Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruñako 1750eko protestaldian emakumeak izan ziren protagonista,  
Ipar Euskal Herriko XVIII. mendeko matxinada gehienetan bezala. Argazkia: Frantziako Liburutegi Nazionala

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek tiroz erantzun zieten emakumeen protestei eta, ondorioz, lau pertsona hil ziren: Gratianne Suhibar, Marie Dithurbide, Agustina Irigoity eta Jan Lapis. Azken hori, Bixitalako jauna, emakumez jantzita ari omen zen protestan, edo hori zabaldu zuten behintzat bere izena laidotzeko.

Gertakizun honen berri Xose Estevez historialariak jaso zuen Matxinadas en Euskal Herria (Nabarralde) lanean, eta hor nabarmen ikusten da Urruñakoa ez zela kasu isolatua izan.

Euskal gizartea geroz eta polarizatuagoa zegoen, klase sozial ertainik gabe, gehiengo txiroak gora egiteko aukerarik ez zuelako

Espainian eta Frantzian XVIII. mendeko urteak, hau da, Antzinako Erregimenaren azken hatsak, nahasiak eta gatazkatsuak izan ziren. Euskal Herriko egoera egonkorragoa zen itxuraz, besteak beste, tradizio paktista eta kaparetasun unibertsala medio. Baina horren atzean, euskal gizartea geroz eta polarizatuagoa zegoen, klase sozial ertainik gabe, gehiengo txiroak gora egiteko aukerarik ez zuelako. Estevezen esanetan, “egoera estrukturala pil-pilean zegoela, detonatzaile txikiena nahikoa zen matxinadak eztanda egiteko”. Eta piztaile horiek, Urruñan bezala, gabelak izaten ziren maiz, hots, gatzaren, tabakoaren eta bestelako oinarrizko kontsumogaien zeharkako zerga: zerga-biltzaileentzat kobratzen erraza, zergadun pobreei egiten zien kalte nagusiki.

XVIII. mendearen hasieran, Frantziako nahiz Espainiako koroen ahalegin zentralizatzaileak egoerak okerrera egitea eragin zuen. Hegoaldean, 1718an aduanen matxinada piztu zen, Borboiek aduana-sistema erreformatzea erabaki zutenean. Iparraldean, aldiz, bereziki Lapurdiko kostaldean, urtebete lehenago iritsi zen arazoa; Utrechteko Itunaren (1717) ondorioz,  Lapurdiko portuek eragina galdu zuten eta inguruko sektore nagusiak, arrantzak, gainbehera egin zuen.

Garai hartako Lapurdiko matxinadetan emakumeek izan zuten protagonismoa arrantzarekin lotzen du Xose Estevezek, gizonak itsasoan zeuden bitartean emakumeak lehorrean geratzen baitziren. Baina barrualdeko zenbait  kasutan ere emakumeak izan ziren altxatu zirenak: Gasteizen 1738an edo Hazparnen 1784an.

Baina, Estevezen ustez, ez da ahaztu behar emakumeak ez zirela soilik gatazken protagonista aktiboak izan. Biktima ere izan ziren, Donostian 1813an, esaterako, edo Urruñan, duela 275 urte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Yersinia pestis Egipton

Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.

Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude