Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada erromatarren arrastoei buruzko datuetan oinarritu dira, eta Afrika Prokontsularra probintziaren erromanizazioa aztertu dute nagusiki, hau da, egungo Tunisiaren erromanizazioa.
Azpiegitura horien hedapenaren bidez, erromatarrek kulturalki, sozialki, militarki eta ekonomikoki izan zuten eragina aztertzea dute helburu. Ñabardurak ñabardura, Afrika iparraldeko erromanizazioa "epidemia baten moduan" hedatu zela adierazi dute.