Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna. Isiltasun-itun horrek, "anaidia" edo "korporatibismo" maskulinoak, erasotzaileak babesten dituelako eta indarkeria matxista normalizatzen duen sistema heteropatriarkala betikotzen duelako. Itun hori haustea, hortaz, funtsezkoa da indarkeria matxista desagerrarazteko eta gizarte bidezkoagoa (eta feminista) eraikitzeko.

Gizonon anaidia emakumeen edo disidentzia sexualen aurkako indarkeriazko ekintzak egiten dituztenentzako babeslekua da, haien lagunak leialtasunaren izenean isilduko direla bermatzen baitu. Pélicoten kasuan, bortxaketetan parte hartu nahi izan ez zuen gizonen komunitateak nahiago izan zituen erasotzaileak babestu, anaidiari uko egin baino. Beraz, isiltasun hori ez da neutrala, erasotzaileen boterea indartzen eta betikotzen duen konplizitate aktiboa da. Gainera, isiltasun-itun horrek, erasotzaileak babesteaz gain, biktimak ikusezin bihurtzen ditu.

Erasotzaile ez izatea ez da nahikoa; gizonok indarkeria aktiboki salatu behar dugu, baita gertukoengandik etortzen bada ere

Anaidia maskulino horrekin haustea erantzukizun etikoa da. Erasotzaile ez izatea ez da nahikoa; gizonok indarkeria aktiboki salatu behar dugu, baita gertukoengandik etortzen bada ere. Ekintzarik ezak indarkeria betikotzen du, eta bada garaia gizonok heteropatriarkatuaren aurkako borrokan dugun zeregina gure egiteko; ez ikusle gisa, baizik eta subjektu eraldatzaile gisa. Beste gizon batzuk leialtasunagatik babesteak gizartean onartua izateari utzi behar dio, urgenteki.

Gisèle Pélicoten kasuak gizonen artean sustatzen ari garen harremanak birplanteatzera behartzen gaitu. Horregatik, premiazkoa da maskulinitate hegemonikoa zalantzan jartzea, gizon izatea boterekeriarekin eta menderatzearekin lotzen baitu. Eta horrekin hausteak berekin dakar kode horiei aurre egitea. Baita indarkeriaren gaitzespenean oinarritutako harreman-modu berriak sortzea ere.

Benetako ausardia ez datza beste gizonekiko leialtasunean, etikoki jokatzean baizik; pribilegioak galtzea edo kritikei aurre egitea badakar ere. Zeren, bai, etikoki jokatzeak eta isiltasuna hausteak, gizonen arteko harremanak arautzen dituzten arau sozialak zalantzan jartzea eskatzen du, eta aldaketa hori hastapeneko urratsetako bat izango da indarkeria matxistari eusten dioten egiturak desegiteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude