Saguzarren osasunak gure osasuna babesten du, ezusteko moduan

  • Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean azken urteotan maila handiko fenomeno batek eragin garrantzitsua izan du osasun publikoan, eta basa animalien osasunaren garrantzia oroitarazten du. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gertaera hori eta sortu dituen ondorioak maila handiko esperimentu bat bezala izan dira, eta balio izan dute oroitarazteko mundu globalizatu honetan hobe genukeela saguzarren osasuna babestu, gure osasunaren onerako.

Myotis Lutifugus espeziea. Saguzar horren populazioak gogor jo ditu sudur zuriaren sindromeak. Zoonosi horren zabaltzearekin batera intsektizida erabilera emendatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan, osasun publikoaren kalterako. Argazkia: Wikipedia

2024ko irailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2006 urtean, Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean –Ingalaterra Berrian, New York estatuan eta Pennsylvanian– saguzarrak hasi ziren gaixotzen eta hiltzen, eritasun berri baten ondorioz. Sudur zuriaren sindromea deitzen zaio eritasun honi, eta onddo batek eragiten du. 2006 eta 2018 urteen artean gaitz hori zabaldu zen eskualde hartatik mendebaldera, eta hamahiru urtetan Mississippi ibaitik mendebaldera ere zabaldu zen. Saguzarren artean inoiz ikusi gabeko hilkortasun tasak eragin zituen gaitz horrek, %73 inguruko hilkortasuna eragin zuen. Abiatu eta bi urte geroago jadanik harpe batzuetako saguzar populazioak %90 jaitsi ziren, eta kalkulatu dute 2012an sei milioi saguzar baino gehiago hil zirela. Hamabi saguzar espezieren artean eragin zituen kalteak gaixotasunak eta horietarik bi desagertzeko zorian izateaz gain, bertze bi ere mehatxaturik daude.

Baina tira, zergatik hainbertze arduratu beharko ginateke saguzarrez? Ados, espezie berezi batzuk babestu behar dira, desagertzeko bidean direla eta, baina funtsean bioaniztasun kontu horrek gure egunerokoari zer axola dio? Gainera gaitz horrek gizakiok ezin gaitu kutsatu, orduan zer?

Berez baliteke zoonosi horrek gure osasunarekin eta bizi baldintzekin uste baino lotura zuzenagoa izatea. Funtsari hurbiltzen joateko, oroitarazi dezagun saguzarrek gauero beren pisuaren %40aren heina intsektu jaten dutela. Honek eragin oso handiak eta anitzak ditu inguruko ekosistemetan. Saguzarrak dauden oihan eta soroetan, erakutsia izan da intsektuen populazioen gorakadak mugatu egiten direla. Aldiz, saguzarrik gabekoetan, baldintza egokiak emanez gero intsektu biomasak zalu emendatzen ahal dira –batzutan ia bikoiztuz, hainbat zuhaitz espezie edota artoa kaltetu dezaketen marmalo edo sitsak kasu–, baita landareak kaltetzen dituzten onddo biomasak ere. Datu horiekin hobe igartzen da saguzarren garrantzia: AEBetan izurrite honen ondorioz intsektuak biderkatu egin ote dira, eta bertako biztanleen osasuna kaltetu? Izan liteke, baina argitaratu berri den ikerketa batek erakutsi duena harago doa.

Saguzarren izurritetik intsektu-izurrira

Irailaren hasieran Science aldizkarian argitaratu den The economic impacts of ecosystem disruptions: Costs from substituting biological pest control (Ekosistema hausturen eragin ekonomikoak: izurrien kontrol biologikoa ordezkatzearen kostuak) lanak ez du zuzenki erakusten AEBetan 2006tik igaro den saguzar hiltze masiboen ondorioz intsektu gehiago egon direla soroetan. Baina bai erakusten du saguzarrak masiboki hil diren barrutietan uztak kaltetu zirela –uztaren mozkina apaltzen zelako– eta intsektizida gehiago erabili zutela bertako laborariek, beren soroetan intsektuek eragindako kalte gehiago ikusi zutelako, alegia. Barruti haietan, %31,1 igo zen intsektizida kontsumoa, saguzarrak hobe bizirauten zuten barrutiekin alderatuta.

