Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango Lekaroz herri txikian (289 biztanle, 2022an) Palacio de Arosteguia SL enpresak (Hilton multinazionalaren atala) makroproiektu urbanistiko bat egin nahi du. 228 txalet, hotel bat 129 gelarekin eta golf zelai bat. Horretarako 45 nekazaritza hektarearen birkalifikazioa lortu zuen eta obrak 2021ean, pandemia garaian, hasteko asmoa zuen. Proiektu horren alde agertu dira UPN, PSN eta Geroa Bai.
Antitesia: baztandar ugari agertu da proiektuaren aurka. Epaitegietan, Udalean, Mankomunitatean eta kalean. Pare bat erreferendumek (Lekarozen 2009an eta Baztanen 2016an) argi utzi dute bertoko herritarren borondatea eta iritzia. Baina 2021eko apirilean obrak hastear zirenean, zuhaitzen mozketak eta hondeamakinen lanak geldiarazteko desobedientzia zibila antolatu behar izan zuen Aroztak taldeak, ehunka lagun gazteekin batera. Eta obrak bertan behera gelditu ziren.
Euskal ekologismoaren eta beste herri mugimenduen erantzun bateratua inoiz baino beharrezkoagoa da. Aroztegia dugu adibidea
Sintesia: merkatu askatasuna eta estatuaren autoritatea desobeditzen eta errefusatzen direnean… errepresioa eta zigorrak dira botika arrunta. Eta ohikoa da buru batzuk bereiztea ere, kalteak ereduzko moduan ordaintzeko. Enpresak 43 milioi euroko kalte-ordaina exijitzen du eta Nafarroako Auzitegi Gorenak hogei urteko kartzela eta 56.000 euroko isuna eskatzen ditu zazpi auzipetuentzat.
Joan den otsailaren 1ean Iruñean egon ginenok mezu sendo bat jaso genuen: “Ez dira zazpi, herri bat gara”. Eta kalean milaka lagunen giza-gorputz-luze horrek ez zuen duda izpirik ematen: herri baten erantzun sendoa eta zuzena, enpresarentzat eta administrazioarentzat. Aspaldiko partez, ohikoak izan dira euskaldunon erantzun kolektibo anti-errepresiboak, gure aktibisten kontrako erasoen aurrean. Horrek herri bizidun egiten gaitu.
risi ekosozialaren garai gogorrean bizi gara eta estatu kapitalistaren eta merkatuaren kolpeak ez dira baretuko, aldiz, bizitzaren aurkako proiektu zerrenda handitzen ari da euren agenda nekropolitikoan, azken egitasmoak armagintzan eta energia nuklearrean (Zedarriak txostena).
Euskal ekologismoaren eta beste herri mugimenduen erantzun bateratua inoiz baino beharrezkoagoa da. Aroztegia dugu adibidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.
2020ko... [+]
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]