argia.eus
INPRIMATU
Turismoa vs. geoglifoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko irailaren 11
Argazkia: FundaciĆ³n Desierto de Atacama
Argazkia: FundaciĆ³n Desierto de Atacama

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak dira, batzuk 30 metro baino gehiagokoak, eta, beraz, begi hutsez erraz ikus daitezkeenak. Fundazioak, printzipioz, ez du eskatzen ibilgailuen trafikoa erabat etetea, geoglifoak saihestu eta beste bide batzuk erabiltzea baizik.

2021ean Fundazioak salaketa formala egin zuen Txileko Fiskaltzan, baina hiru urtetan ez da inolako neurririk hartu  basamortuko baldintzek orain arte egoera onean gorde duten ondarea babesteko.