argia.eus
INPRIMATU
Antzinako hegaztien gidaliburua
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko otsailaren 12a
Argazkia: Kriegerkalle

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste aztarnategi  batzuetan ere aurkitu dituzte antzeko irudiak, esaterako, Ponpeian eta Alexandrian. Hau da, horrelako aviaria-k ohikoak ziren. Baina, Collectanea Philologica aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, Sevillako bilduma balio artistikoaz harago doa, eta Alexandro Mindokoaren edo Plinio Zaharraren ornitologia-tratatuetako deskribapenetatik oso gertu daude.