Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat Eskoziako Goierrietara egin nuen bidaia bat gogorarazi dit. Lagun batzuekin kotxe bat alokatu, eta inor bizi ez dela dirudien lurretan barrena bidaiatu genuen. Inor bizi ez dela diruditen lurraldeak, itsaslabarrez ebakiak. Horrelako paisaia batean gertatzen da irakurri dudan azken eleberria ere, The colony (Kolonia) du izena, eta 1980ko hamarkadan oraindik gaeliko hiztun elebakarrak bizi ziren uharte batean dago kokatuta. Hori da, hain zuzen, eleberriaren gai nagusia.
Eta berriro ere nire gogora aspaldiko bidaia hura. Errepide estuz betetako bidaia, itsasoa, berde ederra, eta oso jende gutxi. Armada bat banintz, konkistarako lurra ezin hobea zela esango nuke. Terra nullius, basamortuak... horrela izendatu ohi dituzte kolonizatzaileek konkistaturiko lurrak. Baina, Jacint Verdaguer poeta katalanak esan zuen bezala, zuk desertua ikusten duzun lekuan, erladi bat mundu izan ohi da. Bidaia hartan Skye irlara iritsi ginen, Eskozian gaeliko gehien entzuten den lurraldera, eta hara joan nintzenean ez nintzen ezta ohartu ere egin beste hizkuntza bat hitz egiten zela; ohartu ere ez.
Europan aspalditik ari dira barne-kolonizazioari buruz, baita akademian ere (...) Baina Katalunian eta Euskal Herrian termino horien inguruan tabu modukoa dagoela iruditzen zait
Gai horri buruzko arazo kulturalei buruzko beste liburu bat ere irakurtzen ari naiz egunotan, doktoretza tesi bat. Honela dio egileak: “Gure lurraldea ez da paisaia bat soilik, baizik eta sakonki populatutako eta historiaz betetako leku bat. Gure diskurtsoaren zati integrala da, eta hortik abiatuta ulertzen dugu mundua”. Honela jarraitzen du: “Hamalau ginen nire ikasturtean (1980ko hamarkadan): zortzi mutil eta sei neska. Gehienak nekazari familiakoak ginen. Gutako 11k bagenuen gaelikoz hitz egiten zuen guraso bat behintzat; bosten kasuan bi ziren gaelikoz zekiten gurasoak. Baina nire ikasgelan gaelikoz aise hitz egin zezakeen neskato bakarra zegoen, nahiz eta ez dudan gogoratzen hari gaelikoz inoiz hitz egiten entzun nionik; eta ziur nago gaur ez duela hitz egiten. Egia esan, ikasgelan beste inork ez zuen jariotasunez hitz egiten, nahiz eta hainbatek, ordutik, heldu gisa lortu duten. Gaelikoa ikasgelan ikasten zuten, kanpoko zapatak aldatzen zituzten gelan sartzeko”. Hau da, gaelikoa ikasten zuten oinetakoz betetako gela hotz batean. “Duela gutxi, leku hotz horretako egun bateko oroitzapena gogoratu nuen. Irakaslea alferrik zebilela iruditu zitzaidan: zer eta gaelikoa irakatsi, gurasoek etxean gaelikoz ez egitea erabaki zuten haur belaunaldi bati?”. Ezagun egin zaizue? Ez ote dira gauza bera pentsatzen ari neska-mutil asko herri honetan, une honetan?
Tesiak An analysis of the Highlands and Islands of Scotland as a site of colonisation (Eskoziako Goierriak eta irlak kolonizazio toki gisa, analisi bat) du izena. Izan ere, Europan aspalditik ari dira barne-kolonizazioari buruz, baita akademian ere. Adibidez, 1972an Bertseko Gutuna sinatu zuten Europako estatu gabeko hainbat herrik, eta 1973an Sergio Salvik Le nazioni proibite: Guida a dieci colonie interne dell'Europa occidentale (Nazio debekatuak: Mendebaldeko Europako hamar barne koloniari buruzko gida). Azken urte hauetan, diskurtso horiek dekolonialismoak eskaintzen dizkigun tresna epistemologikoei esker berreskuratu dira. Horri buruz pentsatzen duten adituak, akademikoak, dibulgatzaileak aurkituko dituzu Kanaria uharteetan, Andaluzian, Extremaduran, Valentzian, Galizian... Baina Katalunian eta Euskal Herrian termino horien inguruan tabu modukoa dagoela iruditzen zait, eta ez dakit zergatik... zuei bururatzen zaizue zergatik?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]