Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko gobernuek euren industria-politikan norabide aktiboagoa hartzeko presioa jasan dutela, pandemiak, tentsio geopolitikoen gorakadak eta krisi klimatikoen ondorioz sortutako kezkak direla eta. Arazo horiek direla medio, gaur egungo edozein proposamen ekonomikok, arrakasta politikoa izateko, bi hitz horiek barneratuta izan behar ditu. Ekonomia ziurgabetasunaren aurrean, euskarri bilakatu da industria politika.
Definizioaren inguruan, badago funtsezkoa den agente bat: gobernua. Estatuaren parte hartzea ekonomian ere azpimarratzen dute, horren egitura edo norabidea aldatzeko. Oinarri horiek hartuta, akademikoek gobernantza barneratzen dute, hau da, aktore gehiagoren parte hartze aktiboa. Laburbilduz, industria politikak helburu du merkatuaren akatsak zuzentzea eta funtsezko sektoreetan ahaleginak koordinatzea. Produktibitatea, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago. Eta epe luzeko helburuak ditu, garapen iraunkorra eta gizarte-ongizatea barne.
Euskal Herrian, zenbait industria politika ditugu. Alde batetik, gobernu autonomikoek (EAEkoak eta Nafarroako Gobernuak) egindakoak. Euskal Herri Kontinentalean, aldiz, Frantziako eta Akitania Berriko industria politika orokorrek zuzentzen dute, berezko industria estrategiarik gabe. Horien gainetik, Europar Batasunean zehazten diren politikak gidaliburua dira. Agerikoa da ez dagoela Euskal Herri mailako politika bateraturik, horrek dakarren kontraesan eta bikoiztasunekin.
Galdera da ea posible den langile klasearen interesei erantzungo dien industria politika bat sortzea, baita industria gobernantza alternatiboa sustatuko duen langile politika bat ere
Definizioari berriro helduta, ezaugarri ohikoenak zirriborratuta, helburua langile klaseko ikuspuntutik kapitalismoa gainditzea bada, beharrezkoa da kontzeptua bera birpentsatzea. Gobernua (edo estatua) langileen interesen babeslea al da? Estatuaren erantzukizuna lana eta kapitalaren arteko bitartekariarena egitea da? Sakontasunez erantzuteko galderak dira, eztabaida pizten dutenak. Saihesbidea hartuko dut, langileriaren klase autonomiari helduta eta Internazionalaren leloa berreskuratuta: langileen emantzipazioa beren lana izan behar da.
Galdera da ea posible den langile klasearen interesei erantzungo dien industria politika bat sortzea, baita industria gobernantza alternatiboa sustatuko duen langile politika bat ere, kapitalismoa gainditzeko helburua duena. Ikuspegi horrek klase independentzia eskatzen du, baita gobernuaren eta botere ekonomiko nagusien benetako autonomia ere. Zentzu horretan, langile erakundeak diren ekonomia sozial eraldatzaileak eta erakunde sindikalen lanak berebiziko garrantzia dute.
Politika sindikalaren kasuan, aukera du industriaren langileen kontrolaren eta kudeaketaren alde egiteko. Noski, hitzarmen sozialeko sindikalismoa alde batera uztea eskatuko luke, helburuak lausotzen dituen hitzarmenean erori gabe.
Industria politika inklusiboago eta demokratikoago baterako mugimendu horrek erronka ugari ditu aurrez aurre, eta erronka horien artean nabarmentzen dira, batetik, ezarritako interesen erresistentzia eta, bestetik, ikuspegi horri eutsiko dion esparru teoriko eta praktiko sendo bat garatzeko beharra. Industria politikak zabaltzen diren garaian, bide autonomo hori lantzea erronka eta beharra da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]