argia.eus
INPRIMATU
Idazketa alfabetiko zaharrena?
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko abenduaren 05
Argazkia: Johns Hopkins unibertsitatea
Argazkia: Johns Hopkins unibertsitatea

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta orain arte uste zuten idazketa alfabetikoa 500 urte geroago asmatu zela Egipton edo inguruetan. Idazketa modu zaharragoak (hieroglifikoa, kuneiformea...) ikasteko oso zailak ziren eta idazketa alfabetikoak ezagutza askoz jende gehiagorengana hurbiltzeko bidea zabaldu zuen.

Hipotesia egiaztatuz gero, komunikazioaren teknologiaren mugarri hori askoz lehenago garatu zela baieztatuko litzateke.