Baina denbora tarte hartan intsektizida kontsumoa ez zen izan igo zen aldagai bakarra: haurren heriotza tasa ere igo zen, %7,9 gehiago igo ere. Haurren heriotza tasa igotzen hasi zen pestiziden erabilera igotzen hasi zen urte berean. Saguzar populazio osasuntsuak zituzten barrutietan, aldiz, denak berdin segitu zuen, ez ziren aldatu ez pestizida erabilera ezta haur heriotza tasa ere.

Saguzarrak desagertu ziren guneetan intsektizida erabilera eta haur heriotza tasa batera igo zirela baieztatzeko, ikerlariak kontuan hartu zituen eguraldiaren efektua, barruti bakoitzeko populazioren adin banaketa eta laginen tamaina. Gainera, igo zen haur heriotza tasari dagokionez, faktore fisiologikoek bakarrik eragindakoa hartu zen kontuan, hau da, kanpo faktoreena (istripuak, homizidoak...) ez zen aldatu.

Esaerak dioen bezala, korrelazioa ez da kausalitatea, eta bi joera aldi berean gertatzeak ez du baitezpada erran nahi batak bertzea eragiten duela. Halere, ez da kutsadura kimikoa eta haurren heriotza tasa lotzen dituen lehenbiziko lana, eta aldi bereko igoera hori seguruenik intsektizida horien erabileraren igoerari loturik dago, bertze azalpen sinesgarriagorik asmatu ezean. Kasu honetan, korrelazioa ez da kasualitatea ere, eta ikerketa honen emaitzek ez gindukete harritu beharko. Bat Conservation International (Saguzarren Kontserbazioa Nazioartean) GKEko zientzialari nagusia den Winifred Frickek dio ahoa bete hortz gelditu zela emaitza horiek ikustean.

Ekosistemen osasun globala

Animalien eta gizakien osasunak lotuak direla ohartarazteko eta adierazteko kontzeptua dugu "Osasun Bakarra" (inglesez, One Health), 2000ko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasitakoa.  Osasunaz harago, gizakiak eta animaliak bizi diren ekosistemak elkarren artean lotuak direla azpimarratu nahi da nozio horrekin, hots, giza osasunak, animalien osasunak eta ingurunearen osotasunak bat egiten dutela. Animalietan ageri diren eritasun berriak gizakiari transmititzen ahal direla izan da kontzeptu honen foku nagusiena. Berriki azkarrago zabaltzen hasi den T-baztanga, adibidez, baso-soiltzearekin lotu dute aditu batzuek, oihan moztu berrietan animalia kutsatuak aurkitzeko aukera gehiago dagoelako, edo bertatik ihes egiten duten animaliak gizakien bizitegietara hurbildu daitezkeelako. Ipar Amerikako saguzar horien kasuan, halere, kontua ezberdina da, sudur zuriaren sindromea bera ez baita gizakientzat kaltegarria, baina bai bere zeharkako ondorioak, desagerturiko saguzarren lana ordezkatzeko intsektizida gehiago erabiliz gero.

Azpimarratzekoa da sudur zuriaren sindromea ez dela Ipar Amerikan bertan sortu, eritasun hori eragiten duen onddoa luzaz Europan egon baitzen Atlantikoa gurutzatu aurretik –bortz mende lehenago Kristobal Kolonen jarraitzaileek hemengo gripea, elgorria eta bertzelakoak jatorrizko amerikarrei ekarri zizkietenean bezala, heriotz masiboak eraginik–.

Baina gaur egungo AEBetan bertan, saguzarren gaitz hori zabaltzen ari da ere Appalache mendietan ibiltarien bideetatik. Gizakia izan daiteke beraz saguzarren gaitzaren barreiatzaile, batez ere gizaki bidaiari eta mendizalea. Honek erakusten digu ekosistemen osasuna ez dela bakarrik tokian tokiko zaindu behar, eta mundu globalizatu honetan gure mugimendu guzietan dugula ardura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude