Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

  • Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak, hirigintzak, klasismoak eta borroka kolektiboek. Hamaika urteren ondoren, irakaspen bat: oroitzeak etorkizuna iragartzeko balio lezake, baita zure auzoan ere.

Gamonaleko auzotarren elkarretaratzea Vitoria kalean, 2014ko urtarrilean, matxinadak eztanda egin zuenean.  Argazkia: Wikipedia
Gamonaleko auzotarren elkarretaratzea Vitoria kalean, 2014ko urtarrilean, matxinadak eztanda egin zuenean. Argazkia: Wikipedia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gauza guztiak arrazoiren batengatik gertatzen dira. Begi bistakoa dirudien esaldi ezagun hori irakurri dugu Gamonal. En el eco de una mismo recuerdo komiki liburuan (Gamonal. Oroitzapen beraren oihartzunean.La Oveja Roja, 2021), eta  badu bere mamia, Gamonalen ere zerbaitengatik lehertu baitziren istiluak 2014ko urtarrilaren 10 hartan, PPren esku zegoen Burgosko Udala bulebar garesti bat egiten tematu zenean.

Krisi ekonomikoak gogor jotzen zuen oraindik, eta askorentzat milioika euroko proiektu hori diru-xahutze hutsa zen, zerbitzu publikoak eskas ziren tokian. Hainbat egunez, auzotarrak hondeamakinen aurrean jarri ziren, banketxeak eraso zituzten, edukiontziei su eman, eta poliziek 46 lagun atxilotu zituzten. Azkenean, bulebarra ez zuten egin. Askok orduan ikasi genuen komuneroen Gaztela urruneko auzo haren izena, eta garaipen hark inspiratuta zabaldu ziren beste borroka batzuk, Gamonal efektua deiturikoagatik.  

2014ko istiluen epizentroa izan zen Gamonaleko Vitoria kalea honako itxura du gaur egun. Etxebizitza bloke handiek, bi hormatzar bailiran, auzoa ixten dute kalearen luze osoan.

2025: aparkalekuak kezka iturri

Gaur Gamonalera hurbiltzen denak ez du sumatuko duela hamaika urteko iraultza txiki haren ageriko ondoriorik. Protesten epizentro izan zen Vitoria kale luzean autobus publikoak harantz-honantz dabiltza Gabonetako led argien azpian, auzoko asanbladak egiten ziren kultur etxean umore errazeko monologoak entzungo dituzu, eta Burgosko liburu dendetan galdetzen baduzu, “ah bai, Gamonaleko hori...”, erantzungo dizu liburuzainak, aipatzea tabua balitz bezala.

Gamonalek jarraitzen du klixe askoren iturri izaten Burgosko herritarrentzat. Irudian, Espoloiaren pasealeku dotorea; aldiriak urrun geratzen dira. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

Baina sakoneko arazoak hor jarraitzen du, eta adibidez, altueran egin nahi duten aparkaleku handi bat da orain auzotarren kezka iturri nagusienetakoa. Zientoka auto kabituko liratekeen hainbat solairutako eraikin zatar bat egitea ez zaie ideia ona iruditzen, ez trafikoarentzat, ez diru-kutxa publikoarentzat, ezta osasunarentzat ere. Beste borroka bat ernetzen ari da Gamonalen, bat gehiago bere historian zehar.

Izan ere, auzoaren historiatik asko ikasi daiteke. Gamonal komikia Maria de la Fuente marrazkilariak eta Sergio Izquierdo historialariak egin dute, eta 2014ko protestez harago, gamonaldarren nortasuna nola ondu den erakusten du, egiazko testigantzetan oinarrituta. Hala, ikusiko dugu Euskal Herrian antzeko ezaugarriak dituzten beste hainbat eta hainbat auzo obreroren bilakaera ez dela oso desberdina izan.

Goldetik desertatu, fabrikan sartzeko

Gamonal izena gamon edo anbulo landaretik dator, garai batean erruz hazten baitzen Río Pico errekak ureztatutako zelai horietan, ganaduaren bazkarako. Erdi Aroan, Gamonal ostatu ugari zituen herri garrantzitsua zen, Santiago bidearen erdian baitzegoen. Auzoan oraindik mantentzen dira hori gogoratzen duten ohiturak, titos deituriko lekaleak banatzen diren festa, esaterako. Baina XIX. mendetik aurrera Burgosek beretzako hartu nahi izan zituen lur baliotsu horiek, hiriaren zabalkunderako “erreserba” bezala. Anexioa ofizialki 1955ean egin zuten agintari frankistek eta hortik gutxira Polo Industrial bat eraikitzeko aukeratu zuten, enpresak pizgarriekin dopatuta. Orduan, probintziako herrietako nekazarien exodoa hasi zen.

Burgosek 1955ean anexionatu zuen Gamonal, bere hirigintza garapenerako "erreserba" moduan. Irudian, Burgosko ikuspegi orokorra, katedral gotiko famatua lehen planoan dela. Argazia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

“Segituan konturatu ginen irentsi gintuzten fabrika zerri hauetaz aparte, hemen dena gure herrian bezala zela –azaltzen du Gamonalera migratu zuen pertsona horietako batek komikian–. Goldetik desertatu genuen zementuzko blokeetan sartu eta bizitza nazkagarri osoan lanean jarraitzeko”. Gaur egun ere toki askotan gertatzen den prozesu bera da: milaka migratzailek sorterria uzten dute etorkizun hobe baten bila, baina berehala ulertzen dute paradisu hori ez dela esan ziotena bezalakoa.

Zeukaten guztia galdu eta atzean utzi beharrak erabat markatu zuen bizilagun berrien izaera. Gamonal, egun batetik bestera Espainiako Estatuko dentsitate handienetako auzunea izatera pasa zen –orain, 60.000 biztanlerekin, Burgos hiriburuko populazioaren herena hartzen du–. Eraikuntza enpresei poltsikoa berotzeko, adreiluzko eta porlanezko etxebizitza-bloke erraldoi ugari jaso ziren, zentzurik gabe ordenatuta eta ekipamendu edo zerbitzurik apenas zeukatela. Hori izan zen geroko borroken ernamuinetako bat, hirigintzak ere gauza asko esplikatu baititzake.

Gamonal zaharraren argazki bat, oraindik etxebizitza blokeek irentsi gabe zutenean.

Gamonaldik Gernikara bonbaz kargatuta

Gamonali buruz galdetu diogun liburuzainak ez digu askorik kontatu, baina erreferentzia bat eman digu sikiera: auzoko gaietan aditua den Vicente Vivancosek idatzi berri duen La militarización de Gamonal (Gamonalen militarizazioa. Incobi, 2023) liburuarena. Burgos apaiz eta militarren hiria dela uste duenak, irakurri beharko luke, gari alea lastotik bereizteko.

Zeukaten guztia galdu eta atzean utzi beharrak erabat markatu zuen bizilagun berrien izaera. Gamonal, egun batetik bestera Espainiako Estatuko dentsitate handienetako auzunea izatera pasa zen

XIX. mende amaieratik militarrek begiz jota zuten Gamonal, eta hango lur batzuk bereganatu zituzten, ur edangarriaren truke tiro-zelaia jarri asmoz. Geroago aerodromo bat eraiki zuten, Espainiako bakanetakoa zena. Gerra garaian Francisco Franco, Emilio Mola eta beste buruzagi faxista askoren joan-etorrien eszenatoki bihurtu zen toki hura, herritarrak lekuko isil zituztela. Handik atera ziren 1937ko apirilaren 26an Gernika erraustu zuten Kondor Legioko hegazkinak, bonbaz kargatuta. Baina Gamonaleko herritarrek ere jasan zuten eskarmentua frankisten eskutik, herriko maisu bakarra fusilatu egin baitzuten.

