Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak. Jazz piano bat eta motozerra bat atzetik. Kendrick Lamarren To Pimp a Butterfly gogoan. Bere izenarekin identifikatzen ez den Olaia ohatzetik ezin jaiki. Antsietatea, arrakastaren ajea, dolua, gaixotasun mentalak, lagunen minak eta ezinak...
Asko, baina asko-asko, du esateko Olaiak pasatakoak pasata: “Ezin dut nire mobida kontatu zerbait izugarria balitz bezala, humanoa den deus ere etzaidalako izugarriegia iruditzen eta, gainera: erresistentzia gehiegi ditut”.
“Inziarteren kanta guztiak dira sinesgarriak, eta hori da kanta bati eska dakiokeen behinena”, idatzi nuen azken diskoarekin. Hemen, sinesgarriak ez ezik, tripak erretzeko modukoak dira esaldi bat bai eta bestea ere bai. Eskertzekoa da hain gutxi esaten den garaiotan.
Gehiago bilduko nituzke, baina espazioak hau ematen du: “Zenbat zor dut honengatik? Pagatzen nabil. Zure aldarea okupatzeagatik, pagatzen nabil”. “Urrun sentitzen naiz gizakiek egiten dituzten gauza gehiegirengandik. Iruditzen zait direla izaki pila bat eskapo. Baina nola ez da izanen normala eta zilegi”. “Kazetariak ez dira zure lagunak”. “Okertu egin zait bizkarra aurkezten naizelako beti txikia”. “Garaikidea da egiten duzuna baina ez du iraunen”. “Aurikularrekin mendira, desorekatuak gaude-ta. Pentsatzen zenbateraino den zilegi artearen izenean metaforizatzea dena, dena, dena” —eta nik hemen Chill Mafiari keinua ikusten diot—.
Olaia bere burua sendatzeaz dabil, baina badabil ere sormenak terapia baina pixka bat gehiagorako balio dezakeela aldarrikatzen: “Mintzatuko naiz gero edertasunaz ere, baina haserre hauek okupatu behar dute okupatu beharrekoa”.
Amets Arangurenen audio bat dago erdian, eta ez alferrik: “Ondo legoke jakitea zein materialekin eraiki zenuen garai hartatik hona ekarri zaituen haria”. Indiferentzia, apatia, esperantza edo insistentzia aipatzen ditu. Zeren, “hainbeste zalantzaren artean, tarteka, erantzunak izatea ere komeni da”.
Olaia Inziartek kantatuko du batzuetan bere azken kanta balitz bezala. Baina ez da izango. Asmatuko duelako sendatzen eta sendabidea eskaintzen; eta bere izenarekin berradiskidetzen.
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]