Sorginen lurra

PAULA ESTÉVEZ

2024ko azaroaren 27an

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta horretarako oso erabilgarria da zapaltzaileari erosotasuna eskaintzea. Horretarako, adibidez, aukera bat izan liteke zapaltzaileak zure okertasunaz dituen susmoak eta aurreiritziak konfirmatzea. Zutaz dituen susmoak zuzenak direla ikusteak zapaltzailearen kontzientziari atsegina emango dio.

Komenigarria da zapaltzailearen alderdian dagoen jende zuzenbidezale guztiari bide onetik doazela baieztatzea, hau da, hobe jende horri onartu zapalduak hobeto daudela zapaltzaileen kontrolpean eta agindupean, kontrolpe eta agindupetik kanpo baino. Imajinatu bestela zein gogorra izango litzatekeen beraientzat herri edo giza talde hartako jendea eurak adinakoa dela pentsatu beharrean balira, eurak bezain ahulak, indartsuak, korapilatsuak, alaiak, hain azkarrak, tontoak, onak, edota gaiztoak. Zapaldu horiek beraiek bezain jende kapaza direla, parekoak… hori pentsatuz bizi beharra ez da erraza.

Lasaiago daude han bizi den norbaitek, edo talde horretako norbaitek, okerkeria susmoak konfirmatzen dizkionean. Leku askotan dauzkagu horri buruzko adibideak, baita oso gertu ere. Badira euskaldunak, katalanak, eta abar, espainiarrei baieztatzen dietenak beren herriak okerragoak, atzeratuagoak, itxiagoak, kontserbadoreagoak direla eta, azken batean, Espainiaren kontrolpean hobeto daudela. Duela gutxi, aldizkari zaharrak irakurtzen ari nintzela, horren adibide paradigmatiko bat aurkitu nuen. 1911ko abenduaren 7an, Nuevo Mundo aldizkari madrildarrean, Luis Olariaga gasteiztarrak Tierra de Brujas (Sorginen lurra) izeneko artikulua idatzi zuen.

Badira euskaldunak, katalanak, eta abar, espainiarrei baieztatzen dietenak beren herriak okerragoak direla eta Espainiaren kontrolpean hobeto daudela

Zuek ez duzue nire lurralde barbaroa ikusi (...). Han, arratsaldean, argia itzaltzen denean, itxura betiluna eta barnera bildutakoa hartzen dute. Eta elurrak misteriozko tulekin babesten ditu. Ordu horretan, atso zahar-zaharren kontseilariek diotenez, antzinako harkaitz haietatik sorgin miragarriek jauzi egiten zuten. Eta zergatik ez dute ba, oraindik, saltoka jarraituko? Ez al dute izugarrikeriazko mito horiek nire lurra beldurtzen jarraitu behar? Ongi esana dago zientziak fantasiari galga jarri diola, noski. Baina nire lurralde hartan ez. Zoazte beren haitzarteetan barrena sigi-saga. Ikusiko duzue.

Ikusiko duzue bizitza tristeago hura, pobreago eta itzalez beteago hura. Ogi gutxi eta eskolarik ez dutenak bizi dira, mendien isurialdeetan eskegitako etxola bakartietan sartuta. Eta esperantzatzat  txaparroen artean habia egindako kanposantu bat (...). Bizitza enigma fantastiko eta izugarria da haientzat. Ikusten dituzte mendiak, itsasoak, uholdeak, zeruak, ekaitzak, heriotza... eta ez dakite zer esan nahi duten, eta beldurtu egiten dira. (...) Horrela jaiotzen dira sorginen buruetan, horrela jaio dira, horrela jaioko dira. (...) Espiritu landugabea, espiritu mitologikoa, espiritu txikia.

Gure Luis gasteiztar hori bezalako jende asko dago oraindik. Normala ere bada, nork nahi du zapalduen parte izan? Batez ere, bandoz aldatzea hain erraza denean... aski da artikulu bat idaztea, Madrilen daukazun afari hartan susmoak berrestea, aski da hizkuntzaz aldatzea, eta historia eta markoak inoiz existitu ez den sorgin lurraren gainean eraikitzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude