Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!
Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen, hango txori, uso, usapal, triku, azeri, basurde... elikatuz. Trobadore fina, apala eta langilea, kantatzen zekiena nekazariei eta artzainei sentimenduz eta bizipen propiotik inork ez bezala bertsotan, bizitza bere eguzki eta ekaitz, ote eta goroldio. Auskalo zenbat topada egin zituen (bi laukote nor baino nor, bi biolin eta bi gitarra normalean, zaletuak musikaren erritmora dantzan zirela) egunsentira arte, garaiko trobadorerik entzutetsuenekin. Palomas (Xichú eskualdea) izeneko komunitatean bizi zen Leonila Oviedo bikotekide eta seme-alabekin. “El Huapango Arribeño” deritzona da, Xichú mendizerran, Queretaron eta Potosi erdigunean gehienbat, gauzatzen dutena troberoek, eta berak, natural lotzen zuen menditar nekazari izatea eta huapangoa. Aitak abereak larratzeko agindu eta, egun batez, aginduei ez entzuna eginda, eskolara joan omen zen hiru orduz eta bokalak ikasi omen zituen. Gainerakoa, eta ez gutxi, bizitzaren unibertsitatean.
Aitak abereak larratzeko agindu eta, egun batez, aginduei ez entzuna eginda, eskolara joan omen zen hiru orduz eta bokalak ikasi omen zituen
Bera zen bezalakoxea, umila, benetakoa eta bertakoa. AEBetara zihoazen mexikarrei honela kantatzen zien: bai, bazoazte handitasunaren bila, urrea irabaztera, auskalo itzuliko zareten. Han esku zabalik hartuko zaituztete, nork landuko du bada lurra? Nork ereingo frijoleak, artoa...? Lurrak emandakoa jatekotan, mexikarren beharra dute!
Hitzaldi batean bere ibilerak kontatu zizkigun, egunean laurogeitaka kilometro egin zituela askotan, 19 urte zituela aitak erositako gitarra harekin. Begiak lausotzen zitzaizkion garai eta egoera hura birgogoratzean. Hala kontatu zigun, topada batetik bueltan mendi-bideetan zetozela, gose eta egarri, borda batean ezer jatekorik edo ba ote zuen galdetu omen zioten etxekoandre bati, eta hala zeozer jan eta gero, eskertze aldera, kantatzen hasi omen ziren. Konturatzerako negarrez ari zen emakumezkoa, eta malko haien zergatia jakin nahirik, beregana hurbildu zenean hala erantzun omen zion: hemen ikusten duzu zertatik eta nola bizi garen eta astero feriara barazkiak hartuta joaten naiz haiekin diru pixka bat atera eta etxean behar dudana erosi ahal izateko. Astoarekin egin izan dut joan-etorria, baina joan zen hilean akabatu zen eta zu kantuan hasi zarenean, astoaren arrantza gogorarazi didazu! Barre egiten bazekien, baita bere buruari ere!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]