Gerra amaitzean, Juan Yagüe jeneralaren aginduz militarrek lur gehiago okupatu zituzten: “Edo lagapenean eman edo desjabetu, ez zieten beste aukerarik utzi, zer egingo zuten? Militarrek musu-truk lortu zituzten lur horiek”, azaltzen du Vivancosek. Horrela, pixkanaka, kuartelez inguratutako eta militarizaturiko herriak, gaur egungo auzoa dena izaten amaitu zuen. Inbutu urbano itogarri horretan, Gamonalen irteera bakarra Vitoria kalea da, antigoaleko  N-1 errepidea, eta muga fisikoak muga sozial itzela ere sortzen du.

Klasismoa eta klase borroka

José Medina eta Marcos Erro auzotarrek Gamonal. La historia desde abajo (Gamonal. Historia behealdetik. Traficantes de Sueños, 2017) liburua idatzi dute, eta sarean ikusgai dagoen aurkezpenean oso ondo azaltzen dute batzuen lotsa eta gutxiespen sentsazioa norainokoa den: “Elkarrizketatu batek esaten zigun Eguberritako argiak ere itsusiagoak direla Gamonalen”. Txandalaren eta txiste gaiztoen barrioa da oraindik kapitaleko askorentzat... Izan ere, zaborra biltzeko kamioiari “Gamonaleko autobusa” deitzea zer da, klasismoa ez bada?

Langile klasea bizi den auzoetan, aldiz, elkar ulertzen dira: bizitza errealeko eguneroko arazoak sufritzen dituztenen lengoaia hitz egiten dute. Hala irakurri dugu Gamonal komikiaren hitzaurrean. Gamonalen zaila baita oso aurrera egitea, eta hori ondo ikasi dute auzotarrek. Komikian erlojugile anarkista baten ahotik entzungo dugun bezala, “hemen ez dago ez dotaziorik, ez espazio berderik, ezta institutu bakar bat ere, peleatzen lortu ez denik”. 1980an autobusetako tiketen prezioak, 2005ean lurrazpiko aparkaleku bat... Beti egon da kalera ateratzeko motiboren bat. Eta 2014ko bulebarraren kontrako protestetan M15 mugimenduak paper garrantzitsua jokatu zuen arren, aurrekari horiek gabe ezin da ulertu txanparta hark piztu zuen sua.

Hamarkada bakoitzean ziklikoki sortu dira gatazkak; eskuinean, 1980ko hamarkadako irudi bat. Argazkia: Diario de Vurgos

Blokeen arteko harrotasuna

Abenduan hotz da Burgosen, eta Arlazón-Gamonal 01 autobus lineak zuzen-zuzen eraman gaitu auzoraino, baina geltoki batean ez da gelditu, eta horrek emakume baten haserrea piztu du. 2014tik egindako memoria ariketak nolabaiteko ahalduntze bat ere ekarri du bizilagunen artean, etxebizitza-blokeen artean bizitzearen harrotasuna. Horrelako zenbat ote Euskal Herriko hiri eta herrietako aldirietan?

Zentro Sozial Berreskuratuaren hormetan muralak, tartean Pablo Picassoren 'Gernika' obraren irudia. Argzkia: Diario de Vurgos.

Garai bateko Ateneo Popularraren lekukoa Zentro Sozial Berreskuratuak (CSR) hartu du orain Gamonalen. Mural ikusgarriekin apaindutako eraikin okupatutik bota nahi ditu Caja de Burgos banku-fundazioak, baina ez dute lortu oraingoz. Kartel bat zintzilik dago deialdi honekin: urtarrilaren 16an elkarretaratzea Plaza Nagusian, altuerako aparkalekuaren aurka. Hau irakurtzen duzunerako igarota egongo da, baina orain asma dezakezu zein izango den auzo borrokalari honen historia irudikatuko duen hurrengo kapitulua.


ASTEKARIA
2025eko urtarrilaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Iruña-Veleiako aztarnategia ‘hondeatzaileaz ez suntsitzeko’ manifestaziora deitu dute

Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude