Jokabide politikoan ideologiak duen garrantziaren jakitun, arreta berezia jarri behar genioke euskaldunok geure ideologiaren gaiari, kokaleku ideologiko zehatz baten markoan erabakitzen delako beti zer egin, zer ez, nola, norekin, noren kontra, eta abar. Jokoan duguna hain funtsezkoa izanik, eta gure artean menderatzaileen aldeko ideologia barreiatzeko ezarria dagoen makinaria mediatiko guztia ezagututa, oso kontuz ibili beharko genuke, gu tontotzea eta itsutzea delako beren arrakastaren baldintzetako bat, ez ahaztu.
Euskaldunon ideologiaren oinarrian, pairatzen dugun gatazkaren irakurketa egokiak egon behar luke, eta horretan, noski, funtsezko funtzioa dauka terminologia ongi erabiltzeak. Gertatzen zaiguna nola izendatzen dugun gure mundu ikuskeraren sintoma da, baina horrez gain, mundu ikuskera horren konfigurazioan berean eragiten du, zentzu zirkularrean.
Begira zer ezberdina den, adibidez, gurea estaturik gabeko nazioa dela esatea, edo geure burua estatu okupatu baten gisa aurkeztea. Lehenak, Espainia eta Frantzia barneko arazo gisa planteatzen du afera, eta nahia edo pretentsioaren mailan kokatzen du. Bigarrenak, ordea, nazioarte mailako kualifikazioa ematen dio auziari, desjabetua izan den baina jabetza errekuperatu nahi duenaren tokian jarriz Euskal Herria. A zer ezberdina, ezta?
Ildo beretik, ez da gauza bera 1936koari Gerra Zibila deitzea, edo guretzat izan zen konkista-gerra gisa izendatzea. Eta aldea dago, era berean, nazionalista/ez-nazionalista dikotomia faltsua onartzearen, eta beharko lukeen espainol-frantses/euskaldun-aren artean. Zer esanik ez, ezin da konparatu hemen indarrean dugun erregimenari demokrazia deitzea –defizitarioa, baina demokrazia–, mozorrotutako inperialismoa esatearekin.
'Gaztelera' hitza erabiltzen dute, euskarari espainol hizkuntza izatearen ohorea emateagatik
Oraingoan, hain hedatuta dagoen gaztelania hitzaren erabilerari heldu nahi nioke, gure kokaleku ideologiko okerraren adierazgarri delako, eta hizkuntzaren aferari egoki heltzeko gure argitasuna bereziki eragozten duelako. Espainiako hizkuntzari espainola deitu behar zaio, eta ez gaztelera, horretarako arrazoia espainolek berek ematen digute, gainera, beren hizkuntzari gaztelera deitzea justifikatzeko darabilten argudiaketarekin berarekin. Espainiar hizkuntza diren guztien artean –euskara, galegoa eta katalana hor sartuta, bistan denez– ez dela bakar bat besteen gainean hobetsi behar, besteak gutxiestea litzatekeelako. Hau da, gaztelera erabiltzen dute, euskarari espainol hizkuntza izatearen ohorea emateagatik. Arrazoi gehiago behar ote duzue?
Gaztelera, noski, inperioaren lurraldeko barne kontsumorako baino erabiltzen ez duten terminoa da, kanpora begira espainol izendatzen dutelako beti, logikoa den bezala. Hiztegietan oso ongi ikusten da hori, gaztelera-euskara jartzen dute, edo gaztelera-katalana, baina sekula ez gaztelera-ingelesa, espainol-ingelesa baizik. Espainol-euskara esatea, euskara espainola ez dela onartzea bezala litzateke, eta hori ez zaie komeni, gure mendekotasuna bilatzen duen ideologia horren kontra bailihoake.
Hemengo abertzaleek gaztelera hitza erabili nahi izatearen arrazoiak ulertu egin daitezke, alde humano batetik bederen, ulergarria delako inperio baten hizkuntzan mintzo zarela onartu nahi ez izatea. Gaztelera hitzarekin kontua goxatu egiten da, gure mendeko-kolonizatu izaera minimizatu egiten delako, eta kamuflatu. Baina, ez al genuke, hain zuzen ere horregatik, ohitura hori behingoz aldatu behar?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]