Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako lineal A idazkerazko testu administratibo gehienak bezala zeinu numerikoak dauzkala ondorioztatu dute adituek.
estea berezia da, batetik, zeinu numerikorik ez duelako eta orain arte horrelako Lineal A idazkerako horrelako beste testurik ez delako aurkitu. Bestalde, lineal A idazkunik luzeena ere bada –119 zeinu hieroglifiko ditu–. Baina oraindik idazkera mota hau deszifratzeko gai ez garenez, ez dakigu zer esaten duen.