Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard unibertsitateko arkeologoak egindako ikerlan baten arabera, gainera, estatua haiek perfumatu egiten zituzten.
Oxford Journal of Archeology aldizkarian jaso duenez, eskultura batzuetan botatzen zikieten lurrinen, argizarien edo substantzia usaintsuen arrastoak topatu dituzte, baina nagusiki garai hartako testuetan oinarritu da ondorio horretara iristeko: Zizeron, Kalimako, Vitruvio, Plinio Zaharra...