Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena dela.
Oraindik ere, Egipton antzinaroko hilobiak aurkitzen dituzte arkeologoek etengabe, baina faraoien hilobi ukitugabeak aurkitzea oso zaila da. Jakina, faraoienak ziren aberastasun gehien gordetzen zituzten hilobiak eta, horregatik, gehienak aspaldi harpilatu zituzten.
Ukitu gabe aurkitutako azken hilobia Tutankamonena izan zen (1922) eta horregatik azken mendeko aurkikuntza garratzitsuenetakoa dela diote titularrek.