Dantzari Bat Gure Artean


2021eko uztailaren 23an
Maite Egiguren dantza klasikoko dantzariari elkarrizketa.

Dantzari Bat Gure Artean
Egiguren'dar Maite, Donostiarra
Gurekin egun batzuek igarotzen degu Maite Egiguren, donostiar dantzari jatorra. Erroma'n du bere oraingo lan-lekua, ta bere txoko ontara agertu zaigun ezkero, txango bat berarekin egitea bururatu zaigu. Gure galderak Maite'ren goraberak jakiteko izan dira batzuek; eta besteak dantza klasikoa dalakoaren lanketaz zertxobait aditu nairik.
Donostiarrak gogoan izango dute guziontzat ain arrigarri izan zan nexkatil ura. Bera da, ba, gaur aurrera dakargun Egiguren'dar Maite au. Bere amaika ta amabi urtetan, "Antzarraren Eriotza" deritzan dantza ta beste orrelakoak egiten zizkigun, edozein dantzari legezko bezin egoki. Gure artean, etzuan bere lanaren goratzaile maillakorik. Ezpaigendun emen dantza-jakintzan bear bezelako iritzia eman zezakenik.
Etxean ezin zezakena, Italia'n egin du Andik etorri zaigu gure nexka dantzari onen goraitamena. Ta aitamen goeneko ori eman digutenak, dantza ara zoan oso aituak eta jakitunak ditugu.
Joan gatzaizkio, ba, gure Maite'ri, ta besterik gabe asi gera galdezka:
–Zentat urtekin asi zinan dantza klasikoa ikasten?
–Bederatzi urtekin, ain zuzen ere.
–Nolatan eman zizun buruak bide ori artzea?
–Ara, ba: egun batean, Kursaal'eko iskillaretan arkitzen nintzan, nere kideko lagun baten zai. Nexka laguna, Uruñuela'tar Jose-rekin dantza-eskola ematen ari zan. Orretan nengoala, agertu zan gure D. Jose, ta dantzan ikasi nai al-nuan galdetu zidan. Nik ez nekian gauza aundirik, lan ura zer ziteken, baina ala ta guztiz ere, baietz erantzun nion. Eta besterik gabe sartu ninduten dantza-mundu orretan.
–Ze lan egin zenduan Uruñuela Maixuarekin?
–Ikasten eta obetzen joan nintzan poliki-poliki nere dantza-lana. Urtero, ikaste-egunak bukatzen ziranean, dantza-jai bat antolatzen zuten, eta papeletako iritxi-emaileak, gure dantza-lana, artan bizi - ziran dantzarien parekoa zala, esan oi-zuten. Baiña gerora, dantza-ikaste onek ;etzuan gure artean bear bezelako berotasunik arkitu, ta Akademi aretan asitako lanak, etzuan aurrerapiderik iritxi.
–Ta emen agertu zenituzten dantzaeraketa onenak?
-Nereki-ko auetxek- Ravel'en "Pavana a una infanta difunta", Benedotto Martzelo'ren "Concierto en RE", Gounod'en "Fausto" ta abar. . . Euskal-folkloreko dantza-eraketa batzuek ere, Uruñuelak eratutakoak, eman genituan. Onela "Contrapasa", "Sagar-dantza", Azkoiti'ko Zalduntxoen "Minueta"ta abar...
–Noiz atera zinan Euskalerritik?
–1951'garren urtean. Siena'ra, "Academia Musicale Chigiana"ra joan nintzan. Salkharoff (andre-gizonak), dantza-eraketa onetan berritzaile oso sonatuak, nituan ango nere maixu-maistrak. Eta antxe pindu zan nere dantza-lana.
Siena'n, 1961'garren urtean, lenengo saria irabazi nuan. Dantza ta Dantza-eraketa edo koreografia leiaketa zan.
Leiaketa onek, "Conte Guido Chigi Saracini" izena du. Nere sarfia Ravel'en "Rigodon du Tombeau de Goperin"en dantza ta dantza-eraketa egiñaz iritxi nuan. Ta ori, lenengo ariketan, beste-aldirik egin bearrik gabe. Inor ezpaizan nere pareko agertu lenengo saioan. Ta dantzariak errialde askotakoak izan ziran tartean.
–Orain zertan ari zera?
–1962'garren urteko dantza-ikasaldia bukatuta gero, Sakharoff andre-gizonak, Erroma'ko Akademiko irakasle laguntzaile lekua eskeini zidaten. Ikas-leku ortan aritzen naiz orain.
–Ze dantza-era erabiltzen dezue Erroma'n?
–Oso era bizia. Ta ori Sakharoff senar-emazteak darabilten teknika klasiko ta plastikoari eskerrak. Erabat Sakhanoff jaun-andreak oso era ereskoia erakusten dute. Onela dantzariak bere nortasuna obeto agertu dezake, ta arte-bidean asko aurreratzeko bidea arkitzen du. Au ez da leku guzietan ikusten; sarri, dantzaria dantza-taldeko gauza lotu ta erabaki bat bezela erabiltzen bai-dute.
–Zerorren barruak ze dantza-mota eskatzen dizu?
-Amaboskarren eta amaseigarren gizaldiko madrigalak. Or daude Luis Milan eta Mudarra'renak.
–Gerorako asmoak...?
–Dantza-era berri ta erabaki bat sortu nai nuke, Akademi batean erakusteko. Oraingoz, ballet-mota berri baten bila nabill. Ez nuke nai, etxeko ta lagunen artean egiteko uskeri batzuek erakusten, nere egunak agortzerik.
–Ba al-da biderik, euskal-musika ta giza-tankerak ballet baten eiñean, azaltzeko?
–Gure erriko gaiekin, eta dantza-era dotore ta geldian, or degu gure Uruñuela Maixuak iritxi duana. Bera izan degu ontan lenengo, ta erakusle bakarra gaur arte.
Eskerrak emanaz eta ondorengo lanetan aurrerapen asko opa diogula, agur egin diogu Maite, dantzari donostiar jatorrari. Ongi ibili, Maite, Italia'ko lurralde oietan!
E'tar N.
4

GaiezKulturaDantzaBalleta
PertsonaiazEGIGUREN1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude