Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera geratu zen kontzertu bat baizik. Trukean, Belakok bi aldiz jo zuen. Ez zidan grazia apurrik egin. Eta urte batzuk beranduago hemen nago, haiei buruz hainbat gauza esateko ditudalako, Zentralen Anarirekin batera abiatu duten biraren harira. Haiek ikustera joan naiz: bada aldaketarik.
Anarik berotu du giroa aurrena. Sarriegi esan dugu musika melankolikoarena (eta beste gauza gore-ago batzuk ere bai), baina beste rollo bat da azken diskoa, eta are, zoragarri defendatu du jendaurrean. Gero jarriko ditugu sutan kristalezko dorreak esanda amaitu du, eta etorri dira mungiarrak.
Urduri direla eta hori badela seinale ona, Josu Ximunek. Eta nik Belakoren zuzenekoaz esanen ditudanak: brutala da hasiera, tarteko bertsioren bat dago, momentu batean argi teknikariak erabaki zuen LGTBIQ-ko T eta I hizkiak G-arenak balira bezala irudikatzea [fabula argitsu bat, garai ilun batentzat], eta amaiera ere (ez kolaboa bakarrik) brutala da. Deus ex machina zoragarria izan zen. Espektatibak altu genituen kantua aste osoa buklean entzuten aritu ostean. Eta bete zituzten, ongi bete ere.
Maketa lehiaketa irabazi zutenetik, ibili dira han eta hemen. Baina gehiago han. Ezta? Ez dakit, irudipena dut azken urteetan, Plastic drama (2020) hartatik, gero eta gehiago ari direla Euskal Herriko zirkuituetan mugitzen. Bitxia iruditzen zait fenomenoa. Nola ikusi ahal izan ditugun estatuko jaialdi eta aretoetan, kartelburu, eta hemen ez genituen baloratzen edo ez zuten topatzen lekurik haiek. Eta, egun, talde gaztetxero/txosnero horren barruan sartzen direla esatea ez da irristakada handi bat. Ez ditut ezagutzen ez taldekideak ez arrazoiak, baina kanpotik ikusita behintzat, halako sentsazioa ematen du: haiek atzera begiratu dute Euskal Herrira, eta guk, erantzun. Horren adibide argia izan daiteke, era berean, Anarirekin egindako kantatzarra. Baina tira, hauek guztiak I Ese Ak dituen burutazioak baino ez dira.
Hau idatzi dudan egunean Bilbon eta Donostian ez da geratzen sarrerarik bira txiki honetarako. Baina, ahal duzuela, ba hori: segi hauena ikustera.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.