Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita linguistikoek ere. Mendebaldeko zibilizazioa deitzen diogun hori XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta gaur egun ia mundu osoa estaltzen du. Irudika dezakegun bezala, oso prozesu konplexua izan da, eta azalpen errazek ez dute balio, baina ez dago dudarik, zibilizazio horren eraikuntzaren oinarri bat nazio-estatua da.
Eta, ai, europar maiteok, pozik egoteko moduko zerbait esan behar dizuet! Gu gara nazio-estatu moderno-kapitalistaren ideiaren aitzindariari nagusiak! Guk esportatu dugu mundu osora behar den bezalako nazio-estatu bat egiteko behar den errezeta. Lehenengo gauza: zu inperialista bazara, eta konkistaren bidez, edo beste modu batzuen bidez, estatu moderno kapitalista martxan jarri nahi baduzu, jakin eta jakinarazi behar duzu zuk ezarritako mugen barruan dauden beste herriak zurea baino askoz eskasagoak direla. Horrek, praktikan, esan nahi du, besteak beste, hizkuntza batzuk beste batzuk baino hobeak direla. Beste modu batera esanda, estatu kapitalista modernoa eraikitzeko hizkuntza bat nagusitu behar da, han hitz egiten diren beste hizkuntza guztien gainetik. Ez edozein hizkuntza, noski, hizkuntza onena aukeratu behar da, zibilizatuena. Adibidez, ez dakit nik, bada, Frantzian, frantsesa, edo Espainian, gaztelania, adibidez. Eta zergatik? Begi-bistakoa delako beste hizkuntzak baino hobeak direla, noski.
Agian, mundu zabaleko kolonialismo linguistikoa hedatzeko proba-banku bat izan gara!
Beno, bada, pozik egoteko moduko gauza gehiago ere badauzkagu. Orain dela gutxi deskubritu dudan zerbait jakinarazi nahi dizuet. Agian batzuek ezagutuko duzue duela mende batzuk hizkuntza hobeak inposatzeko martxan jarri zuten eraztunaren metodoa. Laburpentxo txikia egingo dizuet: eskola barruan herriko hizkuntza (txarra eta ez-zibilizatua) hitz egiten zuen umeari eraztun bat ematen zitzaion, eta eraztuna gainetik kentzeko adi egon behar zen haurra, beste bati hizkuntza txar hori aditzen bazion, orduan eraztuna hari pasa ziezaion. Horrela egun osoa, eta eguna bukatzen zenean, eraztuna zeukanak zigorra jasotzen zuen; zigorrak, nik dakidanez, fisikoak ziren, batez ere.
Metodo horrek bi alde oso on zeuzkan; alde batetik, hizkuntza txarra hitz egiteko ohitura kentzea, eta, bide batez, haurrak salatari bihurtzearekin batera, talde kohesioa apurtzea. Ondo zekiten asmatzaileek oso garrantzitsua dela hizkuntza bat hitz egiteko talde kohesio hori pitzatzea. Mundu osoan aurkitu ditzakegu metodo horren lekukotzak: Europan, Afrikan, edo, nik aurkitu dudan exotikoena, adibidez, Txinan.
Kontua da –beste datu batzuek kontrakoa esan arte–, artikulu akademiko batean irakurri dudala metodo honen lehen erregistroak, erregistro zaharrenak, Euskal Herrian daudela! 200 urtez tortura fisikoak eta psikologikoak herrialdeko ikasgeletan, eta Euskal Herriko umeei gaztelania eta frantsesa inposatzeko metodoa, mundura zabaltzeko modukoa. Zer iruditzen zaizue? Agian, mundu zabaleko kolonialismo linguistikoa hedatzeko proba-banku bat izan gara! Egia da, gure kasuan behintzat, ez duela hizkuntza desagerraraztea lortu, baina esango nuke, hizkuntzen arteko hierarkiaren ideia hezur muinetaraino sartu digula, eta hori oso lorpen handia dela, ez duzue uste?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]