri biartutako ama ta seme bat: Semea, luze-luze, gorputz etzanda: Ama, berriz, bere Semea zaitzen eta il-bildurrak joa bezela zerura begira.
Ara zer agerpena!
Arantzazu'ko karilloik abesten duan doñuaren esanak dion bezela:
Iturriak ba daki
Kañabera nun dan,
Andra Mari'k ere bai
gaxoa nun duan
Ta batek ba daki, ba, arri ori Markina'tik ekarritako karaiz arria dala; apostaluak, lau millana kiloko arriak dirala, bañan ala ere esan-naiz gañezka sentitzen dan beste zerbai agerian dute irudi oie.
Erantsitako biri-doai au emen, eliz aurrean eta gora begira-egira dagoan geldi-ezindako gizon auxe da; bizarra zuri ta luze, ta irurogei ta amar kilo ez dan gizon onek sartu dio, arnaska, orrenbeste tonelada arriri orain daukan bizia.
Erri kutsuko ertiaz jantzita daude gizon-apostolu baserritar oiek; begira akiezu arretaz, eta gorputz oietan ageri diran koskak mendi gañak dira, ta zuloak, berriz, erreka-bide sakonak; alaxe egin ditu Oteiza'k apostolu oiek, gure erriko mendiak ba lira bezela.
Eta izketan ari dira barra-barra; ta euskeraz, noski. Alaxe dio egilleak, alegia bakoitza bere indar berezi batekin, bere alako azentu batekin, jaio zala; bañan apostolu guziak elkartu ziranean bakoitzak bereberea duan itz-goiti edo azentua galdu egin duala; euskerazko estrukturan itz-atal edo silaben azentuarekin gertatzen dan bezela. Ta ausartzen dala bera, Oteiza, gizon-apostolu oiek Zubero'ko euskalkian izketan ari dirala esatea ere.
Nork egilleari berari ezer erantzun?
Alaxe da mundu zabal osoan ertilari goienetako izanez gañera, edo lenago!, gure erri-erriko seme argi ta langille ta, Jaungoikoari esker, ameslari dan Jorje Oteiza. Ba ditu gure erriak (Oteiza'k berak dion bezela) tximini beltzez ornitutako ainbeste seme-buru, ta baita nai baño geiago ere; bañan Oteiza au bezelako tximini-txuriz ornituteko jakinduri ta ames buruak, gutxi. Ta, jakinduriaz gañera, ametsak bai baitu gizonen, eta errien, buruan garrantzi aundiko zer egin asko.
Remijio Mendiburu ertilari bikañarekin batera iritxi giñan Oteiza'rena, ta ondarrabitar ospetsu au biotz-ikututa geratu zan lanari begira; ta ala esan zion:
–Arantzazu'ko lan onekin oraindaño egindakoz gora jo ta goi-maillako lan arrigari bat egitea loortu dek.
Jorje (ikustekoa zan) biotz-ikarak jota geratu zan.
Alaxe, jaio-berriaren pox onekin izketan ari giñala asi ziran azkeneko garbiketan zebiltzen gizonak apostoluen buru gaiñetik jeixten; egurrezko eskalilera ere kendu zuten, eta ura apostolustaraño zemakian tuboa ere bai. An utzi zituzten Ama-Semeak goien eta apostoluak beien, bere gixa, bakarrik, aurreneko aldiz; ikustekoa, sentitzekoa!, zan Oteiza'ren biotzondo nabarmena.
–Zer diozu? ausartu nintzan.
–Beste bat naiz– esan ziran Amari gora begira–orain arte izan ditudan buru-auste ta nekeak kolpetik uxatu balira bezela sentitzen naiz, eta barru-barruko pox gozo batek daukat aidean; lengo egunean goiko irudia jartzen bukatu ta andamioak kendu baño lenago musu bat eman nion Kristo'ri bere arrizko buruan, eta egi-egia diozut, orduan, une orretantxe, nere espain oietan sentitu nuan arriaren otza ta ezetasuna ta alako kresal gusto ura oraindik aoan daukat, eta ez zait bizi naizen artean joango; orrekin il nai nuke; on aundia egin ziran!
–Or, goiko bi irudien eta beko apostoluen tartean utzi dezun utsune zabal ori betetzeko asmorik ez dezu, beraz.
–Ez–esan ziran Oteiza'k–ara: guretzat, euskotarrontzat, utsik dagoan zabalgoa ta utsik dagoan utsro!; oso bestela, utsik eta iñork bereganatu gabeko tokia ba da ere, bakoitzak bere gain eta bere pentsakerekin eta otoitzekin betetzeko leku bat da, gizon-etxeao da, gizonak bete bear duan toki egongarrit da; ala, beko apostoluen arri-olatu onen eta goiko Ama-Seme miña, barea, etzana eta indartsuaren tartean bear dana da utsune au, ta ala, goiko Errukiozko Ama nik azaldu nai nuan bakartasun gorri-gorrian ageri da.
–Alaxe da .
–Ta, gañera, eliz-nagusi onek errikoia bear du; nolanai erriarena baita, or dago bere illa ere, eta emendik eliz-barrura sartzen danean eta aldare nagusia ikusten duanean kanpoko frontoi antzeko paret zabalgo au oraindik buruan dauka, bere begietako memorian berri-berria dauka. Ori neri gertatua da: eliz barrura sartu, belaunikatu ta aldarara begira jarri orduko, kanpoan ikusi deten frontoi utsune au, gordeta barrura ekarri ba nu bezela, azaldu zait berriz buruan, eta, erdi-erdian ikusi det aurrean daukaten Arantzazu'ko Ama bere Seme-aurtxoarekin, eta ara nola kanpoko eriotzetik barrengo jaiotzara etorri naizen, eta eriotzaren kurpilletik Ama berriaren itxaropenera, pekaturik damura, illunpetik argira, eriotzetik berpizkundera; erari ta zutitu!, erori ta or dago berriz gure Ama, txikia, apala, poxgarria, urrutiko izar dirdiratsu bat bezela, beti guri entzuteko gertu.
–Ederra da.
–Neretzat–dio, bere begiak txinpartetan, Oteiza'k berriz– au izan da barrengo poz aundiz bete dirana: nik asmatu bezela mamitu detela nere uste osoa; nik ertilari bezela kontuan euki dituan faktore guziak erabilli ondoren, sintesis au egitera iritxi naizela. Ez, noski, Paristerako edo Erroma'rako edo New York'erako asmatuko nuan lana; nere ustez gure erriko gizon, mendi, arnas, jokaera ta ixtoriari dagozkien erti-lana baizik.
–Kosta zaizu–esan nion, nere malizi ta guzti.
–Bai; bi etenaldi ondoren eta amasei urte buru kukatutako lana artea, zuloa, erlilio tokia izan da beti; uts ori ez da ezereza, kontuz geizan da; ala ere, nere naigabeak kosta ba zaizkit ere, nik nai bezela geratu da.
–Ez al dezu batere aldaketarik egin bear izandu?
–Ez, nik pentsa bezela, oso-osorik, bukatu det lan guzia.
Arantzazu'ra joaten danak or ikusiko du Oteiza'ren lan ernegarria bere zai; bear ba da ez bere egilleak euki dituan asmo ta bururatu dituan asmo ta bururatu dituan amets guziekin lorekatuta; orretarako beste Oteiza bat izan bearko luke-ta; beste mundu onetako gauzetan gertatzen dan bezela, batek sartu ainbat atera lezake, geiagorik gutxi; bañan ertilari jakintsu ta sumakor ta sentikorrak iriki dizkion bideak sentituko ditu nolabait; orrelako biziak, naiz eta errizkoak izan, gordetzen baitute beti fede onez eta maitasunez alderatzen zaizkienentzat bere egilleak maitasunez eta fede onez eman dien arnasa.
UGALDE'TAR MARTIN
Ezker-eskubi bigarren, Oteiza; ta laugarren, arkiteko-ikasle dan Koldo Azpiazu, Oteiza'ren laguntzaillea.
Ama-Semeak zeru-goien, apostoluak beien; erdian, guk betetzeko erlijiozko utsunea.
Goiko irudiaren lanak bukatzen ari zirala.
12

GaiezKulturaArteaArkitekturaArkitektoak
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakOTEIZA1
PertsonaiazOTEIZA1

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2021-07-27 | Pilar Iparragirre
Quosque tandem, Jorge Oteiza!
Noiz arte, galdetzen zion latinez, euskaldunon patuari-edo, Jorge Oteizak bere "Quosque tandem...!" liburu ospetsuan. 1963an argitaratu zuen lehen aldiz, orduko gazteen gidaliburu bilakatuko zen "Ensayo de interpretación estética del alma vasca con breve diccionario... [+]

2021-07-23 |
Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Jorje Oteizari elkarrizketa

Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Egoneziña
Oteiza-kin nago. Gure Errian, Oteiza ia bat bakarra ezagutzen degula esan diteke.
Gartsua dela esan didate. Gogora etorri zaizkit Gandiagaren itzak:
GIZON...
ZEUK LEGEZ DAUKAT... [+]








2021-07-20 | Ainhoa Lendinez
Oteiza pausoz pauso
jorge oteiza eskultore eta idazle ezagunaren inguruan makina bat lan egin da azken aldian. Maisuak arte adierazpen ugari landu zuen barreneko sentimenduak askatzeko eta orain, dantzara egokitu dituzte euskal artistaren ekarpen eta bizipenak. Hari horretatik tiraka dator... [+]

Zabala
«Arantzazuko miraririk handiena, Oteizaren proiektua aukeratu izana da»
Txikitatik sartu omen zitzaion arantza bat bihotzean, eta arantzaren bihotzean sartzea erabaki zuen.

PILOTAZ ISILEAN MINTZO DIREN ESKULTURAK
Pilotak sormen artistikoarekin badu loturarik. Hainbat paisaietan pilotalekuak duen garrantzia ikusi besterik ez dago. Literaturak eta musikak ere sarritan hartu dute gaitzat kirol hau. Maiz saio berean pilota eta bertsolaritza uztartzen dira. Eta antzerkigintzan ere egin da... [+]

2021-07-16 |
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi abeslariari elkarrizketa

Benito Lertxundi'k
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi'ren izena orain bi urte asi nintzan periodikuetan ikusten. Etorkizun aundiko abeslaria bezela agertzen ziguten. Orain ere entzun berria diogu... [+]




Jaione Apalategi
«Oteizak beste modu batera egingo zituen gauzak»
Jokin, Joxemartin zena, Jaione, Ur… leinu bereko Apalategi dira denak. Nork bere arloa du langai. Jaione Apalategiri dagokionez, irakasle da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta, aldi berean, Oteiza Fundazio-Museoko kide. Eskola-erakuntzaz mintzatu zaigu, eta Oteiza... [+]

2021-07-12 | Pilar Iparragirre
Edorta Kortadi: «Oteizaren lanaren sintesia eskaintzen duen 120 orriko liburua da»
Nola ekin zenion Jorge Oteizari buruzko lan hau osatzeari?
Txillida hil zenean, Madrilgo Sintesis argitaletxeak Txillidari buruzko liburu bat eskatu zidan, eta 2003an argitaratu zen. Oteiza hil ondoren, gauza bera egiteko eskatu zidaten, baina programazio arazoak zirela-eta,... [+]

Xabier Gantzarain
“Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek”

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude