argia.eus
INPRIMATU
Vasagårdeko eguzki-harriak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko otsailaren 05
John Lee / Danimarkako museo nazionala

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko komunitate neolitikoetan kalte handiak eragin zituen, nahiz eta haiek ez zekiten zein zen bat-bateko klima-aldaketaren arrazoia.

Arkeologoek Antiquity aldizkarian jakinarazi dutenez, erupzioa eta harriak lotuta leudeke; eguzki itxurako grabatuak dituzten pieza horiek ofrenda moduan ehortzi zituzten beste objektu batzuekin batera, uzta onak eskatzeko eta erupzioak eragindako zorigaitzak uxatzeko.