Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria –nola ez– eremu ekonomikoan duena eta gizartearen alor ugaritan indarrez agertzen zaiguna, hezkuntzan bereziki. Hain da eremu horretan arrakastatsua, ezen ikastetxeen matrikulazio kanpainetan geroz eta gehiago agertzen den. Unibertsitateen kasuan, are handiagoa da ustezko nazioartekotzearen garrantzia. Antzekoa esan dezakegu digitalizazioa edo berrikuntza bezalako kontzeptuez.
Zergatik agertzen zaigu nazioartekotzea hain garrantzitsu, ekidin ezin, eztabaida ezin gisa? Eta, batez ere, zer ezkutatzen da kontzeptu horren atzean? Lehenik, kontuan izan behar dugu, nire ustez, eufemismo baten aurrean gaudela. Nazioartekotzea aipatzen denean, ez da nazioarteari irekita egoteaz eta mundu mailako joera, hizkuntza, kultura, politika eta abarretara gerturatzeaz aritzeko. Balio positiboak horiek guztiak, nola ez. Aitzitik, nazioartekotzea, errealitatean, ingelesez aritzearen sinonimo da, ia inork ez baitu buruan nazioartekotzea arabierarekin edo txinerarekin lotzea, hizkuntza gutxituak ez aipatzearren. Baina ingelestartze (edo estatubatuartze) prozesuak aipatu ordez, nazioartekotzea da saltzen dena.
Nazioartekotzea, errealitatean, ingelesez aritzearen sinonimo da, ia inork ez baitu buruan nazioartekotzea arabierarekin edo txinerarekin lotzea, hizkuntza gutxituak ez aipatzearren
Beraz, nire ustez bereizi beharrekoa dira ingelesaren afera, batetik, eta nazioartekotzea, bestetik. Izan ere, adibidez, gaur egun Batxilergo Internazionalaz hitz egiten da, ingelesez egindako Batxilergoaz hitz egin beharrean, zuzenago litzatekeenean. Ingelesaren afera horrek sakontzeko asko emango luke, baina bi ñabardura egitera mugatuko gara. Batetik, ezin da ukatu gaur egun ingelesa lingua franca nagusia dela, esparru gehienetan eta Mendebaldean behintzat. Hizkuntza garrantzitsua da, argi dago, eta hizkuntza gutxituon hiztunontzat ere aukera ugari ere badakartza, gure kasuan gaztelaniaren eta frantsesaren morrontzatik irteteko bidea ere izan daitekeelako.
Baina, beste alde batetik, ingelesari loturik azpimarratu behar dugu, gehienetan, norberarena ez den hizkuntza batean aritzeari buruz ari garela, horrek askotan kalitatean eta sakontasunean dakarren mugatzearekin. Azken kontu hori bereziki garrantzitsua da hezkuntza eremuan. Nolabait, problematizatu beharreko gaia iruditzen zait, eskoletan bereziki: zein irakasgai eskaintzen dira ingelesez, zergatik, zertarako? Egokia eta desiragarria al da derrigorrezko hezkuntzan Historia, adibidez, ingelesez ikastea? Zentzuzkoa da irakasle euskaldun batek ikasle euskaldunei Euskal Herriko historia ingelesez irakastea?
Nazioartekotzea, beraz, ez genuke besterik gabe ingelesarekin berdindu behar. Nazioartekotzeaz aritu nahi badugu, beste hizkuntza batzuk ere aipatu eta kontuan hartu beharko liratekeela uste dut, eufemismorik erabili gabe. Nazio ikuspegitik, Hego Euskal Herrian frantsesa lantzea ziur aski garrantzitsua izan beharko litzateke (eta gaztelania, mugaren beste aldean). Era berean, mundu mailan oso garrantzitsuak diren beste hizkuntza batzuk ere ez lirateke ahaztu behar, kontuan hartuta, gainera, hizkuntza horietako batzuk euskal herritar batzuen jatorrizko edo etxeko hizkuntzak ere badirela.
Nazioartekotzea, finean, ez dadila ingelesaren sinonimo izan; eta, hizkuntzaz harago, per se zerbait ona ere ez dela kontuan hartu dadila.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]