BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen Mendebaldearekin.
BRICS+ ez da merkataritza bloke bat, baizik eta lankidetza ekonomikoa bultzatu eta Mendebaldeko hegemonia finantzarioari alternatibak sortzeko klub bat. Hortik abiatuta beraien emantzipazio politiko, sozial eta kulturala bultzatu nahi dituzte, herrialde bakoitzaren soberania errespetatuta. Aurten taldeak 200 bilera inguru izan ditu hainbat gai sektorialetan elkarlana sustatzeko, besteak beste, lankidetza akademikoa bultzatzeko, itsas azpiko kableak jartzeko, TV Brics telebista proiektua sendotzeko edota V. BRICS jokoak antolatzeko.
Urriaren 22 eta 24 artean BRICS+en XVI. goi bilera egin da Kazan-en, Errusian. 2024ko urtarrilean gauzaturiko zabalkundearen ondoren lehenengoa izan da bederatzi herrialderekin. Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika osatzen zuten taldeari beste lau kide batu zaizkio: Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Etiopia eta Iran. Saudi Arabiak oraindik ez du baietzik eman, eta hanka bat kanpoan eta bestea barruan mantendu ditu. Horregatik, AEBetako estatu idazkari Antony Blinken-ek urriaren 23an Saudi Arabia bisitatu zuen, herrialde horretako Erregea Kazanera joan ez zedin. Ondorioz, Saudi Arabiak Errusiara bere kanpo harremanetarako ministroa bidali zuen.
BRICS+ ez da merkataritza bloke bat, baizik lankidetza ekonomikoa bultzatu eta Mendebaldeko hegemonia finantzarioari alternatibak sortzeko klub bat
Goi bileran 37 herrialdek eta NBEko Antonio Guterres idazkari orokorrak parte hartu zuten. Halere, Saudi Arabiari AEBek egin zioten antzeko jokaldia egin zion Europako Batasunak Serbiari. Izan ere, Europako Batzordeko buru Ursula von der Leyen-i okurritu zitzaion urriaren 24an egun ona zela Belgrad hiriburua bisitatzeko eta Serbiako presidentearekin hitz egiteko Balkanetako herrialdea EBn sartzeko bideari buruz. Bestela, gainontzeko herrialde ia guztiek beraien presidente edo gobernuburuak bidali zituzten espero bezala. Salbuespenetako bat Brasil izan zen, Kanpo Harremanetarako ministroa bidali zuen, Lulak bi egun lehenago burmuineko hemorragia txiki bat izan zuelako.
BRICS+ek aurten zabalkunderik ez egitea lehenetsi du, talde berriaren gobernantza antolatu eta trinkotu behar duelako. Izan ere, lan-taldearen funtzionamendua desberdinen arteko (hizkuntza, erlijio, ikuskera politiko, historia…) kontsentsuan oinarritzen da. Bileran gutxi gorabehera 5.000 milioi pertsona ordezkatzen zituzten gobernuek parte hartu zuten. Horregatik, zabalkunde berriak egon bitartean, herrialde bazkide elkartuen figura martxan jarri dute. Hamahiru herrialde gonbidatu dituzte bazkide elkartu izateko: Aljeria, Bielorrusia, Bolivia, Kuba, Indonesia, Kazakhstan, Malaysia, Nigeria, Thailandia, Turkia, Uganda, Uzbekistan eta Vietnam. Zerrendan Venezuela egoteko adostasuna zegoen, baina azkenean kanpoan gelditu da, Brasilek blokeatu duelako.
Halere, goi bilera horren emaitzarik garrantzitsuena izan da BRICS Clear sortzea, likidazio- eta konpentsazio-sistema bat, bai BRICS barneko merkataritzarako, bai BRICSen eta herrialde elkartuen arteko merkataritzarako. Sistema berriak moneta nazionalak erabiltzea lehenetsiko du, eta SWIFT sistemaren alternatiba bat bilakatuko da. Elementu horrekin batera, merkataritzarako aseguru-konpainia bat sortuko dute, BRICS (Re) Insurance Company. Horrek guztiak dolarraren hegemonia higatzen jarraituko du, poliki baina etenik gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu: